Carl Rogers: Humanismoa, Autorrealizazioa eta Hezkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Carl Rogers

Carl Rogersek bere klinikako pazienteekin izandako esperientzietan oinarrituta planteatu zuen teoria, psikoanalisia alde batera utziz. Rogersen arabera, ume bat guztiz libre utziko bagenu, umeak ikasi eta egingo duen guztia zuzena izango da. Izan ere, pertsonak hazteko beharra du, ez beste pertsona batzuek gidatu dezaten.

Rogers, humanismoa hartu zuen abiapuntutzat. Gizabanakoak bere burua ulertzeko mekanismo ugari ditu, baita bere buruarekiko duen irudia eta jarrera psikologikoak aldatzeko ere. Ideia honi, autorrealizazioa esaten zaio, eta humanismoaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Honekin lotuta, Rogersek dio gizakiok gure gaitasunen eta baliabideen garapena naturalki egiten dugula, niarekiko eta munduarekiko hautemateak bat etor daitezen. Hau ulertzeko, NI-tasunaren garapena ulertu beharra dago, eta hiru pausu eman behar dira:

  1. Ni-aren garapena
  2. Nire buruaren errefortzu positiboa
  3. Taldearen errefortzu positiboa

Askatasuna eta Hezkuntza

Rogers-en beste helburuetako bat gizakiek askatasuna lortu ahal izatea zen. Hezkuntzaren eremuan helburu hau bideratzeko hiru baldintza ezarri zituen:

  • Zintzotasuna eta kongruentzia
  • Jarrera positiboa
  • Ulerketa enpatikoa

Enpatia eta Norberaren Irudia

Rogersen iritziz: pertsona bat beste jendearekiko baloratua sentitzen hasten denean, ondo sentituko da eta bere buruarekiko jarrera positiboa garatzen du. Enpatiaren laguntzaz, pertsona batek bizitako barne esperientziak hobeto uler ditzake. Honi esker, barne esperientziekiko NI kongruenteagoa bihurtzen da. Baina, garrantzitsua da kontuan hartzea “norberaren irudia” eta “norberaren idealizazioaren” arteko distantzia, hori izango delako pertsonaren aldaketa burutzeko oinarria. Garapenaren guztiaren ondorioz, pertsona pixkanaka errealagoa bihurtuko da. Azkenean, hau lortuko da: “norbanakoak, askatasun osoa duenean, benetan estimatzen duena aukeratzen du, eta orduan bizitzen laguntzen dioten jarrera, balio, esperientzia eta objektuak baloratzeko joera du”.

Talde Lana eta "Orain eta Hemen" Teknika

Rogersek taldean lan egitea garrantzitsua zela uste zuen, eta talde funtzionamendurako hainbat arau ezarri zituen. Adibidez: Taldekideen arteko feedback-a edo elkarrekintza etengabekoa denez, norberak besteei azaltzen dien irudia hobeto ulertzeko aukera du, pertsonak diren bezala agertzen badira, gizabanakoarekin aldaketa errazagoa izango da…

Horretarako, Rogersek “Orain eta Hemen” teknika erabili zuen. Horren arabera, taldean une horretan eta leku horretan gertatzen denari buruz baino ezin da hitz egin. Carl Rogersek egindako planteamendu pedagogikoak hezkuntzan ekarpen interesgarriak egin zituen, irakaskuntza antiautoriarioan eragin handia izanez. Bere planteamenduari esker, ikaslea erdigunean jarri zuen, haurrari askatasuna emanez. Azkenik, haurra bere autoebaluazioaren arduraduna bihurtuko da.

Entradas relacionadas: