Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,36 KB

1. GAIA: Cadizko gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Cadizko gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Karlos IV.aren erregealdian (1788-1808) Errejimen Zaharrak krisi sakona izan zuen. Errejimen Zaharrean monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia, eta botere guztia erregearen esku zegoen. Gizartea estamentutan banatuta zegoen. Alderdi ekonomikotik esan behar da nekazaritza zela jarduera nagusia. Industrian artisau giro bat nabari zen, eta merkataritza aldetik kanpo merkataritza garatua zen. Karlos III.aren erregealdian ilustrazioa hedatu zen Espainian. Euskal Herrian ilustrazioari harrera ona egin zitzaion, eta mugimendu horrek Errejimen Zaharraren krisia ahalbidetu zuen.

Karlos IV.a eta Errejimen Zaharraren krisia

Iraultzaren eragina eta erreformen amaiera: Frantzian errejimen liberala ezarri ostean, nazioaren subiranotasuna herriarengan zegoen. Beraz, botere banaketa, estatu laikoaren ezarpena eta herriaren eskubideak babestea helburu zituen politika ekonomikoa planteatu zen. Aldaketa horiek Behe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan izan zuten eragina dela eta, 1790ean Pirinio Aipalen deituriko departamentua sortu zen Biarnorekin batera. Espainiako iraultzaren berri eta aldaketa posibleek erreakzio ezberdinak eragin zituzten gizartean; horregatik Karlos IV.ak Espainiaren isolamendua agindu zuen, armadak mugara bidaliz eta Inquisizioa gogortuz. Floridablanca, Aranda eta Godoyren gobernuak txandaka agindu zuten.

Frantziaren iraultzaren aurkako gerra: Konbentzio gerra (1793-1795). 1793an Luis XVI.aren gilotinazioaren ondorioz Karlos IV.ak gerra deklaratu zion Frantziari, Ingalaterra eta Austriarekin batera. Espainiako gizartea erlijioari eta katolizismoari estuki lotuta zegoen eta monarkiaren alde agertu zen. Armada frantsesak erantzun egin eta Katalunia hartu zuen. Euskal Herrian Donostia errenditu egin zen armadaren aurrean 1794ko abuztuaren 4an. Diputazioak bakea eta Espainiako erregeztatik bereiztea negoziatzen saiatu bazen ere, ezezkoa eman zioten.

Lurraldeen okupazioaren ostean eta Donostiaren independentzia lortzeko gogoa ikusirik, Godoyk Basileako bakea sinatu zuen Frantziarekin 1795ean. Aliantza honek 1808 arte iraun zuen. Britainia Handia interesa zuen Espainiak Ameriketan zituen merkataritza interesetan, eta amerikarako bideak eten nahi izan zituzten. Hortaz, 1796an San Ildefonsoko ituna sinatu zuen Espainiak Frantziarekin Britainia Handiaren aurka egiteko. 1805ean Frantzia eta Espainiako flotek porrot egin zuten Nelson ingelesaren aurka Trafalgar konbentzioan. Napoleonek Britainia Handia ekonomikoa estutu nahian, britainiar ontziei Europarekiko harremana izatea eragotzi zien, eta Godoy eta Karlos IV.aren laguntzaz (Fontainebleauko ituna 1807) Portugal okupatu zuten. Modu honetan Napoleonen tropen penintsulan sartzea ahalbidetu zen.

1.2 Independentziako gerra 1808-1813

Napoleonen inbasioa eta Baionako abdikazioak: Napoleonen tropak penintsulan sartu zirenean, Iberiar penintsula hartu nahi zuten. Frantziaren sarreraren aurrean jendearen haserrea areagotu zen eta Godoyren aurkako gorrotoa indartu zen, izan ere jendeak nahiago zuen Fernando printzea erasoa jasaten ari zen Karlos IV.a baino. 1808ko martxoan Aranjuezeko altxamendua eman zen; herriak eragindako presioaren aurrean Karlos IV.ak Fernando VII.ari abdikatu zion. Baionan Napoleonek aita eta semea bildu eta abdikazioa sinatzera behartu zituen, eta Jose Bonaparte errege izendatu zuen. Errejimen zaharraren suntsipenerako lehen pausoa Baionako estatutua izan zen.

Herriaren altxamendua: 1808ko maiatzaren 2ko Madrilgo altxamendua laster hedatu zen Espainiako gainerako lurraldeetara. Inbasioaren aurrean hainbat erreakzio eman ziren. ‘‘Frantsestuek’’ soilik defendatu zuten Jose I.a. Euskal Herrian, hirietako burgesiak liberalismoaren aldekoak ziren; Napoleonen erreformak onartu arren, ez zuten lurraldeen inbasioa nahi izan.

Altxamendua hedatu zenean, gerra hasi zen eta 1808tik 1813ra iraun zuen; gerra hori hiru etapatan banatzen da:

  • 1. etapa (1808): Napoleonen armadek Bailengo bataila galdu zuten; britainiarren laguntzarekin espainiarrek Jose I.a Madrildik bota zuten. Gizartea herri eta probintzietako batzarren bidez hasi zen antolatzen, eta irailean Batzar Goren Zentralaren sorrera izan zen.
  • 2. etapa (1809-1811): Frantziaren nagusitasuna agertu zen. 1809an Napoleonek Madril birkonkistatu eta Cádiz eta Huelva izan ezik ia penintsula osoa hartu zuen. Gerrilak ugaritu ziren. Euskal Herria 1810ean konkistatu zuten.
  • 3. etapa (1812-1813): Frantziarrek atzerakada izan zuten. 1812an Napoleonek atzera egin zuen Pirinio alderantz, Errusiaren inbasioari eta Wellingtonen armada britainiarrari aurre egin behar izan ziolako. Frantziarren inbasioaren amaiera Gasteizko eta Irungo San Martzialeko batailak galtzean eman zen 1813an.

Gerraren ondorioak: Gerrak ondorio izugarriak utzi zituen Espainian eta Euskal Herrian. Estatuko ekonomiaren hondamena ekarri zuen. Bestalde, gerrak Espainiako koloniek independentzia lortzeko zuten gogoa piztu zuen. Gizartean naziotasun-sentimenduaren gorakada eragin zuen, eta politikan kontraesan handiak ageri ziren. Talde txiki batek soilik defendatzen zituen ideal liberal iraultzaileak, eta gainerakoek monarkiko izaten jarraitu zuten.

1.3 Gorteak eta Cadizko Konstituzioa

Gerra garaian Batzar Goren Zentralak 1810ean Cadizen gorteak biltzeko deia egin zuen. Bertan idatzi zen Espainiaren historiako lehen konstituzioa, ezagunagoa La Pepa izenez. Gorteek nazioaren subiranotasuna bere gain hartu zuten; errejimen berri bat osatu nahi zuten, bai eta gizartea erro-errotik aldatu eta liberalismoa oinarritzat hartuta berreraiki ere. Militarki Napoleonen inbasioaren aurka ari baziren ere, Gorteek iraultzaren oinarrizko printzipioak babestu zituzten.

Gorteek berdintasun juridikoa, inprimatzeko askatasuna eta zentsuraren amaiera aldarrikatu zituzten, eta Inquisizioaren boterea mugatu nahi izan zuten. Jaunen errejimen hori ukatu zuten eta aduana eta gremioak deuseztatu zituzten. Hala ere, nobleek eta kleroek estatua konfesionala izan zedin eta pribilejiatuek beren lurren jabe izaten jarraitzea lortu zuten. Cadizko Konstituzioak honako printzipio hauek onartu zituen:

  1. Subiranotasuna nazioaren baitan dago eta hori Gorteek ordezkatzen dute.
  2. Botere exekutiboa (erregea), legegilea (Gorteak) eta judiziala (epaitegiak) bereizten dira.
  3. Ordezkaritza-eskubidea Gorteetako diputatuek dute, eta hauek gizonezkoen sufragio unibertsal zeharkako bidez aukeratuko dira.

Konstituzioak ez zituen foru errejimenak aipatzen. Bizkaiak izan ezik, gainerako lurraldeek konstituzioaren testua zin eginez onartu zuten.

Espainia aro garaikidean sartu zen Independentziako Gerraren bidez eta Cadizko legeak aldarrikatzean; horrela hasi zen XIX. mendean Europa osoko nazioetan eragina izango zuen ziklo iraultzailea.

1.4 Fernando VII.aren itzulerara 1814-1833

Valençayko Ituna 1813ko abenduan sinatu zen.

Seiurteko absolutista 1814 eta 1820 artean: Fernando VII.ak Errejimen Zaharreko printzipioak berrezarri zituen. Gorteetako diputatuen heren batek Pertsonen Agiria sinatu eta erregeak errege-dekretu baten bitartez Cadizko legea baztertu zuen maiatzaren 4an, errejimen absolutista berrezarriz. Garai honetan kolonietako merkataritzak galerak ekarri zizkion ekonomiari. Bestalde, koroaren etsaien aurkako errepresio gogorrak 1814tik aurrera pronuntziamendu gehiago eragin zituen. Azkenik, 1820ko urtarrilean Rafael del Riego komandanteak zuzendutako altxamendua iritsi zen, Cabezas de San Juanen garaile atera zena.

Hirurteko liberal 1820-1823: 1820ko martxoan Fernandok 1812ko konstituzioaren aurrean zin egin behar izan zuen, esanez Marchemos francamente y yo el primero por la senda liberal. Euskal Herrian foru errejimina baliogabetu zen eta errejimen konstituzionala promulgatu zen. Aduanak kostaldera eraman ziren. Hiru urte geroago, Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion, eta 1823ko apirilean San Luisen ehun mila semeak ezagututako armadak Bidasoa gurutzatu eta Fernando VII.ari botere absolutua berreskuratzeko aukera eman zion.

Ominosa hamarkada 1823-1833: Hamarkada absolutistan Fernando VII.ak errepresio oso gogorra eragin zuen ideia liberalak zituzten guztien aurka. Hirurtekoan emandako dekretu konstituzional guztiak deuseztatu zituen, foruak, foru diputazioak eta batzarrak berrezarri eta aduana barrualdera itzuli zituen. Erregeak egindako errepresioak Europako monarkiak haserretu zituen eta errege-herritarren arteko adiskidetasuna bultzatzeko presioa egin zuten; hala ere ez liberalek eta ez absolutista kontserbadorak ez ziren lasaitu eta Karlos Maria Isidro infantearen inguruan biltzen hasi ziren.

Fernando VII.aren erregetzako azken urteetan oinordetzaren arazoa planteatu zen. Fernando VII.ak oinordeko zuzena ez zuenez, bere anaia Karlos Maria Isidrok bere burua errege ikusten zuen. Baina 1830ean Fernando Napoliko Maria Kristinarekin ezkondu zen (bere laugarren ezkontza) eta hau haurdun geratu zen. Erregeak Felipe V.ak ezarritako Lege Salikoa bertan behera utzi eta Sanzio Pragmatikoa ezarri zuen, emakumeei erregetza izateko eskubidea aitortuz gizonezkorik ez dagoenean. Isabel II.aren jaiotzak bi bando sortu zituen: karlista, absolutismo monarkikoaren aldekoak, eta isabeldar edo kristinotar, bere ama koroan zegoela defendatzen zutenak.

Entradas relacionadas: