Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuinguru Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,95 KB

Sarrera

Aurrean dugun testua Cadizen, 1812ko martxoaren 19an, onartutako Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da. Iturriari dagokionez, lehen mailakoa da, informazio zuzena eta gertakizunen garaikoa baita. Horretaz gain, juridiko-publikoa da (legeak agertzen direlako), eta herritar guztiei zuzenduta dago, zehazki espainiarrei. Cadizko Gorteetako diputatu liberalek idatzi zuten.

Analisi Nagusia: Ideia Liberalak eta Kontserbadoreak

Testu honek Cadizko Konstituzioaren ezaugarri garrantzitsuenak jasotzen ditu. Sarrera modura, Fernando VII.a Espainiako erregea dela argi uzten digu, baina erbestean zegoenez, Gorte Nagusiek zuten legeak egiteko ardura. Konstituzio honetan bildu ziren pertsonen ideia desberdinak islatzen dira, bi multzotan banatuta:

  • Ideia liberalak (gehiengoak)
  • Ideia kontserbadore edo atzerakoiak

Ideia Liberalak (Gehiengoak)

Ideia liberal nagusiak honako hauek dira:

  • Subiranotasun Nazionala (3. artikulua): Nazioak du funtsezko legeak ezartzeko eskubidea. Nazioa Penintsulako eta Ameriketako Kolonietako espainiarrek osatzen dute (1. artikulua).
  • Botere Banaketa (15., 16. eta 17. artikuluak):
    • Erregeak: Botere betearazlea.
    • Gorteek eta Erregeak: Botere legegilea.
    • Auzitegi eta epaileek: Botere judiziala.
  • Berdintasun Juridikoa (8. artikulua): Espainiar guztiek zergak ordaindu behar dituzte, pribilegio eta estamentuekin amaituz.
  • Adierazpen Askatasuna (371. artikulua): Garaiko zentsurarekin amaitzen da.

Ideia Kontserbadoreak

Ideia kontserbadoreak gutxiago ziren, Cadizko Gorteetan liberalak baitziren gehiengoa, baina eliza eta nobleziaren ordezkari batzuk ere bildu ziren. Hauek dira nagusiak:

  • Erlijioa (12. artikulua): Espainia estatu konfesionala izango da, erlijio katolikoa onartuko den erlijio bakarra izanik.
  • Sistema Monarkikoa (14. artikulua): Sistema monarkikoa mantenduko da, heredagarria izanik.

Testuinguru Historikoa: Independentzia Gerra

Testu hau garai oso kritikoan idatzi zen, Espainia frantsesen menpe zegoela. Napoleonek Espainia hartu zuen Portugal inbaditzeko aitzakiaz, Godoyk proposatutako Fontainebleauko Ituna sinatu ostean (1807). Tropa frantsesak Espainia hartzean, herritarrak Godoyrekin haserretu eta Aranjuezko Matxinada gertatu zen. Matxinada horren ondorioz, Fernando VII.a printzea errege izendatu zuten, bere aita Karlos IV.aren ordez.

Egun gutxitara, Napoleonek Fernando eta Karlos Baionan elkartu zituen, eta koroa bere anaia Jose I.ari ematea lortu zuen (Baionako Abdikazioak). Espainiako herria ez zegoen ados Jose I.a tronuan izatearekin, eta 1808ko maiatzean, herritarrak frantziar armaden aurka altxatu ziren Madrilen, Independentzia Gerra hasiz.

Erresistentzia indartzeko, Probintzia Batzordeak sortu ziren, geroago Batzorde Zentral Gorena osatu zutenak. 1812an, Frantziar tropa asko Errusiara erretiratzen hasiak ziren, eta espainiarrak guduak irabazten hasi ziren. Batzar konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna ezarri ondoren, Frantziako Iraultza eredutzat hartuz, iraultza liberala hasi zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanez.

Hala ere, konstituzioa oso denbora laburrez egon zen indarrean, Fernando VII.a itzuli zenean Antzinako Erregimena berrezarri zuelako.

Ondorioak eta Garrantzia

Cadizko Konstituzioak garrantzia handia izan zuen estatu mailan. Espainiako lehen konstituzioa izan zen, eta estatu liberalaren sorrera finkatu zuen. Erregimen Zaharraren krisiari hasiera eman zion, eta liberalismoa ezartzeko bidea ireki zuen.

Konstituzio honetan Ilustrazioaren eta liberalismoaren ideiak islatu ziren, eta horregatik ikur gisa hartua izan da. XIX. mendetik aurrera sortu zen dinamika konstituzionalaren oinarri izan zen, hurrengo konstituzioen eredu bihurtuz. Frantziako 1791ko Konstituzioa eta Amerikako 1787koa ditu oinarri, eta bera ere Europa eta Amerikako beste hainbaten eredu izan zen. Hortaz, Espainiako bizitza politikoa ikuspuntu progresista batetik eraberritu zuen.

Independentzia Gerraren Kausak (1808-1814)

Espainiako Independentzia Gerra 1808tik 1814ra gertatu zen, Frantziako armadak Espainiako lurraldea inbaditu zuenean. Kausa nagusiak honako hauek izan ziren:

  1. Frantziako Iraultza eta Liberalismoa: Iraultzak liberalismoa txertatu zuen Frantzian, eta ideia liberalak Europan sartu ziren. Horrek Europako erresuma absolutistak Frantziari gerra deklaratzera eraman zituen (Konbentzio Gerra).
  2. Basileako Ituna eta Menpekotasuna: Konbentzio Gerra Basileako Itunaren bidez amaitu zen. Horren ondorioz, Espainia Frantziaren menpeko bihurtu zen.
  3. Fontainebleauko Ituna (1807): Itun honetan Napoleoni Espainian sartzeko baimena eman zitzaion Portugal konkistatzeko, baina errealitatean Napoleonek Espainia inbaditu zuen.
  4. Aranjuezko Matxinada: Inbasioak Aranjuezko Matxinada eragin zuen, eta Karlos IV.a abdikatzera behartu zuten, Fernando VII.a errege bihurtuz.
  5. Baionako Abdikazioak: Karlos IV.ak Napoleoni laguntza eskatu zion tronua berreskuratzeko. Napoleonek aita eta semea Baionan bildu eta abdikatzera behartu zituen, bere anaia Jose I.a Espainiako errege izendatzeko.
  6. Herriaren Altxamendua: Herriak ez zuen errege berria onartu, eta frantsesen aurka altxatu ziren (1808ko maiatzaren 2a). Altxamendu hauek gogor zapalduak izan ziren, eta horrela Independentzia Gerra hasi zen.

Seiurteko Demokratikoaren Kausak (1868ko Iraultza)

Seiurteko Demokratikoa Espainian XIX. mende amaieran gertatutako aldaketa politiko sakon baten ondorioa izan zen. Isabel II.aren agintaldiko azken etapan, sistema politikoa bi alderdik kontrolatzen zuten (moderatuek eta Batasun Liberalak), baina txandakatze horrek ez zuen benetako aurrerapenik ekarri.

Kausak:

  • Krisi Ekonomikoa eta Soziala: 1866. urtean uzta txarren ondorioz krisi ekonomikoa eman zen, eta horrek ezegonkortasuna ekarri zuen. Gobernuak ez zuen gizartearen arazoei aurre egiteko gaitasunik erakutsi.
  • Bazterketa Politikoa: Progresistak eta demokratak joko politikotik baztertuta zeuden, eta pronuntziamenduak egitea beste biderik ez zuten.
  • Autoritarismoa eta Ospe Txarra: Gobernuak autoritarismoa erabili zuen herriaren kontra. Horrek guztiak Isabel II.aren ospe txarra ekarri zuen, bere axolagabekeriagatik.
  • Ostendeko Ituna (1866): Krisi ekonomikoaren eta sozialaren artean oposizioak indarra lortu zuen eta 1866an Ostenden bildu ziren. Bertan sinatzaileek Isabel II.aren monarkiarekin amaituko zutela idatzi zuten.

Bi urte beranduago, Iraultza Loriatsua hasi zen, Isabel II.aren erreginaldiari amaiera emanez.

Entradas relacionadas: