Burdinbideen lege orokorra testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

TESTU HISTORIKO BATEN IRUZKINA

1. Testuaren Sailkapena

 · Iturria: 1. Mailakoa (egitatearen garaikoa delako).

· Gaia: juridikoa (Trenbideen legea delako).

· Egilea: Francisco de Luxán. Biografia: Madrilen jaioa 1800an. Bere aita, 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, legislatura askotan Diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa izendatua Zen. Artillerian, brigadier kargua lortu zuen eta politikan erresumako Biziarteko senatorea. Zenbait espainiar akademietako kide izan zen, hala nola, Zientzietakoa, Arkeologiakoa, Zientzi Morala eta Politikoa, e. A. Argitaratutako lanak: Viaje facultativo por el continente y por Inglaterra, Tratado de mineralogia para la enseñanza del colegio de artilleria de Segovia, Memoria ó estudios geológicos acerca de los terrenos de varias provincias de España. Honetaz gain hainbat artikulu zientifiko eta literario zenbait Egunkaritan.

· Jasotzailea: Gehienbat atzerriko konpainiak. Testuaren helburua da atzerriko Teknologia eta kapitalak erakartzea Espainiako trenbide sarea egiteko.

· Jatorria: publikoa, lege bat delako eta trenbideen proiekturako konpainiak Erakarri nahi dituelako.

· Kokatze kronologikoa eta geografikoa: Madrilen (erreginak sinatu zuelako) 1855ean, Biurteko aurrerakoian.

2. Analisia

· Testuaren egitura: Testu hau Trenbideen legea da. Nahiz eta hainbat artikuluz Osatuta egon, iruzkina egiteko, guztietatik sei aukeratu dira baino ez.

 · Testuaren ideia nagusia: Espainian trenbideak egiteko eta kudeatzeko emakida.

 · Kontzeptuen azalpena Trenbideen emakidak: (6.

art

Trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena Diru-laguntzak: (8. Art); Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. Art) Inbertitutako kapitalaren bermea (19. Art.) Estatuak emandako ziurtasunak Inbertitutako kapitalaren zati bat itzultzeko, interesak kobratzeko ziurtasuna, Atzerriko inbertsioen Estatuaren bermea eta material finko eta makineriarako Aduanen salbuespena. Muga zergak ez ordaintzea. Hori guztia egin zen trenbideen Sarea Espainian hedatzeko kanpoko kapitalak eta teknologia ekarriz. Espainiar Trenbideen zabalera berezia: (30. Art.)Arrazoi militarrez zabalera handiagoa izan Zen Espainian. Honek Europarekiko harreman komertzialak eta garapen ekonomikoa Atzeratu zituen. 3 Testuingurua (Kausak: aurrekariak, tematika historikoa) Trenbideko sareak, Europan goraldian zeudenak, ondasunak garraiatzeko baliabide Ezin hobea ziren denborak eta kostuak jaisten zituztelako. Hala ere, trenbideen Eraikuntza Espainian araututa ez zegoenez eta garai hartako gatazka sozialak Eta politikoak zirela bide, atzerriko kapitalak ez zeuden prest Espainian Inbertitzeko. Ordura arteko trenbideak zenbait meategietan agertzen ziren baino Ez. Lege hau Biurteko Aurrerakoian indarrean sartu zen, beste erreformen Artean. Hain laburra zen legislatura hau, ezen aldaketa politika gutxi egin Baitziren. Ohiko oposizioaz gain, biurteko honetan korronte politika asko Agertu ziren, hala nola, demokrata, errepublikarra, langileen mugimendua eta Karlismoaren berragerpena. Ekonomiari dagokionez, industriak bultzatzekotan Neurri liberalak martxan jarri ziren. Beste batzuen artean, Madozen Desamortizazioak, Bankuen legea eta Espainiako Bankuaren sorrera. Trenbideen Sareak eta atzerriko diru sarrera erakartzeko, gobernuak Trenbideen Legea Argitaratu zuen. Berari esker, gobernuak, gizabanakoek eta konpainiek Burdinbideen sarea gauzatu ahal zuten. Edozein kasutan, proiektu honek Gobernuaren emakida behar zuen. Modu honetan, sarearen diseinua gobernuari Zegokion. Lege honek nabarmen uzten zuen kanpoko inbertsioak babestuta izango Zirela nahiz eta gerra gertatu. Inbertitzaileek ba zituzten beste abantaila Batzuk ere, adibidez trenbideak zeharkatzen zituen eremuen jabegoa edukitzea; Lehengaiak kontsumitzeko lehentasuna; harrobiak zabaltzeko eskubidea eta Aduanetan inportatutako materialari zergak ordaintzearen salbuespena. Azkenean, testu honetan trenbideen zabalera espezifikoa aurkitzen dugu. Europarena Ezberdinak zen. Neurri honek Europarekin komunikazioa eragotzi zuen.

4. Testuan azaldutakoaren ondorioak: Lege honek Trenbideen eraikuntza ahalbideratu zuen, gehiena gaur egun erabiltzen dena. Diseinua erradiala zen eta, teorikoki, burdinsareak industrializazioa erraztuko Zuen. Azkenean, trenen zerbitzuaren eskaera ez zen hain handia izan, eta Honetaz gain, industria inbertsioak bultzatu beharrean Estatuaren diruaren 9/10 Trenbideetan erabili zen, industriaren kalterako. Sareak kudeatzean, konpainiak Konturatu ziren trafikoa nahiko murritza zela eta laster zailtasunak agertu Ziren bai kosteak ordaintzeko eta inbertitutako kapitalak errekuperatzeko ere.

· Iritzia: Trenbideen efektu biderkatzailea (industrien sorrera ahalbideratzeko) Ez zen Espainian gauzatu makinaria eta materiala atzerritik inportatu zelako. Bestalde, trenbideen trazatu erradialak (Madriletik portuetara eta Frantziako Mugara) Espainiako zonalde zabalak baztertuta utzi zituen. Atzerriko enpresek (Pereire beste batzuen artean) Europan inperio industrial bat garatu nahi Zuten, ikatz meategiak, burdinolak eta gas eta trabesa lantegiak, trenbidearen Luzeran kokatuz, baina Espainian ezen posible izan.


Entradas relacionadas: