Botere Politikoa: Jatorria, Egiturak eta Legitimizazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Botere Politikoaren Oinarriak eta Egiturak

Jatorria

Errealitate politikoa ulertzeko, kontuan hartu behar da erresumak indarkeriaren bidez sortu zirela; izan ere, batzuek besteen nagusi izateko grina izatea da botere politikoaren oinarria.

Zilegitasuna

Botere politiko bat legitimoa den galdetzean, botere horrek egon behar duen ala ez galdetzen dugu; bidezkoa ote den botere hori egotea edo desagertu egin behar ote den.

Gizarte eta Antolaketa Politiko Motak

Tribala
Komunitate txikiak, familia-loturetatik abiatuta egituratuak, eta iraupeneko ekonomia.
Esklabista
Komunitate tribalak baino askoz handiagoak eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku.
Feudala
Ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako gizartea. Ekonomia nekazaritzan eta menpekotasun-harremanetan oinarritzen da.
Modernoa
Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarrituta, estatu nazionala da antolaketa politikoaren muina.

Boterearen Monopolioa

Ezaugarri nagusia bere lurraldean bertan bortxazko boterea monopolizatu nahi izatea da.

  1. Erakunde politikoa da, inpertsonala eta subiranoa; bere lurraldean gain goreneko eskumena du, berak baino ez du ahalmenik hainbat gai arautzen dituzten legeak aldarrikatzeko: zergak, karguak, etab.
  2. Boterearen egitura bateratua du, legitimoa izan nahi du, gobernariak edo gobernatuek aldatu arren. Berariaz gai publikoak kudeatzeko sortutako erakunde hierarkiko batean lan egiten duten funtzionarioen bitartez.

Menderatzea eta Legitimizazioa

Gizarteak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoa da gizabanakoen ekintzak zehaztuta egotea. Horretarako, aginte bat egotea beharrezkoa da. Aginte honek eragina izan behar du gizartearen jokabidean: gizarte osoak onartu behar du, hau da, gizarteak aldez aurretik aitortu behar die gobernariei haien nahia inposatzeko boterea eta eskubidea; horri legitimizazioa deritzo. Hiru prozesuren bidez gertatzen da:

  1. Karismatikoa: Liderraren ezaugarriak ditu oinarri. Egitura txikia eta ezegonkorra da, jarraitzaileek edo aldekoek babestuta.
  2. Tradizionala: Ohiturek bermatzen dute agintea; legearen mendekoak dira, nolabaiteko autonomia dute.
  3. Arrazionala: Agintea legezko prozesuen bidez justifikatzen da, horiek agintea nola eratu daitekeen zehazten dute. Burokrazia aginte formalaren erakunde hierarkikoaren gailurrean dago.

Arau Motak

Moralak
Gizabanako orok jokatu beharko lukeen moduan, kontzientzia mailan agintzen dute.
Zuzenbidezkoak
Lurraldeko biztanle guztiei zuzenduta egon ohi dira. Botere politikoaren babesa izaten dute. Zuzenbidean edo indarrean dagoen legediaren eremuko arauak dira.
Usadioak
Ohiturak dira, ez dute arau moralik ez zuzenbidezko arau derrigortasunik.

Entradas relacionadas: