Britainia Handiko Industria Iraultza: Merkataritza, Garraioak eta Ehungintza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Nazioarteko Merkataritzaren Eginkizuna Industria Iraultzan

Kanpo Eskarien Gorakadaren Arrazoiak

  • Koloniak: Britainia Handiak kolonia ugari zituen, eta horrek aukera paregabea eskaintzen zion bere produktuak esportatzeko.
  • Prezio Lehiakorrak: Britainia Handiak produktu merkeagoak ekoizten zituen, industrializazioari esker. Gremio-sistemak beste herrialde batzuetan produktuak garestitzen zituen.
  • Merkataritza Trikangularra: Britainia Handiak oihalak kolonietara esportatzen zituen, eta handik produktu tropikalak inportatu eta Europan saltzen zituen.

Industria Sektore Garrantzitsuena: Kotoizko Oihalak

Arrazoia: Artilea ez zen egokia klima beroetarako, baina kotoia bai. Horrek kotoizko oihalen eskaria handitu eta industrializazioa bultzatu zuen.

Merkataritzaren Garapenaren Ondorioak

  • Industriari lehengaiak eman zizkion (kotoia eta burdina, nagusiki).
  • Industria-produktuen eskaria zabaldu zen kolonietan eta herrialde pobreetan.
  • Soberakin ekonomikoa eta kapital-pilaketa (irabaziak) ekarri zituen, Industria Iraultzaren hurrengo etapak finantzatzeko aukera emanez.
  • Finantza-sistemaren garapena bultzatu zuen (banketxeak, etab.).

Garraioen Iraultza

Komunikazio Erraz eta Merkeen Arrazoiak

  1. Britainia Handiko leku guztiak itsasotik gehienez 100 km-ra zeuden.
  2. Barne-kanalen sistema garatu zen.
  3. Bideak eraikitzeko eta mantentzeko prozedurak hobetu ziren.

Ondorioa: Produktu-eskaria eta eskaintza hurbildu zituen.

XIX. mendeko garraiobide berria: 1830ean, lehenengo trenbidea inauguratu zen. Trenak lurrun-makinei esker funtzionatzen zuten. Lehen lokomotora 1811n eraiki zen.

Industriak eta Fabrikak

Produkzioaren eta Kontsumoaren Hazkundearen Faktoreak

  1. Biztanleriaren hazkundea.
  2. Nekazaritzaren barruko aldaketak: produkzioaren eta kontsumoaren igoera.
  3. Merkataritzaren garapena: produktuak leku guztietara iristea.
  4. Garraioen hobekuntza.

Ondorioak:

  1. Aldaketa teknologikoak bizkortu ziren (asmakizun gehiago).
  2. Energia-iturri berriak erabiltzen hasi ziren (lurrun-makinak eta ikatza).
  3. Produkzio-forma berriak sortu ziren (makinak, fabrikak...).
  4. Gizarte-harreman berriak sortu ziren.

Lehen sektore garatua: Ehungintza.

Lehenengo Fabriken Ezaugarriak

  1. Kapitala pilatzeagatik sortu ziren (nekazaritzan eta merkatuan).
  2. Eskulana pilatzeagatik sortu ziren (nekazaritzan).
  3. Iruzteko eta ehuntzeko makinak lokal berean sartu ziren.
  4. Langileak soldataren eta ordutegiaren diziplinari lotuta geratu ziren.

Artilea eta Kotoia

Kotoizko Ehunen Kontra Hartutako Erabakiak

Artile-ekoizleek ez zuten nahi kanpotik iritsitako kotoizko oihalen lehiarik. Parlamentuak kotoizko oihalen erabilera debekatzeko dekretuak atera zituen 1774 arte. Zenbait kasutan, ehuleek kotoizko oihalekin jantzita zebiltzanei eraso egiten zieten.

Kotoizko Ehunak Inportatzeko Debekuaren Ondorioa

Kotoizko oihalak Indiatik inportatzeko debekuak Britainia Handiko kotoi-industriaren garapena bultzatu zuen: "Ezin baditugu oihalak inportatu, guk egingo ditugu".

Iruzteko eta Ehuntzeko Makinak

Asmakizun Garrantzitsuenak

  1. 1765: James Hargreavesek "Spinning Jenny" asmatu zuen. 6 edo 8 irulek egiten zuten lan berdina egiten zuen. Lehenengo aldiz, giza atzamarrik gabeko haria ekoitzi zen.
  2. 1779: Cromptonek iruteko beste makina bat asmatu zuen, "Mule" izenekoa. Lurrun-makina erabiltzen zuen. Lurrun-makinei esker, fabrikak ez zeuden ur-jauzietara mugatuta, eta hirietan koka zitezkeen.
  3. 1789: Manchesterreko hari-fabrikatzaileekin akordioa lortu ondoren, lurrun-makinekin mugitutako 400 ehungailu mekaniko egin ziren.

Entradas relacionadas: