Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,16 KB
Testuaren aurkezpena eta kokapena
Aurrean daukagun testua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia da, jatorriari dagokionez lehen mailako dokumentua izanik. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki politiko eta sozialak ditu. Bestalde, Bigarren Errepublikan kokatzen da, zehazki, 1931. urtean, Biurteko Ezkertiarraren hasieran.
Testu honen egilea Clara Campoamor diputatu errepublikarra da, eta Gorteetako diputatuei zuzenduta dago. Asmoa da diputatuek aldeko botoa ematea, hau da, emakumeen boto eskubidea onartzea.
Kontzeptu gakoen argipena
Testua hobeto ulertu ahal izateko, komeni da kontzeptu hauek argitzea:
Konstituzioa: Estatu independente bateko herritarrekin lotutako alderdi politiko, ekonomiko eta sozialak zehazten dituen legedi gorena, kasu honetan, demokratikoa. Bertan botere banaketa, eskubideak eta betebehar batzuk arautzen dira.
Sufragioa: Bozkatzeko eskubidea. Kasu honetan, benetako sufragio unibertsala, zeinetan emakumeei boto eskubidea onartzen zaien.
Gorte Konstituziogileak: Testu honetan agertzen diren Gorteak dira, ganbera bakarrez osatuta daudenak eta bertako diputatuek botere legegilea daukatenak.
Ideia nagusien laburpena
Hitzaldian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:
- Emakumeak, pertsonak diren heinean, errespetuz tratatu behar direla azpimarratzen du.
- Aristotelesek esaten zuena kontuan ez hartzea eskatzen du, hau da, gizakien arteko ezberdintasunak direla eta, emakumeak bigarren planoan agertzea.
- Emakumeak berriro zuzenbidean aritzen uzteko eskatzen du, nahiz eta hanka-sartzeak egin; izan ere, hori baita ikasteko modu bakarra.
Konstituzio berriaren garrantzia
Horretaz aparte, egitear dagoen Konstituzioa egilearentzat libreena eta aurreratuena izango dela esaten du; bertan emakumearen sufragioa onartuko da, azken hogei mendeetan onartu ez dena.
Ildo beretik, Espainia izango dela herrialde latinoetatik emakumeen eskubidea onartuko duen lehena, eta horrek harrotasun puntu bat ematen diola emakumeari, diputatuen ganbaran emakume batek lehen aldiz hitz egingo zuelako.
Bukatzeko, lehenbailehen onartzeko eskaera egiten du, agian beste herrialde latino bat aurreratzen delakoan.
Testuinguru historikoa: II. Errepublika
Hitzaldiaren testuingurua aztertzeko, honako puntu hauek landu behar dira:
- Sarrera (nola ezarri zen, etapak...).
- Behin-behineko Gobernua (gainetik).
- Azañaren Gobernua (Biurteko Ezkertiarra) ondo azaldu (bertan eman zuen berak hitzaldia).
- Hurrengo etapak (Lerroux eta Fronte Popularra) (gainetik).
Balorazioa
Testua baloratzeko orduan, dokumentu nabarmena dela esan daiteke. Izan ere, alde batetik, eragina izan zuelako berak eta beste batzuek egindako lana, zeren eta azkenean lortu zen 1931ko Konstituzioan benetako sufragio unibertsala onartzea. Beste aldetik, ezaugarri horiekin lortu zen Konstituzio demokratiko hura aplikatzea.