BRIC Herrialdeen Ekonomiak: Indarguneak eta Ahuleziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Txina

Indarguneak

  • Ekonomia dinamikoena da. Lehen ekonomia planifikatua zen, baina 1979tik aurrera merkatu kapitalistako ekonomia bihurtu da. 9 bilioi ekoizten ditu.
  • Munduko fabrika bihurtu da. Goi mailako teknologiaren, ehungintzaren eta jostailuen lehenengo ekoizlea da. Hala ere, produktu asko kopia ilegalak dira.
  • Multinazional handien helmuga da, eskulan ugari eta merkea izateagatik.
  • Etengabe handitzen ari da bere barne merkatua.
  • I+G+B-n gero eta gastu handiagoa egiten ari da, beraz, berrikuntza ahalmena handituko du.
  • Bere enpresak nazioartekotzeko politika eragiten ari da; atzerriko multinazionalen zatiak erosten ari dira.
  • Planetako dibisa erreserba handienetakoak ditu.

Ahuleziak

  • Lan baldintzak oso gogorrak dira. Ez dago elkartzeko askatasunik; komunismoak kontrolatzen du.
  • Ez du osasun asegururik, ez dago pentsiorik.
  • Kutsadura kontrolaezina da, ingurumena suntsitzen ari da.
  • Txinako per capita errenta ez da 7.000 baino handiagoa.

India

Indarguneak

  • Negozioetan ingelesa erabiltzeko ohitura.
  • Bere barne eskaria: 400 milioi biztanlek erosteko ahalmena dute.
  • Atzerriko inbertsioak eta kapitala erakartzen ditu.
  • Soldata baxuak.
  • Prestakuntza tekniko altuak.
  • Natura baliabide garrantzitsuak ditu: munduko te eta esne ekoizle nagusia da; bigarren ekoizlea da fruta, zementu eta ur gezako arrainetan; halaber, altzairu, aluminio eta burdina ekoizten ditu.
  • Industria oso dibertsifikatuta dago: software informatikoan garrantzitsuena da; telekomunikazioak izugarri hazi dira; gainera, ehungintza, automobilgintza, farmazeutika eta industria petrokimikoa oso lehiakorrak dira.
  • Gero eta berrikuntza ahalmen handiagoa du puntako sektoreetan edo ordezko energietan.
  • Nazioartean asko hedatzen ari dira Indiako enpresak.

Ahuleziak

  • Milioika biztanle pobrezian bizi dira.
  • Biziraupeneko ekonomian murgilduta daude.
  • Hezkuntza sistema eta azpiegiturak hobetu behar dira.
  • Finantza sistema modernizatu egin behar da.

Brasil

Indarguneak

  • Atzerriko inbertsioen hartzaile nagusia da Latinoamerikan.
  • Ekoizle nagusietako bat da munduan honako hauetan: nekazaritzan, abeltzaintzan, meatzaritzan eta baso ustiapenean.
  • Energia aldetik burujabea da: energia hidroelektrikoa, bioerregaia eta hidrokarburoak.
  • Industrietan nabarmenak dira: automobilgintza, kimika eta elektronika.
  • Sao Pauloko burtsa Latinoamerikako errentagarriena da.
  • Kanpo zorra murriztu du eta dolar erreserba handiak ditu.
  • Per capita errenta nabarmen handitzen ari da; gaur egun 11.000koa da.

Ahuleziak

  • Biztanleriaren %20 pobrezian dago.
  • Ezkutuko ekonomiak garrantzi izugarria du.
  • Amazoniako baso soiltze azkarra.
  • Hezkuntza, osasuna eta azpiegiturak eskasak dira.

Errusia

Indarguneak

  • II. Mundu Gerraren ostean bigarren superpotentzietako bat izan zen.
  • Hidrokarburoen erreserba handiak ditu.
  • Prestakuntza maila handiko biztanleria du.
  • Ekonomia suspertu da bi horien bidez.

Ahuleziak

  • Atzerapen teknologikoa eta produktuen kalitate eskasa.
  • Gehiegizko burokrazia eta ustelkeria politikoa.
  • Ekoizpenaren adar askotan oligopolioak eta monopolioak.

Entradas relacionadas: