Caravaggioren San Mateoren Bokazioa eta Da Vinciren Haitzetako Ama Birjina: Analisi Konparatiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,02 KB
San Mateoren Bokazioa: Caravaggioren Maisulana
Identifikazioa
- Egilea: Caravaggio (1571-1610)
- Urtea: 1600
- Kokapena: Contarelli kapera, San Luis Frantsesen eliza, Erroma
- Estiloa: Barroko italiarra, XVII. mendea
- Enkargua: Mateo Contarelli merkatari frantsesa
- Gaia: San Mateoren bokazioa
Testuinguru Historikoa
- Berpizkundearen eta Neoklasizismoaren arteko garaia (1600-1750)
- Arteen loraldia: Musikan (Bach, Vivaldi), Literaturan (Shakespeare, Quevedo), Filosofian (Descartes)
- Katolikoen eta protestanteen arteko lehia (gatazka erlijiosoak): Protestanteak (Lutero, Kalbino); Katolikoak (Jesusitak eta Kontraerreforma, Trentoko Kontzilioa, 1563)
- Lehia erlijiosoa gatazka politiko bihurtu zen (gerra)
- Caravaggioren joera naturalista: koadroetako figurak kaleko jendea dira, Kontraerreformarekin bat eginez
- Joera tenebrista: argi bortitza eta selektiboa erabili, gauza batzuei garrantzia emanez
Teknika eta Generoa
- Formatu handia
- Olio-pintura mihise gainean
- Gai erlijiosoa
Ikonografia
- San Mateoren bokazioa
- Mateo, Jesusen apostolua, zerga biltzailea zen
- Taberna batean, mahai inguruan bost pertsonaia ageri dira, Jesus eta Pedrorekin batera, Mateoren bila
- Bisitaren ezustekoaren erreakzioak islatzen dira
- Pertsonaien erreakzio unea harrapatzen du
Konposizioa
- Landua eta atektonikoa
- Lerro diagonal indartsua (argi fokua + Jesusen besoak): ikuslea pertsonaietara bideratzen du
Pertsonaien Trataera
- Errealista eta naturalista
- Pasarte erlijiosoko figurak pertsona arruntak dira
- Kristauak berehala errekonozitzen dira
- Jantziak: XVII. mendeko arropa estiloa mahaikoek, eta janzkera biblikoa Jesusek eta Pedrok, hurbiltasuna areagotzeko
- Ezusteko bisitak izandako erreakzioak islatu: keinu eta begiraden garrantzia
- Jesusi begira: Mateo (harridura + atzeraka bota + bere burua seinalatu), eserita dagoena eta tabernan dagoen mutil gaztea
- Jesusi ez begira: ezkerrean eserita dagoena (dirua kontatzen) eta erdi altxatua dagoen agurea
Mugimendua
- Mugimendua izoztua (tentsio bortitzik ez)
- Pertsonaien keinuek mugimendua ematen diote obrari
- Jesusen besoa: Kapera Sixtinako Adanen Sorrerako Adanen besoaren antza du
Koloreak
- Koloreen nagusitasuna
- Fondo neutro eta ilunean kokatua
- Paleta aberatsez margotua (tonu beroak)
Argia
- Lehen mailako protagonista
- Joera tenebristaren erakusgarri:
- Forma argiaren menpe dago
- Bi argi foku: eskuinekoa, diagonalki; goialdekoa
- Kontraste handiko koadroa, argi-ilunak bortitzak dira
- Izaera dramatikoa eta misteriotsua
Balorazioa
- Caravaggio margolari italiar garrantzitsuenetakoa izan zen
- Barrokoaren espresibitatea eta teatralitatea maisuki islatu zituen
- Markoa marmolezkoa da
- Berritzailea izan zen, eta artistek eta herriak berehala miretsi zuten
Haitzetako Ama Birjina: Leonardo da Vinciren Pizkundeko Ikonoa
Identifikazioa
- Egilea: Leonardo da Vinci
- Urtea: 1483-1486 (Louvreko bertsioa)
- Enkargua: Milango Sortzez Garbiaren senidetasuna
- Beste bertsio bat: Londresen
- Estiloa: Quattrocento eta Cinquecentoaren arteko trantsizioa
Testuinguru Historikoa
- Aro Modernoaren hasiera, Humanismoaren agerpena, Aro Klasikoko printzipioen berreskurapena
- Erlijioak Erdi Aroko monopolioa galdu zuen, giza baloreei tokia utziz
- Inprimategiaren asmakuntzak idazle klasikoen lanak berreskuratzen lagundu zuen
- Artea Aro Klasikoan oinarritu zen
- Italiak indar ekonomiko handia zuen, eta hiri italiarretan bizitza ekonomikoa eta kulturala pil-pilean zegoen
- Berpizkundeko artea Italian garatu zen
- Artisten indibidualismoa areagotu zen
- Periodizazioa: Quattrocento (XV. mendea), Cinquecento (XVI. mendea)
- XVII. mendean erreferentzia politiko eta ekonomikoa Florentziatik Erromara aldatu zen
- Proiektu eta lan handiak Julio II.a eta Leon X.aren garaian
- Manierismoa (1530-1600)
Leonardo da Vinci
- Verrocchioren ikaslea
- 1482an Milanera joan zen; 1500ean Florentziara itzuli zen; gero berriro Milanera; 1513an Erromara
- Asmatzailea, zientzialaria, arkitektoa, musikaria, matematikaria eta margolaria izan zen
Ikonografia
- Gai erlijiosoa
- Ama Birjina, San Joan haurtxoa, Jesus haurtxoa eta aingerua (Uriel) ageri dira
- Eszena goxoa eta familiarra, paisaia basati batean kokatua
- Komunikazio nabaria begirada eta eskuetan
Teknika
- Olio-pintura ohol gainean
Konposizioa
- Landua eta garbia
- Cinquecentoa garbiagoa da Quattrocento baino
- Piramidala
- Zentratua eta ordenatua
- Pertsonaien jarrerek Jesus haurtxora bideratzen dute ikuslea
- Lerro bertikala (Ama Birjina)
- Asimetrikoa
Komunikazioa eta Pertsonaien Trataera
- Eskuak eta begiradak funtsezkoak dira komunikazioan
- Erritmo lasaia sortzen dute
- Erritmoak Jesusenganantz bideratzen dira
- Pertsonaien jarrerak eta ezaugarriak:
- Ama Birjina erdian eserita dago, arropa dotoreekin
- Behera begira dago; eskuineko eskuarekin San Joan babesten du; ezkerrekoa Jesusi zuzentzen dio
- San Joan eta Jesus biluzik daude, eta elkarri begira daude
- San Joan makurtuta eta gurtzen ari da; Jesus eserita dago bedeinkatzen
- Aingerua arropa dotoreekin jantzita dago
- Eskuineko eskuarekin San Joan seinalatzen du; begirada ikusleari zuzentzen dio, partaide eginez
- Pertsonaien errealismoa idealizatua da
Sakontasuna
- Sakontasun ona
- Figuren disposizioak, fondoak eta argiak sakontasuna sortzen laguntzen dute
- Aire-perspektiba erabili zuen: urrundu ahala, detaile gutxiagorekin margotu zituen elementuak
- Sfumatoa: ingerada lausotuak eta atmosferan geruza moduko bat sortzen du
Argia eta Kolorea
- Itzalari garrantzia eman zion (XVI. mendean ohikoa)
- Bi argi iturri:
- Goitik bideratua, harkaitzean zehar
- Koadroan bertan sortzen dena, pertsonaiak argituz
- Koloreak: beroak eta tonu ilunak
Balorazioa
- Da Vinciren hasierako obra da, baina gailurra ere bada
- Oso obra ezagunak: Gioconda eta Azken Afaria
- Artista polifazetikoa izan zen, eta ekarpen garrantzitsuak egin zizkion pinturari, sfumato teknika kasu
- Oreka klasikoa eta eszena goxoa islatu zituen
- Paisaia erasokorra da, Jesusi gertatuko zaiona aurreratuz