Cogito, Jainkoa eta Enpirismoa Descartes eta Enpiristen arabera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Cogitoaren esanahia
Descartesek dena zalantzan jarri ondoren, cogito legez ezagutzen dugun baieztapena ondorioztatu zuen: “Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz”. Cogitoari buruz, hiru gauza argitu behar dira:
- Descartesek ez du esaten “Dudatzen dut, beraz, existitzen naiz”. Hori gertatzen da pentsamenduaren barruan aktu konsziente guztiak sartzen direlako. Kontuan hartu behar da XVI-XVII. mendeetan ez zirela aktu inkonszienteak ezagutzen eta dena konszientea zela uste zelako.
- “Beraz” hitzak ez du esan nahi cogitoa dedukzio bat denik. Cogitoa intuizio bat da. Pertsona pentsatzen duen gauza bat da, eta existitzen den edozer gauza substantzia denez, pertsona pentsatzen duen substantzia bat da. Gauzak esentzian desberdintzen dira.
Jainkoaren existentziaren froga
Descartesek substantzia finitoak eta infinitoak bereizten ditu. Substantzia infinitoaren barruan Jainkoa kokatzen du. Jainkoaren existentzia frogatzeko arrazonamendu asko egin zituen, baina garrantzitsuena ideietan oinarritutakoa izan zen. Gizakiok zalantzan jartzen dugu. Zalantzak egiteak bi gauza suposatzen ditu: askeak eta inperfektuak garela. Inperfektuak garela jakiteko, perfekzioaren ideia ezagutu behar dugu. Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu: innatoak, faktizioak eta adbentizioak. Existitzen den izaki perfektu bakarra Jainkoa da, beraz, Jainkoa existitzen da. Hemen, berriz ere, Descartesek ideia batetik abiatuta zerbait ondorioztatzen du.
Enpirismoaren ezaugarriak
Enpirismoa ezagutza iturri modura esperientzian oinarritzen da. Sei ezaugarri nagusi ditu:
- Ezagutzaren jatorria esperientzia da. Gure adimenean ez dago ezer esperientziatik etorri ez dena.
- Giza ezagutza mugatua da. Ezinezkoa da dena ezagutzea, eta ez dugu ziurtasun osorik ezagutzen dugunari buruz (arrazionalismoaren kontra).
- Ezagutza oro ideien ezagutza da, eta ideiak gure adimenean ematen diren errealitatearen irudikapenak dira. Ezagutzen duguna ideiak dira, ez gauzak, eta pentsatzea ideien arteko harremanak hautematea da.
- Gauzak ezagutzen ditugun moduan hautematen ditugu. Ezin dugu jakin esentziako errealitatea zein den.
- Ezagutza oro objektu singular eta konkretuei buruzkoa da.
- Prestu, on, txar eta gainerako kontzeptuak ezin dira esperientziatik eratorri. Alegia, zer egin behar den edo zer ez den egin behar agintzen edo debekatzen diguten enuntziatu arauemaileek ez dute euren jatorria esperientzian.