Burdingintza eta Metalurgiaren Historia: Industrializazioaren Oinarriak
Burdingintza & Metalurgia
I. Burdingintza: a) Eskaria handitu: makinak, zubiak & armak egiteko burdina behar zen.
b) Mekanizazioaren bilakaera: 1) 1732 - Abraham Darby: koke-ikatza erabiliz (bero ahalmena handiagoa). 2) 1783 - Cort: pudelazioak (sufrea kentzeko) & ijezketak (xaflak egiteko). 3) 1856 - Bessemer bihurgailua: · Helburua: burdin urtua altzairu bihurtuz. · Ondorioak: ekoizpena handitu, burdin kalitatea hobetu, prezioak apaldu.
c) Burdingintzaren nagusitasuna: - 1830tik aurrera trenbide-sarea eraikitzeak izugarrizko bultzada eman zion - metalurgiaren garapena ere sustatu zuen.
- XIX. mendearen erdialdean metalurgia & siderurgia industrializazioaren funtzezko sektore bihurtu zen.
· Burdingintza edo Siderurgia: burdina eta honen aleazioen jarduera da (altzairua: burdina & karbonoa).
· Metalurgia: mineralak dituzten mineralatik metalak lortzaz eta egiteaz arduratzen den teknika da.
IKATZ- ETA BURDIN-MEATZARITZA
I. Eskaera hazi: a) Lurrun makinak: ikatza behar zuen. b) Burdingintza: burdinaren beharra.
II. Garapena: a) Burdinazko habeak: galeriak zimendatzeko (segurtasun handiagoa emanez). b) Errailak & bagonetak: minerala errazago erausteko eta garraiatzeko.
III. Ondorioak: Europako meatze-eskualdeetan "pasaia beltz" bereizgarriak sortu ziren (Gales, Asturias & Euskadi).
INDUSTRIALIZAZIOAREN HEDAPENA
I. Bilakaera: a) XIX. mendearen hasieran: Frantzian & Belgikan hasi zen industrializazioa ikatzari esker. b) 1850tik aurrera: Alemania - ikatzan & burdinan oinarriturik - finantza banku-korporazio handiak.
* Burdingintza & kimikagintzaren garrantzia. c) Italian & Espainian: berandueago & zonalde batzuetan bakarrik. d) Ekialdeko Europan: XIX. mendearen bukaeran Austria-Hungaria & Errusiako zonalde jakin batzuetan baino ez. e) Europatik kanpo: Estatu Batuetan & Japonian zabaldu zen.
INDUSTRIALIZAZIOA SUSTATU ZUTEN FAKTOREAK
NEKAZARITZA IRAULTZA
I. Ondorioak: elikagai-ekoizpen & nekazaritza-emankortasuna handitu ziren. II. Berrikuntzak: a) Norfolk-sistema: 1) Laborantza txandaketa berria da. 2) Nola? - lehenengo: lurrak pobretzen zituen zerealak erein - gero: lurra aberasten duten baska-landareak (alpapa...): nitrogenoa lurrean finkatuz.
3) Ondorioak: - lugorria desagertzen da: landatutako lurren kopurua igoz - baska-ekoizpena dela eta azienda kopurua ere igo zen - abereen simaurrek lurraren emankortasuna hobetzen dute.
b) Baliabide berriak: - tresna berriak: Jethro Tull ereiteko makina, Rotherdam goldea, eultzi-makinak... - labore berriak: patata, artoa... - ongarriak: guanoa - ondorioa: elikadura-ekoizpena handitu & dibertsifikatu.
c) Nekazaritza-jabegoaren egituraren aldaketa: - openfield: alor irekiak - herri-lurrak hesitu: esku pribatuetara igaroz.
DEMOGRAFIA IRAULTZA
I. Ezaugarri orokorrak: a) Biztanleria nabarmentzen hasi zen. - data: XVIII. mendearen erditik aurrera - zerga-tia? elikagai-eskaintza handitzearen ondorioz. b) Britainia Handia: * 1800-1900: biztanle kopurua ia hirukoiztuz. * Arrazoiak: heriotza-tasa jaitsi eta jaiotza-tasa hasi.
II. Heriotza-tasaren jaitsiera: a) Zergatiak? * Elikadura hobea * Osasun eta higiene aurrerapenak: xaboi-erabilera eta baztangaren aurkako txertoa. * Gosete handiak desagertu. * Bizi itxaropena luzatu (50 urte ingurukoa).
III. Jaiotza-tasaren igoera: a) Zergatiak? * Jendea gazteagoa ezkontzen zen * Eskongabeen kopurua murriztu.
b) Bilakaera: 1850-1900 tasa apaltzen hasi zen * Arrazoiak: - haur hilkortasuna murriztu - jaiotza-tasaren kopurua kontrolatzen hasi zen hirietan.
IV. Ondorioa: industrializazio prozesua bultzatu zuen * Lan-esku ugari eskainiz * Kontsumitzaile kopurua handituz.
ENERGIA ITURRI BERRIAK
I. Ekarpenak: a) Manufakturatik industriara igarotzea erraztu zuen b) Ekoizpen-sistema mekanizatzea.
II. Bilakaera: a) Hasieran: energia hidraulikoa (gurpilak ibaietako uraren indarrez baliatuz). b) Gero: lurrun-makina: * Asmatzailea: James Watt (1769) * Nola: ikatz-errekuntzak eraginda * Ondorioa: industrian, nekazaritzan & garraiobideetan erabili zen.
MERKATUAREN BULTZADA
I. Merkatu ekonomia finkatu zen: a) Ez zen autokontsumorako ekoizten b) Helburua: salmenta.
II. Merkatu-motak: a) Kanpo-merkatuak: bultzada handia izan zuen * Industrialariek & merkatariek itsasoz haraindiko lurraldeetara bideratzen zuten. b) Barne-merkatuak: izugarrizko aldaketa eman zen * Salerosketak orokortu ziren.
III. Merkataritza finkatzeko baldintzak: a) Biztanleriaren hazkundeaz elikatu zen: kontsumitzaile gehiago emanez b) Jendearen erosahalmena handituz c) Ekoizpenaren espezializazioa d) Garraioak hobetuz.
GARRAIOETAKO IRAULTZA
I. XVIII. mendearen erdialdean: 1) Gertaerak: a) Bideak hobetu: lehengaiak & sakgaiak garraiatzeko b) Ubideak eraiki: ibai-nabigazioa ahalbideratzeko.
II. XIX. mendean: 1) Gertaerak: trena * Azkarragoa * Zama-edukiera handiagoa (kostu gutxiago) * Bidaiariak & salgaiak seguruago * Asmatzailea: Stephenson (1829): errailen gainean mugitzeko makina.
2) Gertaerak: lurrontzia * Lurrun-makina nabigazioan erabiliz * Ozeanoz gaindiko bidaien iraupena laburtuz * Asmatzailea: Robert Fulton.
III. Ondorioak: 1) Ekoispenguneen eta kontsumoguneen arteko trukaketak areagotuz 2) Jendearen mugikortasuna sustatuz 3) Trenbide-sare trinkoa sortu zen Britainia Handian & Europako gainerako herrialdeetan.
ANRZINAKO ERREGIMENAREN OINARRIAK
ESTAMENTUZKO GIZARTEAK JARRAITZEA
I. Gizartea sailkatzeko irispidea: estamentua. - kopurua: hiru zeuden: kleroa, noblezia & hirugarren estatua - plebeioak lanbile bat zutenak (nekazariak...).
II. Pribilegiatuak: * Osaketa: noblezia & kleroa * Eskubide & pribilegioak: ez zuten zergarik ordaintzen * Botere handia: lurrak, tituluak & karguak.
III. Hirugarren estatua: * Osaketa: herri xehea (Europako biztanleriaren %85) * Pribilegiorik ez: zergak ordaintzen zituzten * Ez zuten botererik ezta lurren kontrolik.
IV. Estamentuen ezaugarri nagusia: talde itxiak ziren * Sailkatzeko irizpidea: jaiotza & elizaren kide izatea * Estamentuetan igotzeko aukera urriak: burges aberats batzuek noble bihurtzea lortu zen.
NEKAZARITZA ETA JAURERRI-EKONOMIA
I. Nekazaritzaren ezaugarri orokorrak: * Aberastasun-iturri nagusia zen * Produktibitatea oso txikia zen * Teknologia zaharkituta.
II. Lurren jabetza: * Lur gehienak lotetsita zeuden: lurra noblezia tituluarekin, elizarekin, udalarekin edo koroarekin lotiuta daude. Lurra ez zen saldu * Lurraren jabetza esku gutxi batzuetan metatuta zegoen * Jabeek jaurerri-eskubideak zituzten: -- nekazariek prestazioak (produktu eta lana) emanez -- errentak (zentsuak) -- hamarrena: elizari uzten hamarrena emanez -- estatuen zergak (gabela).
BOTERE POLITIKOA & NAZIOARTEKO HARREMANAK
ABSOLUTISMO MONARKIKOA
I. Monarkia absolutua: jainkozko eskubideko erregea kontrolatzen zuen antzinako erregimeneko sistema politikoa.
II. Absolutismoaren ezaugarriak: A) Erregeak botere absolutua zuen: hiru botereak bere esku zeuden: 1) Betearazlea: erresuma gobernatu eta kanpo politika erabaki. 2) Legegilea: legeak egiten zituzten. 3) Judiziala: justizia administratzen zuen & magistratuak izendatuz.
B) Jainkozko subiranotasuna: 1) Erregea ez zegoen inoren kontrolpean. 2) Erregea estatua zen: biztanle guztiak beraren menpe zeuden. 3) Zergatia? Bere boterea jainkoak nahita eman zion, argudiatuz, jainkoak botere eman eta berak botera kudeatu bere izenean.
C) Botere baliabideak: 1) Aholkuritzarako karguak & erakundeak: kontseiluak, ministroak & idazkariak. 2) Funtzionarioak: erresuma kudeatzeko, zergak biltzeko & erregearen aginduak betearazteko.
D) Erregearen sustatzaileak: erregeak nobleziaren & kleroaren laguntza behar zuen, horregatik euren pribilegio tradizionalak errespetatu behar zituen: 1) Juridikzio eskubideak: jaurerri-eskubideak. 2) Erresumaren lurraldeak (jaurerriak). 3) Zergak kobratzeko & justizia administratzeko eskumenak.
E) Erakunde politikoen botere urria: 1) Gorteek & parlamentuek botere mugatua zuten. 2) Osaketa: hiru estamentutan banaturik. 3) Xedea: zerga berriak sortzeko & errege berriak berresteko eskumena.
ABSOLUTISMOAREN AURKAKO OPOSIZIOA
I. Absolutismotik kanpo zeuden herrialdeak: herrialde batzuetan boterea parlamentuaren esku zegoen.
II. Monarkia absolutuen erreformak: A) Abiatu puntua: euren herrialdeetan erreforma ekonomikoak & administrazioa hobetzea derrigorrezkotzat jotzen zuten. B) Zergatiak? * Demografiaren eta ekonomiaren hazkundea txikia * Herri matxinadak. C) Ondorioa: erreformak egitera behartuta egon ziren eta sarritan ideia ilustratuez baliaturik.