Botere Politikoaren Jatorria eta Zilegitasuna: Hausnarketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

BOTERE POLITIKOAREN JATORRIA ETA ZILEGITASUNA

SARRERA: Gertakizun atzeraezina da gizakiak jaiotzen garenetik bizi garela. Ezin zaio gizartean bizitzea ukatu. HELBURUA: Gizartearen antolamenduari buruzko hausnarketa egitea. Hausnarketa hau garrantzitsua da, gure gizarteko antolamendu sozio-politikoek gure bizimodura baldintzatuko dutelako.


1) GIZARTE ZIBILAREN SORRERA -> Aristoteles -> Gizakia izatez gizartekoia da. Gizakiek premia batzuk ditugu, materialak, afektiboak, eta adimenekoak. Premia hauek taldearen barruan asetzen ditugu. Erakundeak? Gizakien premiek eskakizun jakin batzuk edukiko dituzte. Gizarte jarduerak eskakizun horien inguruan sortzen dira. Jarduera hauek erregulatu behar dira gizarte kohesioa edo oreka mantendu ahal izateko. Gizarte zibilaren sorreran bi jarduera aztertuko ditugu: ikuspegi naturalista eta ikuspegi konbentzionala.


1.1) IKUSPEGI NATURALISTA: Gizakiak berezko joera du gizartean bizitzea. Aristoteles (K.A. 384-322), gizakia gizartean bizitzeko jaio da. Lehenengo gizarte-antolamendua familia eta tribua izango dira. Oinarrian dauden gizarte-antolamendu hauek handitzerakoan erlazioak konplexuago bilakatzen dira. Konplexutasun horretan estatua sortzen da. Estatua, gizakien ongizatea bermatzea izango da.


Hiria edo polisaren definizioa ematen du; gizabanako libreen elkartea da. Aristotelesentzat gizakia gizartekoia denaren froga garrantzitsua mintzaira izango da. Komunikatzeko ahalmen honetan gizakiak zer den ona erabaki dezakete, honela justizia ezarriz.


1.2) IKUSPEGI KONBENTZIONALA: Gizabanakoak ekintza kontziente baten ondorioz bilatzen dira. Itun baten bide bidez elkartzen gara kalte handiagoak ez gertatzeko. Sofistak -> Grezian, K.A. V. mendean agertu diren jakintsuak dira. Naturako fenomenoak ezinbestekoak dira, baina gizakien kontuak (ohiturak, elkarteak, arau moralak) konbentzionalak dira. XVII-XVIII. mendeetan, hainbat filosofo ikuspegi konbentzionalaren argudio sendoak emango dituzte. Gizartearen sorburuan halako itun edo hitzarmena dagoela uste dut. Zertarako hitzarmen hauek? Gizakion segurtasun (biziaren, Jainkoaren) eta askatasuna bermatzeko.


Filosofo konbentzional hauek bi kontzeptuetan oinarritzen dira:

(1) EGOERA NATURALA -> Legeak sortu aurretik gizakiak borroka egiten zuten bizirautezko. (2) EGOERA ZIBILA -> Batasun iraunkor eta finkoa da legeetan oinarritzen dena.

Filosofo konbentzional hauek teoria 3 zeregin dituzte:

1) Egoera natural batetik egoera zibila pasatzearen hausnarketa

2) Estatua zehaztu eta mugak zehaztu

3) Hitzarmenaren zeregina: elkarrekin bizitza segurua bermatu eta gatazkak egon ezkero instituzioen esku uztea.


1.2.1) Hitzarmen menpekotasun bezala: Thomas Hobbes (1588-1679)

-> Ikusmen ezkorra; izakia berez bortitza eta berekoia da.

-> 1651 “Leviatan”; gizabanakoek hainbat askatasun eta eskubideei uko egin behar die beraien gainetik dagoen gobernu-erakundeari boterea emateko. “Leviatan haundia” deitzen dio gobernu-erakunde honi. Zeregina -> Gizabanakoei segurtasuna ematea. Hobbesek dio estatuburuek botere absolutua dutela. Geroz eta botere gehiago utzi gobernuaren esku, orduan eta hobeago gauzatuko du bere zeregina.

Entradas relacionadas: