Botere nahia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,28 KB

BOTERE NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA
Nietzscheren teorian bi kontzeptu hauek dira gehien eztabaidatu direnak.
Alde batetik botere nahimena dugu. Nietzschek pentsalari presokratikoak
miresten zituen eta haien artean, modu berezian, Heraklito. Heraklitok
errealitatearen izaera aldakorra ​antzeman zuen eta suaren metaforarekin
irudikatzen zuen: etengabe aldatzen da errealitatea. Nietzschek berdina
uste zuen eta naturaren motorra botere-nahimena zela defendatu zuen.
Botere-
Nahimena, izaki guztiek bizirauteko duten bulkada da. Bi izakiek
talka egiten badute haien botere nahimenek borroka egingo dute oreka
bilatu arte edota hauetakoren bat suntsitu arte. Hau gertatzen da izaki
bizidun eta ez bizidunekin. Bizidunetan, botere-nahimena sentimendu eta
senetan igartzen da​, eta gure kulturak gizakiarena zokoratu du, gizaki
antinatural bat goratuz eta ondorioz, gizaki dekadente eta alienatu bat
sortuz. Askok kritikatu dute kontzeptu hau, argudiatuz Nietzsche
metafisika egiten arituko litzatekeela, ez baitu elementu honen frogarik
eta natura osoaren printzipio gisa defendatzen baitu. Bere alde esan
behar da ordea kontzeptua ez dela kokatzen naturarik kanpora,
Jainkoaren antzera, natura barruan baizik eta hortaz, Nietzschek,

Frogatuko zen zerbait zela defendatzen zuen


Bestalde, betiereko itzulera dugu. Pasarte batean Nietzschek hurrengo
egoera planteatzen du: imajinatu zure bizitza bizi izan duzun moduan
etengabe bizi behar duzula. Irribarre ala negar egingo zenuke? Batzuek
modu literalean ulertu badute ere, badirudi metafora bat dela,
supergizakiak izan beharko lukeen jarreraren isla​. Horrela, erabakiak
hartzerakoan, ez dugu pentsatu behar gure ekintza Ongiarekin,
Jainkoarekin edota aurrerapenarekin bat datorren, baizik eta ea gure
ekintzak etengabe errepikatzea nahi dugun​. Horrela, gogora datorkigu
sentitzen duguna eta fokoa gure bizitzan jartzeko dugu, bestelako

Helburu metafisikoak zokoratuz



KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI. BITALISMOA
Sokratesetik Nietzscheren garaira, gure kultura oker egon dela esan zuen 
Nietzschek, bizitzaren aldaketei eta tragikotasunari izan zaion 
beldurrean baitago oinarriturik. Horrela, tradizio judeo-kristauetik eta 
platonismotik edan duen gure kulturak bizitza eta naturarekin zerikusia 
duen oro gaitzetsi du, zentzumenak, bulkadak eta senak zokoratuz. Honek, 
gaixo bihurtu gaitu, dekandente, gizakiak bere burua ez den moduan 
ulertarazi baitu. 
Moralak​, esaterako, bulkadekin eta senekin zerikusia den oro gaiztotzat 
jo du eta gizakiari ez den gizaki arrazionala eta bizitzatik at dagoena 
izatea exijitu dio. Honen adibide garbia da bekatuaren kontzeptua, 
Ongiaren ideia edota Kanten inperatibo kategorikoa. Kontzeptu
garrantzitsuago batengatik sentimentuak kontrolatzea eskatu zaio 
gizakiari.
Metafisikak ​bizitza honetatik haraindi zeuden kontzeptuak sortu ditu, 
haiek desiratzeko eta gure bizitza gaitzetsiz. Jainkoa, Ongia... Honen 
adibide izango lirateke. 
Zientziak ​berak ere badu natura den horretan onartu ez eta hori 
kontrolatzeko eta menperatzeko nahia. 
Hizkuntzak ​berak, bere kontzeptuekin aldakorrak diren gauzak harrapatu 
nahi ditu, errealitatearen isla faltsu bat emanez. 
Hau aldatzeko bitalismoari ​heltzen dio Nietzschek. Bitalismoarentzat 
bizitza da balio nagusia, eta zentzumenek, senek eta balioek informazio 
gehiago ematen digute bizitzaz arrazoimenak baino. Gizakia ulertu nahi 
bada, honi erreparatu behar zaio, ideien munduari baino. Horregatik du 
etsai Nietzschek Schopenhauer, berak, bizitza sufrimendua dela ikusi 
bazuen ere, bere erantzuna honetatik eta zentzumen eta sentimenduetatik 
urruntzea izan baitzen. Bizitza sufrimendua bada ere, bere horretan 
onartu behar da eta aurre egiteko norberak bere balioak sortu behar 
ditu, bizitza behin eta berriro bizi nahi izan arte.

Entradas relacionadas: