Cinquecento Garaiko Arkitektura: Errenazimentu Garbia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

Ezaugarririk nagusienak: Estilo klasizista errenazentista heldutasunera iritsi zen. Konposizio argia, oreka, baretasuna, gorputzen proportzioak, bilatu zuten artistek. Konposizioa egituratzeko forma geometriko soilen erabilera. Perspektiba konikoaren erabilera.

Cinquecento Garaiko Arkitektura: Klasizismo Arkitektoniko Errenazentista

Quatrocenton erabiltako berdinak dira.

-Arkitekto Garrantzitsuenak: Donato Bramante (1444-1514): Milango Santa Maria delle Grazie, San Pietro in Montorio, Vatikanoko San Pedro basilikaren proiektua.

Michelangeloren Obra Klasizistak (1475-1564): Hona hemen dituen ezaugarririk seinalagarrienak: Vatikanoko San Pedro Basilikaren kupula. Erroma (1547-1564)

Arkitektura Manierista Garrantzitsuena: Michelangelo Buonarroti (1475-1564);

San Lorentzo elizaren sakristia berria (Medicistarren kapera), Biblioteca Laurenzianako eskailera. Florentzia. 1524, Kapitolioko plaza (Campidoglio plaza). 1536, Farnesio jauregia. 1547-1550. Vignola eta Giacomo Della Porta: Vignola (1507-1573). Palladio: Villa Capra edo Rotonda (1567-1569), Vicenzako basilikan (1546), Vicenzako Teatro Olimpico antzokia (1584), Veneziako San Giorgio il Maggiore (1565).

Arkitektura Errenazentista Italian

-Errenazimentua Italian. Testuingurua Historikoa: 1.-Aldaketa Sozio-Ekonomikoak; XIII. mendean hasitako aldaketa prozesuek gizakiaren baloreen eta pentsamoldearen aldaketa ekarri zuten XIV. Mendean. XV. mendeko Humanismoak ezagutza objektiboa eta kritikoa bultzatu zituen antzinate klasikoan inspiratuta zeuden ereduen bidez. Aroko ideia eta gizakia ardatzat zuen eta aldaketa etengabean zegoen munduaren ideia defendatu zuen (antropozentrismoa). Ideia hauek Italiako hirietan mamitu ziren lehen aldiz. Era honetara, merkatari eta bankari-familia garrantzitsuenek, Florentziako Medici-ak kasu, filosofoen eta artisten lanak bultzatu zituzten, hauen mezenas bihurtuz. Oso garrantzitsua izan zen mezenasen irudia, arteak babesten baitzituen, eta artelanak agintzen zizkielako artistei, eta bere bizkar mantendu ere egiten zituen batzuetan artista haiek.

-Pentsamolde Berri Baten Agermena: Artista errenazentistek, harmonia eta proportzioa edertasunaren eredu gisa eta, azken finean, gizakia unibertsoaren zentrotzat hartu zuten. Horregatik natura bere osotasunean irudikatu nahi izan zuten.

-Italiako Arte Errenazentistaren Aldiak: Quattrocentoa (XV. mendea), Cinquecentoa (XVI. mendeko lehendabiziko hamarkadak) eta Manierismoa (1520. urtetik aurrera).

-Quattrocento Garaiko Arkitektura: 1.-Printzipio Estetikoak. XV. mendean Italian eta bereziki Florentzian garatu ziren Europa osora zabalduko ziren. Garrantzitsuenak: Antzin Aroko arte-molde klasikoetarako sentsibilitatea, Espazioaren eta proportzioen arteko batasun koherentea, forma geometrikoetan oinarrituriko konposizio-eskemen erabilera, Espazio koherente bat itxuratu ahal izango da perspektibari esker, arrasto gotiko batzuk eta apaindura anitzez nahiz koloreaz baliatu ziren.

-Quattrocentoko Arkitekturaren Ezaugarriak: Ezaugarririk seinalagarrienak; Armonia, proportzioa eta simetría bilatu nahian, gizakia eredu bezala hartuz,. Materiala: harlandua eta batzuetan marmolez estalia. Oinplanoak: oinplano zentralizatua da, Moduluak kuboz eta kupulaz osatzen ziren, alegia, irudi geometrikok, Euskarriak: ordena klasikoetako zutabeak eta pilastrak ere erabiltzen zituzten fatxadetan,, Estalkiak: erdi-puntuko arkua, kanoi-ganga, petxinen gaineko kupula, Dekorazio-elementuak: Gruteskoak kasetoidurak, medailoiak edo dominak enjutetan, girlandak eta kupido txikiak. Eginkizun soziala: arkitektura zibilak garrantsitzuenak.

-Eraikuntza: Elizak, jauregi florentziarra eta landetxeak.

-Arkitekto Garrantzitsuenak: Filippo Brunelleschi (1377-1446): Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, San Lorenzo basilika, San Lorenzo elizako sakristia zaharra, Santo Spiritu eliza eta Pitti jauregia. Leo Battista Alberti (1404-1472): Rucellai jauregia (1446-1455), Florentziako Santa Maria la Novella (1458-1470), Riminiko Malatestaren tenplua, Mantuako Sant Andrea (1470). Michelozzo Michelozzi: Medici-Riccardi jauregia (1444). Giuliano Sangallo: Villa Medici.

Entradas relacionadas: