Botere Politikoaren Jatorria, Zilegitasuna eta Estatu Modernoaren Oinarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB
Botere Politikoaren Jatorria eta Zilegitasuna
Zilegitasuna
Botere politikoa legitimoa ote den galdetzen badugu, ez dugu botere horrek zer jatorri duen jakin nahi. Fenomeno batek jatorri bat edo bestea izan, fenomeno hori ona edo txarra den galdetu behar dugu, fenomeno horrekin jarraitzea edo hobetzea komeni den ala ez galdetu behar da.
Filosofo gehienen arabera, botere politikoa ezinbestekoa da gizarteak behar bezala funtzionatzeko. Gainera, zenbat eta biztanle gehiago izan, orduan eta premiazkoagoa da. Baina botere politiko guztiak ez dira legitimoak. Irizpideak behar ditugu, zer den legitimoa eta zer ez bereizteko. Botere politikoa legitimoa den jakiteko, dagokion funtzioa ondo betetzen ote duen hartu behar da kontuan, herritar batek besteari kalte egiten badio, bakoitzari zor zaiona ematen ote dion. Herritarrek ez dituzte aldetik zigorrak ezartzen.
Estatu Modernoaren Ezaugarriak
Boterearen Monopolioa
Bere lurraldean bertan bortxazko boterea monopolizatu nahi izatea da. Max Weber-en hitzetan, “lurralde jakin batean menderatze-tresna gisa legezko indarkeria monopolizatzea lortzen duen erakundea da estatua, eta instituzio forma hartzen du”.
Gaur egun, estatua diogunean ez gara gizarteaz orokorrean ari, bere baitako instituzio jakin batez baizik, eta instituzio horrek ezaugarri hauek ditu:
- Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa; bere lurraldearen gain goreneko eskumena du eta berak baina ez du ahalmenik hainbat gai arautzen dituzten legeak aldarrikatzeko: zergak, karguak, sariak, …
- Boterearen egitura bateratua du; egitura horrek legitimoa izan nahi du. Botere hori burokraziaren bidez gauzatzen da, hots, berariaz gai publikoak kudeatzeko sortutako erakunde hierarkikoan lan egiten duten funtzionarioen bitartez.
Bizikidetzarako Arauak: Arau Motak
Gizakiok hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu funtsean geure buruari, gizabanakook gizartean dugun jokabidea bideratzeko:
- Arau moralek honako hau adierazten dute: gizabanako orok nola jokatu beharko lukeen, baldin eta gizaki gisa portatu nahi badu. Gizabanako bakoitzak modu kontziente eta erabat askean egin behar ditu bere. Kontzientzia-mailan agintzen dute arauok.
- Zuzenbidezko arauak: Komunitate politiko bakoitzean bertako agintariek ezartzen dituzte, eta lurraldeko biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute, eta, behar izanez gero, indarkeriaz ere balia daiteke, arau horiek bete daitezen eskatzeko. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak dira.
- Gizarte-usadioak: izenak dioen bezala, ohiturak dira. Horrelako arauek ez dute arau moralen mailarik, ez eta zuzenbidezko arauen derrigortasunik ere. Agurrak, janzkera-arauak, opariak, kortesia-arauak eta horrelakoak dira gizarte-usadioak. Gizarte-usadioren bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, ez eta ez-morala ere, baina gizarteak gaitzetsi egiten ditu horrelako jokabideak.
Batzuetan, zuzenbidea eta morala gizarteko usadio batzuen kontra egon izan dira: Horren adibide dugu, besteak beste, duelurako desafioa egiteko ohitura.
Botere Politikoa Legitimatzeko Argudioak
Arauak legitimoak edo bidezkoak diren ez ezik, botere politikoa ere legitimoa ote den galde dezakegu. Galdera hauek egin ditzakegu, besteak beste: Botere politikoa behar-beharrezkoa al da gizarteak behar bezala funtzionatzeko? Legitimoa al da gizartean hierarkiak egotea gobernuen eta gobernupekoen artean? Moralaren aldetik, estatua instituzio legitimoa al da ala desagerrarazi beharreko asmakizun txar bat baina ez da?
- Argudio teologikoak: jainkoek hala nahi izan zutelako sortu zen botere politikoa. Jainkoek edo Jainkoak hierarkia jakin batzuk finkatu zituzten gizakientzat. Argudio horiek erabili zituzten Erdi Aroan.
- Argudio naturalistak: Gizakion berezko beharra da botere politikoa. Erleak erlauntzetan bizi dira, elefanteak taldeetan eta gizakiak komunitate politikoetan bizi gara, familiak eta herriak baino handiagoak diren komunitateetan. Komunitate horiek agintariak izan behar dituzte ezinbestean, eta kideek agintarien esana bete behar dute. Aristotelesen arabera, nekez iraun zezaketen bizirik familia bakartuek eta herri txikiek. Aldiz, gizakiak komunitate politiko batean –polisean- biltzen baziren, bizirik iraun zezaketen eta horrez gain, ondo bizi zitezkeen, gizaki bezala bizi zitezkeen.
- Argudio funtzionalistak: Hobbesek argudiatu zuen botere politikoa gizarte gehienetan dagoela. Gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria baita agintari politiko bat ordena sozialaz eta bizikidetza baketsuaz arduratzea. Anarkistak estatuen kontrakoak dira, baina haien ustez ere behar-beharrezkoa da botere politikoa egotea, batzarraren erabakiak betearaztea izango litzateke botere politiko horren zeregina.
Botere Politikoaren Mota Nagusiak
Botere politikoa noren esku utzi behar den eztabaidatu dute. Aristotelesek bi irizpide kontuan hartuta sailkatu zituen erregimen politikoak: gobernu kopurua eta gobernuak denei edo gizartearen zati bati egiten zion mesede.
Aristotelesek argudiatu zuen herri bakoitzaren egoera historiko eta sozialen arabera aukeratzen zela hiru erregimen legitimoetatik bat edo bestea.
Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoaren Oinarriak
Antzinakoen Askatasun Kontzeptua eta Modernoena
Estatu moderno kontzeptua hobeto ulertzeko, Aro Modernoan askatasunari buruzko beste ikuspegi bat sortu zela ulertu behar dugu.
Antzinakoen Askatasun Kontzeptua
Constanten arabera, antzinakoen askatasun kontzeptua Atenasko demokrazian agertu zen nagusiki eta herri-eginkizunetan parte hartzean zetzan. Herritarra zen gizaki librea; hau da, polis-eko gobernu kontuetan legez eta aktiboki parte har zezakeena.
Askatasun kontzeptu hura mugatua zen: ez zegokien biztanle guztiei, ez baitzituzten herritartzat hartzen ez emakumezkoak, ez esklaboak, ez metekoak ez eta hogeita hamar urtez azpikoak ere.
Modernoen Askatasun Kontzeptua
“Gizaki orok, gizaki den aldetik, aske izateko gaitasuna eta gaitasun hori erabiltzeko eskubidea du”. Erdi Aroan eta Aro Modernoan sortutako zuzenbide naturalaren teorien ondorio dugu, eta modernoen askatasun kontzeptuaren sorburua da. Berez, gizabanako orok eskubide jakin batzuk ditu, eta gizarteak eskubide horiek errespetatu behar ditu. Eskubide horietako bat da herri-gaiak kudeatzeko ordezkariak hautatzekoa, nork bere bizitza pribatuari ahalik probetxu gehiena ateratzeko. Horrela sortu ziren ordezkaritzako gobernuak.