Cadizko konstituzioa (1812-03-19)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB
1. TESTUA: CÁDIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)
1. Kokapena
1812an Cádizen aldarrikatutako Konstituzio Espainiarraren artikulu batzuk
agertzen dira iruzkintzeko daukagun testu honetan. Espainiako Historiako
lehenengo konstituzioa da. Jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da;
formaren aldetik, konstituzio bat; beraz, gaia juridikoa da. Egileak Cádizko
Gorteetan parte hartu zuten diputatuak dira. Hartzailea, taldea bera da eta helburu
publikoa du. Cádizen idatzi zen eta 1812ko martxoaren 19an, San Jose egunez,
publikatu zen, horregatik deitzen zaio “La Pepa”.
2. Analisia
Konstituzioaren oinarrizko printzipioak aurkezten dira bertan, subiranotasun
nazionala, botere banaketa eta erlijio nazionalaren inguruko ideiak. Lehenengo
paragrafoan egilea zein den (Gorteak)
Agertzen da eta nork argitaratzen duen
esaten da, Fernando VII.A, baina preso dagoenez erresumako erregeordetzak
egiten du.
Gainerako testua bederatzi artikuluk osatzen dute. Lehenengoan espainiar nazioa
nortzuk osatzen duten aipatzen da: bi hemisferioetako espainiar guztiak, hau da,
Penintsulan zein Ameriketako kolonietan bizi direnak (1. Art.). Nazioa bakarra da,
beraz erregionalismoa eta foralismoa, edota kolonietako independentzia
prozesuak baztertzen dira. Espainiar guztiak berdinak direla aldarrikatzen da.
Honetaz gain, nazioaren gobernua monarkia moderatua izango dela esaten da eta
ez absolutua. Fernando VII.A da erregea eta boterea heredentziaz transmititzen da,
beti ere gizonezkoen oinordekotzaren arabera (14. Art).
3. Artikuluan subiranotasuna zeinen esku dagoen zehazten du, subiranotasuna
nazionala dela jasotzen du, hau da, espainiar guztiengan datzala. Eskubide honekin
lotuta, betebehar bat jasotzen du, espainiar guztiek ordaindu behar dituzte zergak
eta ez hirugarren estatuak (herri xeheak) bakarrik Erregimen Zaharrean bezala.
12. Artikuluan adierazten da erlijioa zein egoeratan geldituko den: erlijio Katoliko,
Apostoliko, Erromatarra ez den beste edozein debekatzen da. 15, 16 eta 17.
artikuluetan botere banaketa jasotzen da. Botere legegilea Gorteek eta Erregeak
konpartituko dute; betearazlea erregearen eskutan egongo da (gobernua eratuko
du) eta judiziala epaileen edo epaitegien eskutan. Azkenik, 371. Artikuluan
inprenta askatasuna jasotzen du, eta zehazten da publikatu aurretik ez dela
zentsurarik egongo. Azken finean, liberalen programa jasotzen du, Cádizko
Gorteetako protagonista nagusiak izan zirenak.
3. Testuingurua
Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioaren idazketa Independentzia Gerraren
testuinguruan gertatzen dira. Gerra honen jatorria 1807an Espainiak eta Frantziak
sinatutako Fontainebleauko Itunean kokatu behar da. Itun horren bitartez,
Napoleon Bonapartek bere tropak espainiar lurraldeetatik pasatzen uzteko eskatu
zien espainiar agintariei Portugal konkistatzera joateko asmoz. Trukean
Portugalgo erresuma bien artean bananduko zutela adierazten zen. Baina
Napoleonek beste asmo batzuk zituen eta berehala zabaldu zituen bere tropak, ia
Espainia osoa bereganatzera arte. Presio ezberdinak zirela eta, Carlos IV.Ak
2
abdikatu egin zuen eta bere seme Fernando VII.Ari utzi zion boterea. Napoleonek,
aita –Carlos IV- eta semea –Fernando IV- Baionan bildu zituen eta abdikatzera
behartu zituen, beraz Espainian botere hutsunea geratu zen. 1808an Napoleonek
bere anaia Jose I. Espainiako errege izendatu zuen. Honetaz gain, Baionako
Estatutua jarri zuten indarrean, estatutu honetan liberalismoaren
printzipioetariko batzuk jasotzen ziren.
Napoleonek espainiar batzuen laguntza izan zuen (frantsestuak), baina beste
batzuk bere aurka matxinatu ziren. Horrela Madrilen maiatzaren 2ko
altxamenduarekin hasi zen Independentzia Gerra. Espainiar herriaren zati handi
batek ez zuen frantsesen boterea onartu eta subiranotasuna beraien gain hartu
zuten Fernando VII.A ez zegoen bitartean. Horretarako Juntak eratu zituzten eta
erresistentzia antolatu eta koordinatzeko Junta Zentrala. Junta honek Gorteak
deitzea erabaki zuen Konstituzio bat idazteko asmoz (Baionako Estatutua ez
zutelako onartzen).
Baina Gorteak ez ziren estamentuka antolatu Antzinako Erregimenean gertatzen
zen bezala. Gerrak ordezkariak aukeratzea oztopatzen zuenez diputatu gehienak
Cádizkoak ziren. Horrek liberalei abantaila eman zien; izan ere, Cádizen ertain
mailako burgesia progresista zen nagusi. Tendentzia hau ez zetorren bat
kontserbadoreak ziren espainiar herritarren gehiengoarekin. Gehiengo honek
Fernando VII.Aren itzulera eta absolutismoaren berrezarrera txalotuko du.
Liberalez gain ilustratu eta absolutistak bildu ere bildu ziren Cádizen. Izan ere,
estratu sozial eta ideologia ezberdinetako pertsonaiak zeuden bertan: nobleak,
Elizako handikiak, erdiko klaseen ordezkariak, estatuaren zerbitzariak (militar,
magistratu, funtzionario), lanbide liberaletako kideak eta merkatariak.
Nabarmendu behar da, klero eta nobleziako kide guztiak ez zeudela
absolutismoaren alde.
Testuan ikusten den bezala, liberalen eskakizunak jasotzen dira, hala nola,
subiranotasun nazionala, pribilejioen amaiera eta botere banaketa. Baita
kontserbadore eta absolutisten eskakizunak ere, adibidez, katolizismoa erlijio
bakarra izatea. Baina absolutistek beraien ideiak baztertuta ikusiko dituzte,
erregearen botereak asko murrizten zirelako.
4. Ondorioak
Gerra zela eta Konstituzioa ez zen indarrean jarri. 1813an Napoleonekin
Valençaiko Ituna sinatu ostean, Fernando VII.A Espainiara itzuli zen eta bertakoen
laguntzarekin absolutismoa berrezarri zuen. Baina lehenengo aldiz Espainiako
Historian, absolutismoa eta Antzinako Erregimena zalantzan jarri ziren. Fernando
VII.Aren erregealdian, soilik Hirurteko Liberalean (1820-1823) egon zen
indarrean. Honenbestez, demokraziarako bidean lehenengo urratsa eman zen.
Baina dokumentu honen garrantzia bikoitza izan zen. Alde batetik, Espainiako
lehenengo Konstituzioaren aurrean gaude. Beste aldetik, ondorengo
konstituzioetan influentzia handia izan zuen.
Bestalde Cádizko Konstituzioa mito bihurtu zen liberalismo unibertsalarentzat eta
eredu iraultza liberalentzat.