Canalejasen gobernu liberala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Hauek izango dira oposizioko talde berriak:

·1962an, Municheko Batzarra antolatu zen, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan (CEE) sartzeko baimena tramitatu zen unean. Oposizioko indar guztiak Munichen bildu ziren

·Langileen mugimendua.
Ekonomiaren garapenaren ondorioz, langileen mugimendua gero eta gehiago politizatu zen eta greba eta manifestazio ugaritara deitu zuten 60ko hamarkadan. Sindikatuak ere sortu zituzten

·Unibertsitateko mugimendua. Sistemaren aurkako kritikarako jarrera zabaldu zen.Gobernuak unibertsitateko ospe handiko katedradun batzuk kargutik kendu zituen.

·Elizako sektore bat erregimenetik urruntzen hasi zen, Vatikanoko II.Kontzilioaren berrikuntza giroak bultzaturik (1965), eta diktaduraren aurkako jarrera kritikoagoak hartu zituen

Oposizio moderatuaren barnean, bi erakunde politikorik garrantzitsuenak PCE (Espainiako Alderdi Komunista) eta PSOE (Espainiako Alderdi Sozialista Langilea) izan ziren. Santiago Carrillo zen PCEko buru. 1974an Batzar Demokratikoa osatu zuten, behin-behineko gobernua osatzeko eta erregimenaren deuseztapena eskatzeko. PSOEri dagokionez, Felipe Gonzalez izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma osatu zuten.

Baina oposiziorik gogorrena ETA erakunde armatuaren terrorismoa izan zen. ETA 1959an sortu zen EAJ-ko sektore disidente baten barruan (EKIN). Erakunde independentista eta iraultzailea zen, eta 1968tik aurrera borroka armatua erabiltzen hasi zen. 1970ean, publizitate-arrakasta handia lortu zuen, Burgoseko prozesuan

1974ko urtarrilean, Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten. Hau gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen baina, berriz ere, gobernuak jarrera inmobilista hartu zuen.

Nazioarteari begira ere, egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa. LPEEk (OPEP)petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisi itzela (1973ko krisia) eragin zuen mundu osoko ekonomian, Espainian ere bai.

Era berean, Francoren gaixotasuna aprobetxatuz, Marokok Martxa Berdea antolatu zuen. Sahara Espainiako kolonia zen oraindik baina 1975ean armarik gabeko ehunka mila marokoarrek Sahara inbaditu zuten (martxa berdea)
Eta espainiar kolonia horren autodeterminazioa eskatu zuten. Azkenean, Marokorekin akordioa sinatu eta Espainia 1976an Saharatik erretiratu zen. Lurraldea Marokoren eta Mauritaniaren artean banatu zuten, autodeterminazio erreferenduma egiteko promesarekin.

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen bere erregimen politikoarekin jarraitzeko dena "lotuta eta ondo lotuta" uzten zuela sinetsita.  Gorteek Joan Karlos izendatu zuten Espainiako errege baina Franco gabe sistema politikoak ezin zion denbora luzean betikoari eutsi, eta gizarteak gobernurako bide demokratikoak eskatu zituen.




Entradas relacionadas: