Clara Campoamor eta 1931eko emakumeen boto-eskubidea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,56 KB
1. SAILKAPENA
Aztergai dugun testuaren izaera politikoa da: eskubide batzuen aldarrikapena du. Jatorriari dagokionez, lehen mailakoa da, garaikidea izaki, azaltzen dituen gertakariekin lotua dago. Testua Clara Campoamoren emandako hitzaldi bat da; Clara Espainiako politikaria izan zen eta emakumeen sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusietako bat. Hitzaldia Gorteetako diputatuentzako zuzendurik egon zen, eta Diario de Sesiones de las Cortes Constituyentes de la República Españolan argitaratu zen 1931eko irailaren 1eko saioan.
2. ANALISIA
Lehen paragrafoaren analiza
Testu hau bi paragrafo nagusitan banatzen da. Lehenengoaan Clara adierazten du emakumea den bezalakoa izaten utzi behar dela; gainera, dioenez, konstituzioaren ikuspegitik (sexua salbu) ez dagoela bereizkeriarik emakumeen eta gizonen artean, eta hori bizitzako arlo guztietan aplikatu beharko litzateke. Paragrafoa amaitzeko, politikan emakumeak parte hartu behar direla defendatzen du: hasieran akatsak egongo direla onartzen du, baina horiek izan behar direla aurrera egiteko bidea.
Bigarren paragrafoaren analiza
Bigarren paragrafoan Clara dio 1931eko Konstituzioa momenturaino egondako aurreratuena dela, eta, beraz, emakumeei boto-eskubidea eman behar zaiola. Gainera, adierazten du emakumeen sufragioa onartzen bada, Espainia izango dela lehen herrialde latindar bat zentzu horretan. Testuak berak argi adierazten du boto-eskubidearen onarpenak gizarte eta politika mailan ondorio esanguratsuak ekarriko dituela.
3. TESTUINGURUA
1923-1930: Primo de Rivera eta ondorioak
Hitzaldi hau 1931eko irailaren 1ean eman zen, baina hori posible izan zedin hainbat gertakari handi eman ziren. Espainiako Restaurazio garaian ustelkeriaren ondorioz, 1923an Primo de Riverak estatu-kolpe bat egin zuen; kolpe horren ondorioz militarrak etorri eta diktadura ezarri zen. Diktadurak egon arren, erregealdia mantendu zen. Primo de Rivera 1923tik 1930era egon zen agintean eta, azken urtean, dimititu egin zuen babes sozial eta politikoa galdu zuelako (militarrak, oligarkia, aristokraziak...).
1929-1931: Errege-aldaketak eta «Donostiako Ituna»
Erregeak egoera ikusita konstituzioaren balioa berrezarri behar zuela pentsatu zuen eta horretarako Dámaso Berenguer izendatu zuen Primo de Rivera ordezkatzen hasteko. Damasoren helburua gorteetarako hauteskundeak deitzea zen, baina huts egin zuen, alderdi politikoek ez bait zuten parte hartu nahi izan. Garai hartan Donostian alderdi errepublikarrek sinatutako akordioa ezagutzen da Donostiako Ituna bezala; akordio horretan errepublikaren aldeko estrategia batean adostu ziren eta erregetzarekin amaitzeko bidean jardun zuten. Horren ondorioz Dámaso dimititu egin zen, eta ondoren erregeak Juan Bautista Aznar jarri zuen ordez.
1931eko apirila: Udal hauteskundeak eta Errepublika
Aznarrek hauteskundeak deitzeko helburua ere bazuen, eta alderdien arteko negoziazioen ondoren udal hauteskundeak onartu ziren. Udal hauteskundeak 1931eko apirilaren 12an egin ziren eta emaitzak ondokoak izan ziren:
- Hiri askotan errepublikarrek erraz irabazi zuten.
- Herrietan, aldiz, monarkikoek irabazi zuten; emaitza horiek kazikismoaren ondorio izan zirela ikusi zen.
Emaitza hauek ikusita, jendeak azkar erreakzionatu zuen eta hauteskundeetatik bi egun beranduago manifestazioak egin ziren Errepublika aldarrikatuz. Egoera zail ikusita, erregeak Espainiatik ihes egitea erabaki zuen, eta hau izan zen Errepublika aurrenarena martxan jarri zen unea. Behin-behineko gobernua Donostiako Itunean parte hartu zuten alderdiek osatu zuten: errepublikar kontserbadoreak, errepublikar erradikalak, ezkerreko errepublikarrak eta sozialistak. Gobernu honen egitekoa gorteetarako hauteskundeak deitzea zen.
1931eko hauteskundeak eta emakume diputatuak
1931ean egin ziren hauteskundeetan errepublikar sozialistek irabazi zuten, eta haien burua Manuel Azaña izan zen. Hauteskunde hauen ondorioz, lehen aldiz gorteetan bi emakume egongo ziren diputatu moduan: alde batetik errepublikar erradikalen aldetik Clara Campoamor, eta bestetik errepublikar erradikal sozialisten aldetik Victoria Kent. 1931eko irailaren 1ean gorteetako saio batean Clara Campoamorek emakumeen eskubideak aldarrikatzeko hitzaldi hau eman zuen; hitzaldia ez zen guztien artean onartua izan.
4. ONDORIOAK
Hitzaldiak hainbat ondorio izan zituen eta izan ditzakeela proiektatu zen. Ondorio nagusiak hauek izan ziren:
- Konstituzioa egiten ari zenean emakumeen boto-eskubidea kontuan hartuko zutela; horren bidez, Espainia izango zen lehen herrialde latindar bat emakumeen sufragioa onartzen zuen kasuetan.
- Hurrengo hauteskundeetan emakumeen botoek eragin handia izango zutela; bereziki 1933ko hauteskundeetan emakumeen botoek emaitzetan eragina izan zuten, eta hori CEDAren garaipenean islatu zen.
- Azkenik, 1936an Francoren, Molaren eta Sanjurjoren gidaritzapean eginiko estatu-kolpeak Gerran eragin zuela, eta 1939an Francoren diktaduraren hasiera eman zuela.
Laburbilduz, Clara Campoamoren hitzaldia testuinguru politiko-istoriko baten baitan kokatu behar da: 1923tik 1931ra bitarteko aldaketa sakonak eta 1931eko Errepublikaren sorrera gertakari erabakigarriak izan ziren emakumeen sufragioaren inguruko eztabaidan. Testuak berebiziko garrantzia du emakumeen eskubideen garaipena aztertzeko eta garai hartako kontestu politikoa ulertzeko.