Burdin-karbono aleazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB
-Wolfranioa: Altzairu erramintetan, partikula gogorrak eta urraduraren aurkako erresistentzia. Gogortasuna eta tenperatura handien aurkako erresistentzia.
-Banadioa: Tenplagarritasuna areagotu. Gogortzea areagotu.
1.2. GALDAKETAK
%1,76 karbonoa gainditzen duten burdin-karbono aleazioak dira. Karbonoaz gain beste elementu batzuk izaten dituzte: Silizioa (Si), Manganesoa (Mn), Sufrea (S) eta Fosforoa (P).
Galdaketa molde bidezko piezak lortzeko erabiltzen da, arezko edo metalezko moldeetan.
Altzairuarekiko abantailak:
-Fabrikazio errazagoa.
-Erresistentzia ona, higadurari erresistentzia ona, bibrazioak xurgatzeko kapazitate ona.
-Autolubrifikakortasun ezaugarriak eta altzairua baino oxidazio erresistentzia hobea.
-Merkeagoak dira.
-Tenple ona.
Oinarrizko galdaketen artean bi mota daude:
Galdaketa GRISA.
%2,4-5 karbono eta %1,8-2,5 Si.
Higadurari erresistentzia handia, bibrazio moteltze ona eta erraz moldeatzea. Mekanizatzeko erraza.
Aplikazioak: Engranajeak, motore blokeak, karkasak, kulatak,...
Galdaketa ZURIA.
Karbono gutxi eta %1< Silizioa.
Oso gogorra eta hauskorra da. Ia mekaniza ezina.
Aplikazioak: Laminazio zilindroak, burdinurtu xaflagarria.
IZENDAPENA.
Galdaketa GRISA: FG25 UNE36111
Galdaketa NODULARRA(Galdaketa gris barruan): FGE70 UNE36118
2. ALEAZIO ARINAK ETA ULTRA-ARINAK.
Aluminioa, Magnesio eta Titanioa dira aleazio arin ohikoenak. Aluminio erabiliko dugu:
Propietateak:
-Dentsitate baxua.
-Oxidazio eta korrosioari erresistentzia ona.
-Fusio tenperatura baxua.
-Harikortasun handia.
-Abiadura handitan mekanizatzeko erraztasuna.
-Konduktibitate termiko ona.
-Erresistentzia/Pisu ona.
Ezaugarri ez onak:
-Altzairuarekiko trakzio erresistentzia.
-Elastikotasun gutxi.
-Erresilintzia baxua.
-Gogortasun gutxi
2.1. Aluminio aleazioak
Urtze tenperatura baxua, moldaketarako egokiak. Harikortasun handia. Makigarritasun ona eta eroankortasun termiko eta elektriko ona.
Izendatzea: L-3xxx
2.2. Magnesio aleazioak
Dentsitate oso baxua. Muga elastiko baxua. Inguruko tenperaturan nekez deformatzen da. Urtze tenperatura baxua.
Erabilera: Hegazkin, misilak,...
2.4. Titanio aleazioak
Dentsitate handiagoa. Muga elastiko altua. Urtze tenperatura altua.
Erabilera: Medikuntzan, espazio-ibilgailuak,...
Izendapena: L30xx
2. KOBREZKO ALEAZIOAK edo ALEAZIO ASTUNAK.
Kobrezko aleazio barietatea handia da. Hauen egituraren arabera ezaugarri tekniko ezberdinak lortzen dira, beraz, aplikazio askotan erabiltzen dira. Kobrea, hurrengoko elementuekin aleatzen da: Zn, Sn, Al, Ni, Be, Si, Cd, Cr, …
KOBREA
Oso harikorra, xaflagarria, zaila eta gogortasun txikikoa. Berotan eta hotzetan forjatu eta laminatun daiteke. Termo eta elektro eroale oso ona. Inguruarekiko oso erresistentea. Industria elektrikoan oso erabilia. Bere aleazio nagusia: LATOIA eta BRONTZEA.
LATOIA
Cu eta Zn aleazioa. Gehienez %50eko Zna, hau gaindituz, hauskorra. Zinka gehituz:
-Erresistentzia mekaniko hobea.
-Mekanizazio ezaugarriak hobetu.
-Moldeagarriagoa.
Aplikazioak: Malgukiak, apaingarriak,...
BRONTZEA
Kobre eta Eztainu aleazioa. Zink-a ez den metalekin egindako aleazioek ere hartzen dute izen hau.
Brontze arruntak
%5 eta %30 arteko eztainua. Eztainu kopurua haunditzean, galdagarritasuna, gogortasuna, sonoritatea eta hauskortasuna handitu. (Engranajeak, kojineteak)
Brontze bereziak.
Eztainua eta beste elementuen batzuen kantitate txikien nahasketarekin oso bereziak diren brontzeak lortzen dira.
Kobrezko aleazioen izendapenak:
C-0xxx Aleazio amak
C-1xxx Kobreak
C-10xx Moldaketarako kobreak
C-11xx Forjarako kobreak
C-2xxx Cu-Zn aleazioak
C-3xxx Cu-Sn aleazioak
C-4xxx Cu-Al aleazioak
C-5xxx Cu- beste zenbait aleazio
C-6xxx Cu-Zn forjarako aleazioak
C-7xxx Cu-Sn forjarako aleazioak
C-8xxx Cu-Al forjarako aleazioak
C-9xxx Cu- forjarako beste zenbait aleazio