Charpy saiakuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,17 KB
Saiakuntza birrintzaile estatikoak:
1) Modalitatea:
Marruskadurarekiko gogortasuna
Mota: Martens metodoa. Helburua: Material batek beste batek marra dezan erresistentzia.Probeta: Materialaren edozein lagin. Ezaugarriak: Gogortasuna (Am) sargailuak sortzen duen ildoaren z zabaleraren (μ-tan) araberakoa da.
2) Modalitatea:
Gogortasuna sarpen estatiko bidez
Mota: Brinell, vickers, rockwell metodoa. Helburua: Material batek beste batek barrendu dezan erresistentzia. Probeta: Materialaren edozein lagin. Ezaugarriak: Metodo bakoitzean, gogortasuna (HB, HV, HRC) aplikatutako kargaren materialean utzitako hatzaren eta dimentsioaren araberakoa da.3) Modalitatea:
Gogortasun saiakuntza dinamikoa
Mota: Inpaktu, shore metodoa. Helburua: Material batek beste batekin izan dezakeen talkarekiko erresistentzia. Probeta: Materialaren edozein lagin. Ezaugarriak: Gogortasuna materialaren edo probeta patroiaren hatzaren araberakoa da, edo graduatutako eskala baten bitartez zehazten da.4) Modalitatea:
Trakzioa
Helburua: Material batek trakzio esfortzuarekiko duen erresistentzia. Probeta: Sekzio zirkular uniformekoa eta kalibratutako luzerakoa Ezaugarriak: Tentsio unitariorik eta luzapen unitariotik abiatuta elastikotasun modulua edo Young-en modulua lortzen da.5
Modalitatea:
Konpresioa
Helburua: Material batek konpresio esfortzuarekiko duen erresistentzia. Probeta: metalentzat zilindrikoak ez metalentzat kubikoak. Ezaugarriak: Konpresioarekiko erresistentziaren muga zehazteko balio dute.6
Modalitatea:
Modalitatea:
Zizailadura
Helburua: Material batek ebaketa esfortzuarekiko duen erresistentzia. Probeta: Materialaren edozein lagin. Ezaugarriak: Zizailadura esfortzu minimoa zehazteko balio dute.7) Modalitatea:
Gilbordura
Helburua: Material batek gilbordura fenomenoarekiko duen erresistentzia. Probeta: Luzera handi eta sekzio txikiko barrak edo hagatxoak. Ezaugarriak: Gilbordurarekiko erresistentzia piezaren luzeraren, elastikotasun moduluaren eta inertzia momentuaren araberakoa da.8) Modalitatea:
Bihurdura
Helburua: Material batek bihurdura esfortzuarekiko duen erresistentzia. Probeta: Barrak edo hodiak Ezaugarriak: Makinak bihurdura momentua zehazten du buruetako baten desplazamendu angeluarraren arabera.9) Modalitatea:
Makurdura
Helburua: Material batek makurdura esfortzuarekiko duen erresistentzia. Probeta: Sekzio angeluzuzen edo karratuko piezak Ezaugarriak: Haustura arteko desplazamendua fleximetroaren bitartez neurtzen da.Saiakuntza birrintzaile dinamikoak:
1) Modalitatea:
Talkarekiko erresistentzia
Helburua: Material baten erresilientzia zehaztea Probeta: Hozkadun probeta Ezaugarriak: Erresilientzia Charpy-ren penduluak talkaren ondoren duen hondar energiatik lortzen da.2) Modalitatea: Nekea Helburua: Nekearekiko erresistentzia zehaztea Probeta: Materialaren edozein lagin Ezaugarriak: Datuak Wöller grafikotik lortzen dira.
Saiakuntza birrintzaile teknologikoak:
1) Modalitatea:
Txinparta
Helburua: Esmeril harri batekin kontaktuan sortzen den txinpart mota behatzea Probeta: Materialaren edozein lagin Ezaugarriak: Konposizio saiakuntza. Patroiak eduki behar dira aztergai den materialarekin alderatzeko.2) Modalitatea:
Tolestaketa (bakuna, bikoitza, txandakakoa)Helburua: Materialaren plastikotasuna zehaztea Probeta: Xafla meheak Ezaugarriak: Xafla tolestu egiten da lehen pitzadurak agertu arte.
Tolestaketa (bakuna, bikoitza, txandakakoa)Helburua: Materialaren plastikotasuna zehaztea Probeta: Xafla meheak Ezaugarriak: Xafla tolestu egiten da lehen pitzadurak agertu arte.
3) Modalitatea:
Enbutizioa
Helburua: Materialak konformatua izateko duen erresistentzia Probeta: Hainbat lodierako xaflak Ezaugarriak: Erickse-en makinari aplikatzen zaion esfortzua xafla lodieraren araberako da.4) Modalitatea:
Forja
Helburua: Materialak forja bidez konformatua izateko duen erresistentzia Probeta: Pletinak, probeta zilindrikoak, xafla eta barrak Ezaugarriak: Materialaren hainbat ezaugarri ezagutzeko balio du: forjagarritasuna, kalitatea, zulatzeko ahalmena eta esfortzuarekiko erresistentzia.Saiakuntza ez birrintzaileak
1) Modalitatea:
Makroskopikoak
Helburua: Pitzadurak, porositateak, hurrupadurak, deskarburazioak edo zementazioak antzematea Ezaugarriak: Akatsak begi hutsez edo lanpara ultramoreekin ikusten dira.2) Modalitatea:
Optikoak
Helburua: Aleazioen osagaiak zehaztea edo pitzadurak eta korrosioak aurkitzea Ezaugarriak: Materialaren egitura mikroskopio metalografikoaren bitartez ikusten da.3) Modalitatea:
Magentikoak (magnetoskopioak eta analitikoak)
Helburua: Barne egiturako akatsak antzematea Ezaugarriak: Materialaren propietate magnetikoen aldaketan oinarritzen dira4) Modalitatea:
Elektrikoak
Helburua: Barne egiturako akatsak antzematea Ezaugarriak: Ezpurutasunen bat duen materialaren erresistentzia aldaketan oinarritzen dira.5) Modalitatea:
Ultrasonikoak (transmisioa eta islatzea)
Helburua: Egituraren akatsak antzematea Ezaugarriak: Ultrasoinuek materialean zehar duten transmisio diferentzian oinarritzen dira.6) Modalitatea:
X izpiekin
Helburua: Egituraren akatsak antzematea Ezaugarriak: Erabiltzen diren gailuek aztertutako zatien erradiografiak ematen dituzte.7) Modalitatea: