Cadizko konstituzioa testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

1)SAILKAPENA

Aurrean Dugun testua lehen mailako testu historikoa da eta 1812 -aren martxoaren 19 –an Idatzi zen Cadizen, denboran zehar gugana aldaketa gabe heldu delako eta “La Pepa”  ezizenarekin ezagutua izan zen. Konstituzio bat denez, lege multzo bat da, beraz, testu juridikotzat har Genezake. Haren egilea garaiko gorte konstituzionagileak izan ziren, hortaz, Egile kolektibo moduan hartuko dugu. Konstituzio bat den heinean, hartzailea Publikoa da, gizarte osoari zuzenduta dagoelako, gainera, testuan, honakoa Agertzen da: “honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten…”.

2) ANALISIA

Testu Honen ideia edo helburu nagusia liberalismoaren hainbat printzipio jasotzea da; Hau da, marko politiko juridiko berria egitea. Aurrean dugun konstituzio zatia Hainbat artikulutan dago banatuta eta hauek dira bakoitzaren ideia nagusiak:

·1.Artikulua: Espainiar guztien Batasuna aldarrikatze da, koloniak eta penintsula barne hartzen dutelarik

·3.Artikulua: Subiranotasuna Nazioarena dela dio. Legeak egiteko ahalmena nazioarena da

·8. Eta 371. Artikuluak: Artikulu hauetan pribilegioen ezabapena aldarrikatzen da. Herritar guztiek Zergak ordaindu beharko dituzte norberak duen ondasunen arabera eta gainera ez Da zentsurarik onartuko.

·12.Artikulua: Espainia estatu Konfesionala izango da. Erlijio bakar, ofizial eta  estatuaren babesa duen bakarra katolikoa Izango da.

·14.Artikulua: Gobernatzeko era Azaltzen da. Hau da “monarkia moderatu heredagarria”. Momentuan erregea Fernando VII zelarik.

·Aginteen banaketa zelakoa Izango den azaltzen da 15, 16 eta 17.Artikuluetan. Hau da botere legegile, Betearazle eta judiziala.

Testuan agertu ez arren nabarmentzekoa da erabili izan zuten Sufragio mota. Gizonezkoen sufragio unibertsala izan zen nahiz eta hautatua Izateko jabea izan behar zinen.

3) IRUZKINA

Karlos IV.Aren erregealdian, Godoy zegoen gobernuburu. Aldaketa liberal ugari egin zituen. Godoyk Fontainebleauko ituna sinatu zuen Napoleon Bonaparterekin, Frantziako Enperadoreakin. Honen bitartez, frantziar tropak Espainia zeharkatu zezaketen Portugal inbaditzeko asmoz. 1808an,, Herritarrak Aranjuezeko altxamenduaren bitartez, Karlos tronutik bota ete bere seme Fernando aldarrikatzen dute errege.

Bitartean, Cádizen bildutako Erdi-mailako klaseak, nobleziak eta kleroak, Gorte Nagusiak antolatu zituzten Bi joera nabarmenduz:
liberalak eta absolutistak. Absolutistak dira, konstituzioaren Aurka agertzen direnak. Liberalak nagusitu ziren eta horrela esku artean dugun konstituzioa idatzi zuten, ideia liberalak oinarri hartu zituztelarik. Antzinako erregimenaren printzipioekin haustu egin zuen “La Pepa” deritzon konstituzio Honek, monarkia moderatua aldarrikatuz. Horretaz gain, testuan aipatu bezala, Askatasun ekonomikoa (gremioak deseginez), subiranotasun nazionala, botere Banaketa eta legearekiko biztanle guztien berdintasuna jartzen dira martxan. Horregatik, foruak kendu egin ziren.

Valençayko Itunaren ostean, Frantziar tropak Espainia utzi zuten, gerra zibilari bukaera emanez. Fernando Erregea Espainiako korora itzuli zenean, liberalismoa aurkitu zuen, baina Absolutismoa berrezartzea lortu zuen. Garai hartan bertan, 1812ko konstituzioaren Aurka zeuden diputatuek pertsiarren manifestua idatzi zuten, egindako Erreformekin gustura ez zeudelako.

1814an konstituzioa indargabetu Zuenez, noble eta kleroei beraien pribilegioak itzuli zizkien. Fernando Boterera heltzeak, seiurteko absolutista berrezartzea ekarri zuen. Fernandok, estatuan indar handia zuela ikusi zuen Eta gizartean zuen babes handiaz ohartu zen. Amaiera emanez. Errege Fernando VII.A izaten jarraitu zuen, baina liberalak ezarri ziren gobernuan.

4) KONKLUZIOA

Eragin txikia izan Zuen bere garaian Espainian: Cadizeko Konstituzioak ez zuen aldaketak ezartzeko Aukerarik izan independentzia gerragatik. Gerra ostean, Fernando VII. Ak 1812ko Konstituzioa indargabetu eta absolutismoa berrezarri zuen. Hala ere, Cadizeko Konstituzioa askatasunaren sinbolo bilakatu zen eta eredua izan zen IX. Mendean Zehar egindako hainbat konstituzioetarako.

Entradas relacionadas: