Cadizeko konstituzioa testu iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,32 KB
Aurrean dugun testua, 1812. Urtean Cadiz-en argitaraturiko Espainiako lehen Konstituzioaren artikulu multzo bat da; hortaz, testu juridiko-politikoa da, baita publikoa ere. Konstituzio hau Kadizko Gorteetan parte hartu zuten diplomatuek idatzia da, liberalak gehien bat, eta Espainiako bi hemisferioetako hiritar guztiei zegoen zuzendua. 1812. Urteko maiatzean argitaratu zen, Independentzia Gerra eman eta Karlos IV.A eta Fernando VII.A Baionan preso zeuden bitartean. Testu honen bitartez, Erregimen Zaharraren eta absolutismoaren abolizioa lortu nahi izan zen eta sistema liberal batez ordezkatu.
Testu honetan, Kadizko Konstituzioaren ezaugarri garrantzitsuenak jasotzen dira: subiranotasun nazionala, botere banaketa, berdintasun juridikoa eta estatu konfesionala. Ideia hauek, azkenekoa izan ezin, ideia liberalak izan ziren guztiak eta Gorteetan nagusitu ziren. Hona hemen zertan datzan bakoitza:
-Subiranotasun nazionala: lehendabiziko printzipio liberala izan zen, Rousseau-k proposatutakoa. Printzipio honen arabera, nazioak du funtsezko legeak ezartzeko eskubidea eta 3. Artikuluan adierazten da.
-Botere banaketa: beste printzipio liberala; kasu honetan, Montesquieu-k proposatukoa. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala banatuta daude: lehenengoa Gorteei eta erregeari dagokio, hurrengoa erregeari eta azkenekoa auzitegiei. Printzipio hau 3, 15, 16 eta 17. Artikuluetan ikusi dezakegu.
-Berdintasun juridikoa: Rousseau-ren beste printzipio liberal bat da, zentralismoarekin erlazionatutakoa. Honen arabera, herritar guztiek estatuko gastuetan euren ondasunen arabera lagundu behar dute, hau da, zergak ordainduz. 8. Artikuluan adierazten da hau.
-Estatu konfesionala: non erlijio Katolikoaren praktika zen baimendua zegoen bakarra. Konstituzio liberal honetako salbuespen bakarra izan zen, liberalismoak laikotasuna defendatzen baitu. 12. Artikuluan ikusi dezakegu.
Testuak, bigarren mailako hainbat ideia ere jasotzen ditu:
-Gobernu mota monarkia parlamentarioa izan zen (edo, testuak dioenez, “monarkia moderatu heredagarria”), hau da, nahiz eta parlamentu bat egon, non botereak banatuak daude, erregea mantendu egin zen.
-Adierazpen askatasuna: beste printzipio liberala, garai hartan zegoen zentsurarekin bukatu zuena. Zentsura honek testu erlijiosoei mugak ezartzen zizkion.
Testua oso garai kritiko batean idatzi zen. Espainia, Frantziarekin San Ildefonso-ko ituna sinatu ondoren, Britainia Handiaren kontrako gerra batean murgildu zen, Trafalgarko Guduan (1805). Espainiak eta Frantziak galdu zuten. Geroago, Frantziak eta Espainiak, beste itun bat sinatu zuten: Fontainebleauko Ituna. Itun honek, Godoyk Frantziako tropei baimena eman zien Espainia zeharkatu eta Portugaleraino iristeko, hau konkistatu eta geroago banatu ahal izateko. Baino Napoleon, arrazoi desberdinengatik, Espainia okupatzea erabaki zuen. Honek, herritarrengan, desadostasuna eta mesfidantza ekarri zuen, eta honetaz baliatuz, Aranjuezeko matxinadan, Fernando VII.Ak Godoy kargutik kendu zuen eta bere aitak, Karlos IV.Ak, abdikatu zuenez, boterea eskuratu ahal izan zuen.
Hala ere, aita geroago damutu zen, eta koroa eskuratzeko borroka hasi zuten Baionan. Baino Napoleonek ez zuen gehiago itxaron nahi izan eta bere anaiari, Josef Bonaparteri, eman zion Espainiako tronua, “Baionako abdikazioak” izenekotan. Espainiako herria ez zegoen ados Jose I.A tronuan ezartzearekin eta, 1808ko maiatzean, frantziar armaden aurka altxatu zen Madrilen, Independentzia Gerrarekin hasiz;
baino ondorioak larriak izan ziren, herritarren aurkako fusilamendu ugari izan baitziren. Honen gertaerei eta Baionako abdikazioari buruzko berri izatean, altxamenduak Espainia osoan zehar hedatu ziren.
Armaden aurkako erresistentzia indartzeko, Probintzia-batzordeak sortu ziren, eta geroago Batzorde Goren Zentrala. Eta, nahiz eta frantziar armadek Josef Bonaparteren alde jarritako frantsestuen laguntza izan, pixkanaka-pixkanaka eta borroka ahalmen handia erakutsiz, Probintzia-batzordeek Frantziako okupazioarekin amaitu zuen.
Gerra eman zen bitartean, aipamen garrantzitsuena Cadizeko Gorteetako eginkizuna da. Gerra eman zen bitartean, Frantzian izandako iraultza burgesa eragin zuten ideiak Espainian ezarri nahi izan zituzten ilustratu gutxi batzuk. Batzorde zentrala, Cadizen babestua, 1810ean bost kide kontserbadorez osatutako erregeordetza kolektiboa sortu zuten eta Burges liberalek, funtzionario ilustratuek eta frantziar armadak okupatutako beste hirietako intelektual asko, Cadizen bildu ziren errefuxiatu bezala. Prozesu legegilea martxan jartzeko Gorteen lehendabiziko deialdia hilabete batzuk beranduago eman zen, eta bertan Espainiako nazioaren osotasuna defendatzeko zina egin zuten. Gorteak osatzen zituzten kideak erdiko klase intelektualak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren gehien bat, baina bazeuden industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere. Cadizeko Gorteek, Batzar Konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna hartu ondoren, Frantziako Iraultza eredutzat hartuz, iraultza liberala hasi zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanda. Berehala, bi talde sortu ziren Cadizko ganberan: liberalak (prentsaren laguntzarekin) eta absolutistak (eliza katolikoaren laguntzarekin). Modu honetan, absolutismoa desagertarazteko hainbat dekretu proposatu zituzten: -Adierazpen-askatasuna onartu (inprenta-askatasunaren dekretuarekin) baino liburu erlijiosoak kontrolatuak (zentsuratuak). -Erregimen feudala bertan behera utzi (zentralismoa lortzeko): jurisdikzio-jaurerriak abolitu, gremioak indargabetu (ekoizpen liberal-kapitalistarekin ordeztu). -Erlijio-legeria (erlijioan legeak eman zituzten): inkisizioa abolitu, elizaren ondasunak publiko bihurtu. - Administrazio-eraldaketa eta lurren antolamendua: antzinako erreinuak, probintziak eta intendentziak ezabatu (foruak) eta lurralde zatiketa aldatu (zentralizatzeko). Dekretu hauetan oinarrituz, absolutismoa desagertarazteko testu bat idatzi zuten: aurrean dugun 1812. Urteko Cadizko Konstituzioa.
Konstituzio honek bi urte besterik ez zuen iraun, eta Fernando VII.Aren erregealdiarekin amaitu zen. Nazioaren ideiari jarraituz, estatu bateratua sortu zen eta hiritarren eskubide guztiak onartu ziren, erreinu bakoitzeko eskubide historikoen gainetik. Honek, Euskal Herrian, foruen galera ekarri zuen.
Testu honek, nahiz eta soilik bi urte indarrean egon, garrantzia handia izan zuen bere garaian, batez ere estatu mailan, Espainiako lehendabiziko konstituzioa izan baitzen eta liberalismoa finkatu zuena. Gainera, Frantziakoa baino progresistagoa izan zen, sufragio unibertsala onartzen baitzuen, baita eskubide ugari ere. Eta historian zehar, garrantzitsua izan da ere, ondorengo liberalismoen oinarria izan zen eta beste herrialdetako konstituzioetan eragin handia izan zuen ere.