Cánovasen sistemaren oinarriak eta Maria Kristinaren agintaldia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,51 KB
Cánovasen sistemaren oinarriak
1876ko Konstituzioa
- Sufragio unibertsalaz aukeratutako Gorte Konstituziogileak eratu ziren. Canobistek 391etik 333 diputatu atera zituzten, oposizio taldeek eserleku kopuru txikia lortu zuten eta abstentzioa %45ekoa izan zen. Cánovasek -“Gorenen batzorde ” bati eskatu zion Konstituzio proiektua idazteko; ondoren Gorteetan onartuko zen.
- 1876ko Konstituzioaren printzipio nagusiak:
- Borboitarren monarkia zen.
- Subiranotasuna erregearen eta Gorteen artean zatituta; biek zuten botere legegilea.
- Erregeak ministroak izendatzen zituen
- Gorteak deitzen zituen, hauek desegiteko eta legeei betoa jartzeko boterea zuen.
- Gorteetan, bi ganbera zeuden, ordura arte bezala: Senatua eta Kongresua:
- Senatua: nobleak, militarrak eta apaizak biltzen zituen, haietako batzuk erregeak izendatuta, aberatsen artean sufragio murriztuz hautatuak besteak.
- Kongresua: diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten hauteskundeetan sufragio zentsitarioz hasieran, gizonezkoen sufragio unibertsalez 1890etik aurrera.
- Erlijio katolikoa izendatu zuten estatuaren erlijio ofizial, baina gurtza guztiak onartuta zeuden.
Txandakatzea eta bi alderdiko sistema
- Cánovasek alderdi liberalen arteko batasuna lortu nahi zuen, eta txandaketa sistema ezarri zuen horretarako. Sistema horretan, bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka, aldez aurretik hitzarmenez erabakitakoaren arabera. Hauek ziren alderdi horien ezaugarriak:
- Alderdi kontserbadorea 1875ean sortu zuten. Cánovas zuen buru. Garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen.
- Alderdi Liberal Fusionista 1880an sortua zen, eta buruzagia Praxedes Mateo Sagasta zen. Liberal progresistez osatua zen.
Maria Kristinaren agintaldia (1885 – 1902)
- Alfontso XII.a hilda, 1885ean, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfontso XIII.az haurdun zegoela. Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea hitzartu zuten Pardoko Itunean (1885).
a) Gobernu liberalaren jarduerak (1885-1890)
- 1885 eta 1890 bitartean Sagastak eskuratu zuen gobernua. Gobernu aldi honen ezaugarriak erreformismo liberala eta 1868ko iraultzako zenbait ideia abian jartzea izan ziren:
- Askatasunak zabaldu zituzten, zenbait legeren bidez: Elkarteen legea (langileen erakundeak legeztatu).
- Epaimahai bidezko epaiketa ezarri zen.
- 1890ean sufragio unibertsala ezagutzen zien hauteskunde lege berria onartu zen.
- Ekonomiaren hazkundea eta burdinbidearen zabalkundea sustatzeko lege liberalak ezarri zuten.
b) Oposizioaren egoera politikoa.
- Garai honetan:
- Errepublikanoen gainbehera etorri zen.
- Karlismoak euskal herrialdeetan zuen indarra eutsi zion.
- Gizarte mugimendu berriak sortu ziren: sozialismoa eta euskal nazionalismoa.
- Euskal Herrian, foruzaleak haserre ziren, eta tentsio larriak sortu ziren Kontzertua eraberritu zela eta. Gorabehera horien ondorioz, nazionalismo aurreko gertaerak gertatu ziren 1893an: Gamazada, Nafarroan, eta Sanrokada, Gernikan.
- Bizkaiko industrializazio prozesuaren ondorioz, hirietako erdi eta behe mailako klasekoak gero eta gehiago handitzen ari ziren, eta hauen artean errepublikanoak eta sozialismoak kide berriak erakarri zituzten. Gainera, industriako eliteak etekina atera zion Errestaurazioko hauteskunde iruzurrari, eta euskal politikan esku hartzen hasi ziren.
ALFONSO XIII.ERREGEALDIA (1902 -1923) : Bartzelonako Aste Tragikoa (1909).
- 1902an Alfontso XIII.aren erregealdia hasi zenean Espainiaren arazo ekonomikoak, sozialak eta politikoak indar handiz lehertu ziren, eta arriskuan jarri zuten erregimen politikoaren iraunkortasuna. Horietariko bat Bartzelonako Aste Tragikoa izan zen.
- Bartzelonan eta Katalunian 1909an izandako ekintzetan arrazoi hauek zeuden:
- Marokoko kolonietako gerraren kontrako protesta. Algecirasko akordioen (1906) ondoren,
- Maurak Espainiaren esku utzitako Marokoko lurrak hartu nahi izan zituen (Protektoratua).
- Maura kontserbadorea gobernuburu zela eta Riftar tribuekin Ipar Afrikako espainiar posesioetan izandako istilu batzuk zirela eta, erreserbistak mobilizatzera (gehienak familiaburuak) eraman zuen.
- Mobilizazioaren helburu nagusia, Protektoratuaren kontrola ziurtatzea izango zen .
- 1909ko uztailean mobilizaturiko soldaduen agurraren unean erreakzio handia sortu zuen Bartzelonan, eta hau erregimenaren aurkako protesta adierazpen handia izatera heldu zen. Baldintza horietan sindikatuek deituriko greba orokorra benetako altxamendua bilakatu zen:
- Non elizak erre ziren eta hiri guztian zehar barrikadak altxatu ziren.
- Hildakoak egon ziren, eta istiluetan parte hartu zuten lau partehartzaile eta Francisco Ferrer Guardia antiklerikal eta antimilitarista anarkista fusilatu egin zuten, nahiz eta nazioarteko iritzi publikoak hilketa haren kontrako kritika gogorrak zabaldu zituen.
- Bartzelonako gertaeren ondoren, beraz, Maurak kargua utzi eta berriro Alderdi Liberala jarri zen agintean: Canalejas gobernuburu (1910-1912).
- Oposizioari dagokionez, berriz, errepublikazaleek eta sozialistek hitzarmena sinatu zuten, 1909ko azaroan, erregimen monarkikoari elkarrekin aurre egiteko.
1917ko krisia
- 1917ko krisia izan zen Errestaurazioko erregimenarekin amaitzeko zorian egon zena, bertan hiru krisi elkartu ziren:
- Militarren protesta mugimendua.
- Politikoa
- Langileena, greba orokorra aldarrikatu zutenean.
- Hiru taldeek eskatzen zuten konstituzioaren erreforma, baita nazioko bizitza publikoa eraberritzea ere.
- Militarren protesta: Armada une delikatuan zegoen eta mende hasieratik bere interbentzioa bizitza politikoan gero eta handiagoa zen. Ipar Afrikako interbentzioak (Algeciraseko itunak espainiar protektoratu bezala uzten zuen gunean espainiar presentzia mantentzeko) tentsioak sortarazi zituen gerra merituen bitartez goraka eginiko ofizialen eta karrera geldoagoarekin penintsulan gelditurikoen artean. ----Militarren soldatek izango zuten jaitsiera ere, lehen mundu gerrak eragindako inflazioaren ondorioz, hauen haserrearen beste arrazoi bat izango da. Hori dela eta Defentsa Juntak sortuko zituzten: Soldata igoerak eta antzinatasuna ere meritu bezala konsideratzeko postu igoeratan.-Hauen hasierako protestek Lliga Regionalista(nazionalista katalanak) eta Errepublikazale zati baten laguntza izan zuten, militarren deskontentua beraien asmo iraultzaileetarako erabilgarria izango zelakoan.
- Politikoa: Parlamentarien Biltzarra Bartzelonan elkartu zen uztailean, Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta txandakatze sistema suntsitzeko. Katalanistek, errepublikazaleek eta sozialistek hartu zuten parte. Lliga gobernuan sartu zen, baina ez zuten lortu beraiek proposatutako erreformak ezartzerik.
- Langileena: 1917ko Greba Orokorra. Abuztuan, CNT (anarkistak) erakundeak, sozialistek eta UGT erakundeak herrialde osora hedatu zen greba orokorra bultzatu zuten.
- Grebak ez zuen arrakastarik izan:
- Batzorde militarrak eta Parlamentarioen Batzarrak ez ziren sistemaren kontra egiteko elkartu. Gobernuaren alde jarri ziren egoeraren erradikalizazioari beldurrez.
- Nekazariek ere ez zuten grebarekin bat egin.
- Armadak mugimendua zapaldu zuen. Greba orokorraren porrotaren ondorioz sozialistak eta anarkosindikalistak (CNT) banandu egin ziren.