Clara Campoamorren Diskurtsoaren Azterketa: Emakumeen Eskubideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

TESTUAREN KOKAPENA

Dokumentua lehen mailako iturria da, Clara Campoamorrek 1931n Gorteetan emakumeen boto eskubidearen alde emandako hitzaldiko pasarte bat. Informazio-testu eta testu politikoa da, eskubide politiko bati buruzkoa. Jende guztiarentzat idatzita dago, baina batez ere gizonezko diputatuentzat zuzendua.

TESTUAREN AZTERKETA

Dokumentuaren ideia nagusia emakumeen boto-eskubidea aldarrikatzea da, eta Campoamorrek horretarako hainbat argudio aurkezten ditu. Lehenik eta behin, desberdintasuna gaitzesten du, emakumea gizonekin parekatuz, gizakia izateagatik berdinak direlako. Bigarrenik, Errepublikak emakumeen defentsa aldeko neurriak hartzen hasi zirela goraipatzen du, 1931ko martxoaren 8ko dekretua aipatzen duelarik, emakumeak diputatu izateko aukera ematen zuena. Hirugarrenik, neurri horren aurrerakoitasuna azpimarratzen du, Espainia lehen latindar herrialdea izango zelako konstituzioan emakumeen boto-eskubidea jasotzen zuen. Campoamorrek harrotasunez nabarmendu du herrialdearen aurrerapen hori emakumearen askapenaren alde egindako lanagatik.

Campoamorren diskurtsoak emakumeen eskubideak eta berdintasuna defendatzen ditu, emakumeari Zuzenbidean parte hartzeko aukera ematen dio, eta eskatzen du emakumea gizaki izateagatik errespetatzea. Horren bidez, emakumeen botoa eskubide konstituziogile bezala ezarri nahi du, eta desberdintasunaren eta atzerakoien ideien aurka egiten du. Azken finean, dokumentua emakumeen askapenaren eta eskubide politikoen aldarrikapena da, baita emakumeen parte-hartzearen garrantzia eta horrek Espainiako gizartearen eta politikaren aurrerapenari ekarritako ekarpena ere.

TESTUINGURUA

Bigarren Errepublikako Lehen Biurtekoan emakumeen eskubideekin lotutako neurri erreformista garrantzitsuak hartu ziren, hala nola emakumeak diputatu izateko aukera (Campoamor, Kent eta Nelken hautatuak izan ziren), boto-eskubidea 1931ko Konstituzioan aitortzea eta 1932ko dibortzio-legea. Boto-eskubidea funtsezkoa zen emakumeek botere politikoaren kudeaketan parte hartzeko. Hala ere, Clara Campoamorrek hitzaldi bikain bat eman arren, aurkako erresistentzia handia topatu zuen, batez ere erdi-ezkerreko sektoreetan (erradikalak, ezkerreko errepublikanoak, errepublikano katalanak); alderdi sozialistako gehienak, berriz, alde agertu ziren. Bere aurkarien artean Victoria Kent ere bazegoen, feminista izan arren boto-eskubidearen kontra agertu baitzen hauteskunde-taktikagatik (uste zuen emakumeek eskuinari bozkatuko ziotela). Azkenean, boto-eskubidearen aldekoek irabazi zuten 160 botorekin, eta eskubidea Konstituzioaren 36. artikuluan jaso zen. Hala ere, 1939an Errepublikaren porrotarekin aurrerapen horiek bertan behera geratu ziren.

TESTUAREN GARRANTZIA

Clara Campoamorrek bere hitzaldian egindako aldarrikapena gaur egun zaharkitua dirudien arren, garai hartan berritzailea eta modernotasunaren adierazle izan zen, Errepublikak ekarri nahi zituen garai berrien parte. Campoamorrek erabilitako argudioak sendoak eta agerikoak iruditzen zaizkigu gaur egun, baina ez ziren horrela hartzen orduko testuinguruan. Emakumeen boto-eskubidearen alde egindako defentsa-lanari esker, emakumeak politikaren esparruan gizonaren pareko toki bat lortu zuen, eta horregatik Clara Campoamor Espainiako feminismoaren historiako mugarri bihurtu zen.

Entradas relacionadas: