Botere betearazlea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB

  1. Zer da konstituzioa ?

Lege gorena da eta hark arautzen eta egituratzen du zuzenbidezko estatuaren funtzionamendua. Agiri horrek jasotzen ditu idatziz, boterea erabiltzeko prozedurak, organoak eta arau orokorrak  bai eta organo horiek gizabanakoekin dituzten harremanak eta haien eskubideak ere. Laburbilduz, estatuaren oinarri edo funtsezko printzipioak biltzen dituen testua da.

Azaldu botereen banaketa (Charles Montesquieu)

  • Botere legegilea


    Legeak egiten ditu eta botere betearazlea kontrolatzen du. Parlamentua
  • Botere betearazlea: Legeak aplikatzen ditu eta estatuaren administrazioa eta defentsa zuzentzen ditu. Gobernua

. Botere judiziala: Legeak aplikatzen ditu, betetzen ez dituztenak zigortzen ditu eta onartutako legeak konstituzionalak diren zaintzen ditu.

Zein da zuzenbidezko estatua eta zuzenbidezko estatu sozialaren desberdintasuna?

Zuzenbidezko estatu eta zuzenbidezko estatu sozialaren arteko desberdintasunak hauek dira, zuzenbidezko estatua eskubide indibidualak defenditzen ditu eta zuzenbidezko estatu soziala eskubide indibidualak eta kolektiboak defenditzen ditu.

Zer da legimitatea?

Legimitatea zerbaiten justifikazioa da eta kasu honetan boterearen legimitazioa honen justifikazioa da. Borondatez norbait esaten duena obeditu eta onartzea.

Autoritatea eta botereak gauza bera da?

Ez da gauza bera, autoritatea daukagu boterea legitimoa denean, aldiz boterea pertsona bat dauka baina ez du zertan autoritatea izan behar.

Zer da utopia?

Tomas Moro XV-XVI asmatu zuen terminoa, literalki, ez lekua, beraz, ezin aurkitu daitekeen edo inon ez dagoen leku bat ematen du aditzera. Amets bat perfektua eta adierazgarria.

Utopiaren funtzioak, erreforma sozialak bideratzeko, gizarteak egindako erreformak baloratzeko, bidegabekeriak kritikatzeko eta itxaropena emateko.

Entradas relacionadas: