Borboien Berrezarkuntza (1876) eta Desamortizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,67 KB
Borboien Monarkiaren Berrezarkuntza eta 1876ko Konstituzioa
ETORRERA
Goi mailakoek egoera monarkikora itzuli nahi zuten, aurreko egoeraz nekatuak zeudelako, eta hau Borboien eskutik gertatzea nahi zuten. **Antonio Cánovas del Castillo** izendatu zuten Espainiako presidente. Honek, Ingalaterrako eredua ezarri zuen alderdi progresista eta kontserbadoreen pronuntziamenduak lasaitzeko. Ideia hauek ezarri zituen:
- Monarkia bakarrik onartzen zen.
- Erlijio askatasuna, baina estatuak Eliza mantentzen zuen.
- Aurreko bi konstituzioak (1845 eta 1869koak) baztertzea, berri bat sortuz.
Aberatsek Alfontso XII.a errege izateko itzultzea nahi zuten, baina gazteegia zen. Cánovasek Sandhursteko Manifestua idatzi zuen Alfontso sinatzeko. Honek, baldintzak onartu eta Espainiako errege izango zela esan zuen.
ALFONTSO XII.a
Alfontso XII.a 17 urterekin izendatu zuten errege eta Baketzaile deitzen zitzaion. Karlistadarekin, Kubako gerratekin eta kantonalismoarekin bukatu zuen. Lasaitasuna ekarri zuen Espainiara, eta nahiz eta traidoreak egon, gobernu buru Cánovas egon zen gehienetan.
Alfontso hiltzean, bere emaztea haurdun zegoen eta Alfontso XIII.a jaio zen. Honek behar adina izan arte, Maria Cristina errege-ordetza bete zuen.
Maria Cristinak ongi bete zuen errege-ordetza; batetik, alderdi nagusiek elkarrekin ados jartzea lortu zuen (Pardoko Ituna sinatuz) eta bestetik, bakea mantendu zuelako. Gobernuan txandakatzeak jarraitu zuen eta 1898an krisialdi larri bat nagusitu zen. Gainera, Maria Cristinaren agintaldian liberalek sufragio unibertsala ezarri zuten.
1876KO KONSTITUZIOA
Espainiako historian denbora gehien indarrean egon den konstituzioa izan da, 1876tik 1923ra. Konstituzio honek egonkortasuna lortu zuen Berrezarkuntzan, 1845 eta 1869koak batuz:
- Burujabetasun konpartitua.
- Sufrajio zentsitarioa.
- Kontserbadorea.
- Erregeak botere handia.
- Foruak eztabaidagai.
- Erlijio katolikoaren nagusitasuna, nahiz eta beste batzuk ere onartu.
DESAMORTIZAZIOA
XIX. mendean ekonomia nekazaritzaren menpe zegoen. DESAMORTIZAZIOAK: Frantziako ereduari jarraituz, Eliza eta udalerrien ondasunak (lurrak) nazionalizatu ziren eta hauen salmentan lortutako dirua Ogasun Publikora joan zen.
Desamortizazioa 3 etapetan eman zen:
- Etapa hau Godoyk hasi zuen 1792an, eta ondoren Jose I.ak ere martxan jarria zuen hirurteko liberalean.
- 1836an, Mendizabalek kleroen ondasunak hartu eta nazionalizatu zituen. Desamortizazioak 2 helburu zituen: Ogasuna onbideratzea eta jendea liberalen alde jartzea.
- 1855ean hasi zen Madozen eskutik (Madozen Legeak). Lege honekin Eliza zein udalerrien lurrak desamortizatu ziren eta horrela diru asko lortu zen.
ONDORIOAK
Ondasun nazionalizatzeko prozesuak ondorio batzuk ekarri zituen:
- Lurrak pertsona aberatsek erosi zituzten.
- Lur jabe handien kopurua handitu zen, baina ustiatzeko erabiltzen zituzten moduak ez ziren modernizatu.
- Nekazariak Eliza eta udal herrietatik atera ziren galtzaile, diru sarrera handia zirelako lur horiek berentzat. Nekazariek lur horiek lantzeagatik errenta handiak ordaindu behar zituzten.
- Desamortizazioak elikagai eskasiaren arazoa konpondu zuen, lur gehiago lantzen zirelako. Ondorioz, desamortizazioa ezinbestekoa izan zen Ogasuna hobetzeko.
ONDORIOAK EKOIZPENEAN ETA PRODUKTIBITATEAN
Desamortizazioak familia nekazari asko probetzea ekarri zuen, baina nekazaritza garatzeko lagungarria izan zen. Hasieran ekoizpena txikia izan zen, baina gero produkzioak gora egin zuen 3 labore hauetan batez ere: garia, oliboa, mahatsa. Latifundismoa ere sortu zen, eta honek produkzioaren igoeran lagundu zuen.
INDUSTRIALIZAZIOAREN HASTAPENA
1830-1875ean eman zen industrializazioa, baina Espainian Europako beste herrialdeekin konparatuta 50 urteko atzerapenarekin hasi zen. Hona atzerapenaren arrazoiak:
- Erliebea.
- Nekazari gehiegi.
- Nekazariak ez ziren hiritara joaten, landetan zeuden.
- Zegoen ikatza eta harrikatza kalitate txarrekoa zen, eta hau zuten energia iturri nagusi.
- Diru falta.
MEATZARITZA ETA SIDERURGIA
Marbellan hasi zen burdingintza 1832an, baina ikatza beharrezkoa zen eta ez zegoen ikatzik. Gero Asturiasen, baina harrikatza txarra zen eta ez zegoen burdinik. Bizkaian eman zen azkenean, baina ez zegoen harrikatzik baina bai burdina, eta Ingalaterrak burdin falta eta harrikatza soberan zuenez, elkartrukatu zituzten.
1855ean inportazioak onartu ziren eta honek industria garapena frenatu zuen.
EHUNGINTZA
Mediterraneo kostaldean zetaz egindako oihalen produkzioa zen nagusi, baina haurrera enpresak Kataluniara joan ziren. Galiziako liho industria eta Segoviako artileana ez ziren gai izan modernizatzeko, baina Kataluniakoak bai. XIX. mendean hasi zen Katalunian benetazko garapena, gurpil hidraulikoei esker; honekin ehungintza mekanizatu zuten.
TRENBIDEA
Trenbide sareen eraketa berandu hasi zen eta sarea Madrilen zegoen zentralizatua. Erabiltzen zuten burdinbidea Europako beste herrialdeek erabiltzen zutena baino zabalagoa zen, orduan kanpo merkataritza oztopatu zuten.
Enpresa pribatuen eskuetan uzten joan zen eta finantzak sortu zirenez banku pribatuak ere sortu ziren. 10 urtetan 4500 km trenbide eratu zituzten. Beranduago trenbide enpresa asko sortu ziren (adibidez, Ferrokarril), baina kalitate txarreko burdina erabiltzen zutenez, berriro estatuak hartu zuen esku.