Boluntariotza eta Ekintza Publikoa: Soziologiaren Ikuspegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Ekintza publikoak arau batzuk jarraitu behar ditu; boluntario-ekintza, berriz, bat-batekoa eta ausazkoa izan daiteke, egoerak horrela eskatzen badu. Ikuspegi honetatik, diru-irabazirik gabeko ekintza karitatean ala filantropian oinarritu daiteke; ekintza publikoa, aldiz, justizian eta legean oinarritu behar da, horrek dakarren konplexutasunarekin. Horrek esan nahi du politika publikoen eta, bereziki, gizarte-politiken buru-zuritzearen eta zilegitasunaren arazoari aurre egin behar zaiola, alor horretan ezinezkoa baita ondasun publikoa zehaztea eta zaila baita esku-hartze sozial sektorialen gainean erabakiak hartzea.

Halaber, iritzien, pentsamoldeen eta jarreren ezberdintasunak, baita beraien irudipen sozialak ere, kontuan izan behar dira. Izan ere, herritarren subiranotasunaren atzean ez da nahi bakar bat gordetzen, nahikeria ezberdin eta kontraesangarri asko baizik. Horregatik, demokrazia heldu batean, gizarte zibil eraginkor eta parte-hartzaile bat eta hirugarren sektore aske zein ordezkagarri bat egotea komeni da.

Soziologiaren Ekarpenak

Erakunde-, ingurugiro-, ideologia- eta historia-alderdiak eragin zuzena izan dute, eta eragina izaten jarraitzen dute, boluntario-sektorearen egituraketan. Elkarte, fundazio eta gobernuz kanpoko erakundeak ekintza sozial eta ekonomikoaren tresnak dira, baita ideologien sinboloak ere. Soziologiaren lehen ekarpena sektore ez-diru-irabazlearen aniztasuna agerian uztea izan da, erakunde karitatiboak eta eskuzabalak bereiztuz.

Ikuspegi Instituzionala

Ikuspegi hau hirugarren sektorearen izaera eta aniztasuna azaltzen ahalegintzen da. Historikoki, erakunde eskuzabalak agertzen dira, gatazka sozial eta politikoen aurrean, erantzun instituzionalen biltoki bat bezala. Hirugarren sektorea ez da soilik ezberdintasunari moldatzen, baizik eta xahupen zein ideologietan diferentziak gordetzen ditu, gizarte modernoaren garapenean. Erlijioek eta tradizioek modernizazio instituzionalaren araberako ihardokitzeak sortu ditzakete.

Ongizate-estatuaren krisia sektore publikoaren krisi bat bezala agertzen da, nahiz eta Estatuaren eta hirugarren sektorearen arteko eredu amankomunak bereiztea zaila izan. Horregatik, herri bakoitzaren legediek eta erakundeen berezitasunek zerikusia daukate sektore diru-irabazlearen egituraketan zein garapenean. Harreman instituzionalen barruan, publiko-pribatu harremana ez da berez dikotomia bat, eta erakunde pribatuen esku-hartze handiagoak ez du sektore publikoaren esku-hartze txikiagoa eragiten, eta alderantziz. Publiko eta pribatu kontzeptuak ez dira egonkorrak, eta beraien gehiketa ez da baliogabea.

Entradas relacionadas: