Concerto Grosso: Musika Barrokoaren Forma Nagusia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Concerto grossoa (pluralean concerti grossi eta, italieraz, kontzertu handia esan nahi duena), musika barrokoko forma ezagun bat izan zen. Musika talde batek erabiltzen zuen, eta lau eta sei mugimendu artean zituen. Mugimendu hauetan, musika gaia bakarlari talde txiki baten (concertino) eta orkestra osoaren (ripieno) artean pasatzen zen.

Jatorria eta Garapena

Konposatzaile frantziarrek, aldiz, nahiago zuten orkestra osoari, haizezko musika tresnen hirukote batek aurre egitea, sinfonia klasikoaren hirugarren mugimenduan jarraituko zuena (hasieran minuetoa eta, erromantizismo garaian, scherzoan).

Forma hau, ziuraski, 1680an garatuko zuen Alessandro Stradellak, nork, dirudienez, concertinoa eta ripienoa forma bereizgarri honetan konbinatzen diren lehen musika lana idatzi zuen, nahiz eta "concerto grosso" izenik erabili ez.

Concerto grossoaren lehen konposatzaile nagusia, ziurrenik, Corelli izan zen. Concerto grossoak izaten ohi dituen mugimendu kopurua, hirukoa da, jada aipaturiko Vivaldiren formula gogokoen arabera: azkarra-motela-azkarra.

Concerto Grossoaren Bi Forma

Corelliren garaian, concerto grossoaren bi forma ezberdin bereizten ziren:

  • Concerto da chiesa (elizako kontzertua): Formalagoa zen, eta, oro har, largo edo adagio (motelak) eta allegro (azkarrak) mugimenduen artean tartekatzen zen.
  • Concerto de camera (ganberako kontzertua): Suite baten izaera antzekoagoa zuen, preludio batek sartua delarik eta garai hartan ospetsuak ziren dantzen zenbait forma gehituz.

Bereizketa hauek, beranduago lausotu ziren.

Corelliren Instrumentazioa

Corelliren concertinoak, bi biolin eta txelo batetaz osatuak zeuden, harizko musika tresnek osatutako orkestra bat ripieno bezala arituz. Bi talde hauek, baxu jarraitu batekin lagunduta zeuden.

Uste denez, azken hau, organoak egiten zuen Corelliren garaian, bereziki, concerto da chiesa edo elizako kontzertu baten kasuan. Hala ere, egungo grabaketetan, nagusiki esklusiboak dira klabizenbaloan egindakoak.

Analisi Musikalaren Oharrak (ATTYS)

Konpasa bitarra da, majestatea ikusten da erritmo bitarrean, lasaia da, eta bi gai ditu kanta honek. Lehenengoa bigarrena baino lasaiagoa da irudiengatik. Puntilloa destakatzen da dantza honetan, eta figura musikalen durazioagatik dakigu lehenengo zatia bigarrena baino lasaiagoa dela.

Melodia eta Hedadura

Melodia, ondulatua da, ondoko graduen bidez mugitzen da. Batzuetan saltu handiak agertzen dira, zortzidunekoak. Fluidoa da (ez daude saltu handirik), hedadura modu horizontalean dago, hedadura normala, salto txikiak direlako.

Harmonia, Tinbrea eta Testura

Harmonia: Modu orokorrean tonalitatea ez dago ezarrita, nahiz eta armonia tonala nabaritzen zen.

Tinbrea: Soinu laua desberdinak nabarmentzen ditugu, batez ere bigarren dantzan.

Testura: Melodia lagundua edo monodia da.

Konposizio Baliabideak

Generoa: Eszenikoa da, dantza bat da.

Baliabideak: Kontraste teknika erabiltzen da, testuran ikusten da. Tinbrea, haizezko eta harizko instrumentuak erabili eta joku bat egiten da bien artean. Testura, 3 ahotz gehi baxu jarraitua (homofonikoa da), nahiz eta batzuetan kontrapuntua egon.

Entradas relacionadas: