Bustidura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,4 KB

(EB) alaba > al/ha/ba, (EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)

2.4.-Dardakariak


Euskarak berez bi  dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna , baina Iparraldean /R/ ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna nahastu egiten  dira maiz: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten da:

B r B > B ø B.

(L)  mendirat > mendiat. (Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)

(EB)Zuberoa>Xibeua(Z) (G)Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al(h)aiz?

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako

diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.

2.5.-Kontsonante alternantziak

Bi alternantzia dira nagusi:

(EB) -ki/-gi (B)

(EB) ahizpa > a(h)izta (B)(EB) g/b

(EB) jaiki > jagi (B)(EB) elur > edur (B)

Bizkaia

2.6.-Bustidura edo palatalizazioa

Bi bustidura mota daude:

·Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.

I+t > tt

(EB) ditut > dittut   

I+ ts > tx

(EB)itsaso > itxaso

I+l > ll

(EB) mutila > mutilla (G)

I+n >ñ

(EB) mina > miña (G) miñe (B)

I+z > x

(EB) bizi >bixi. (EB) goizean > goxean (B)

·Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?

(Gazt) victor > Bittor , Bitxor (B).(Gazt) javier > Xabier

(Gazt) Magdalena > Maddalen

Eusk.: emakume ttenttea, emakume harroa da.

Beraz, ttente ≠ tente

Aipatzekoa da, Iparraldean bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan, i+n edo i+l sekuentziek ez dutela bustidurarik sortzen, aurkakoa baizik. Fenomeno fonetiko honi bustidurarik eza edo despalatalizazioa deritzo. Adib.: oiloa, hilabetea, bainan,  hilobi, ilargi. Eta ez olloa, hillabetea, baña, hillobi, illargi.

2.7.- Beste zenbait fenomeno kontsonantiko

A) Sandhi fenomeno fonetikoa:

n/l + z> tz

egin zen > eintzan (G), egintzen (EB)

B) Bizkaieraz entzuten direnak:

ez + j > etxat,  etxata > "ez jata gustatzen"

k + b > p

(c) inork  (b)ere ez > iñopes (B)

(c) nik baino gehiago > nipaño geixau  (B)

C) Neutralizazioak:

Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da  bereziki:

Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k):

  • (EB)  nb > np (B,Z)  

(EB) denbora > denpora (B,Z)

  • (EB) nd > nt

(EB) jendea > jentea (Z), jentie (B)

(EB) handik > hantik (Z), (EB) hemendik > ametik (B)

  • ng > nk

(EB) hango, > hanko (Z)


Entradas relacionadas: