Blasco Ibáñez: Meatzarien Bizi-Baldintzak Bizkaian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

Vicente Blasco Ibáñez: Meatzarien Bizi-Baldintzak Bizkaian

Sarrera

Aurrean dugun testua Vicente Blasco Ibáñez-en “El Intruso” eleberriaren zati bat da. Testuaren izaera literarioa da. Hartzailea irakurle orori zuzenduta dago, beraz, publikoa da. Lehen mailako informazio iturria da, beraz, historikoa, eta egilea Vicente Blasco Ibáñez da. Vicente Blasco Ibáñez idazle espainiarra izan zen (Valentzia, 1867 – Menton, Frantzia, 1928). Antiklerikala eta errepublikanoa izan zen. Valentziako erregionalismoa deskribatu zuen, eta arazo sozialak planteatu zituen (Karakala, 1898; Kanaberak eta lokatza, 1902; Katedrala, 1903; Apokalipsiko lau zaldizkoak, 1916).

Azterketa

Testua hobeto ulertzeko, hitz hauek definituko ditugu:

  • Arestik: Areiza doktoreari egiten dio erreferentzia. Langileen artean ospetsua izan zen erakutsitako jarreragatik. Izan ere, osasun arazoez arduratzeaz gain, lan arazoez ere arduratu zen.
  • Enkarterri: Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualdea, ezaguna, batez ere, mendi horietan burdin meategi garrantzitsuak zeudelako.

Testuak bi zati ditu: Lehenengoan, hasierako bi paragrafoetan (1-16), langileen bizi-baldintzak deskribatzen ditu. Bigarrenean (17-25), lan-baldintzei buruz dihardu, harrobiko lanak erakutsiz. Langileen etxeak barrakoiak ziren, meatzaritzako enpresek eraikitakoak. Bizi-baldintza negargarriak ziren. Ideia berri bat proposatzen da, hau da, jaiotzen ari den mugimendu sindikalarekin erlazionatzen den ideia.

Iruzkina

Testua garai historiko batekin erlazionatuta dago, bereziki Bizkaiko industrializazioarekin eta haren ondorio sozialekin lotu behar dugu. Garapen industrialaren abiapuntua burdin mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Jarduera horrekin lortutako kapitala industria siderurgikoaren oinarria izan zen, eta haren garapenaren bultzatzailea. Industrializazioa XIX. mendearen amaieran hasi zen finkatzen, 1876tik aurrera, gerra karlistak amaitu ondoren. Meatzaritzaren eta industriaren garapenak gizartean eragin izugarria izan zuen. Langile ugari aritu ziren jarduera horietan; gehienak inguruko probintzietatik etorri ziren. Horrela, langile horiei ostatua emateko meatze-auzo ugari sortu ziren (La Arboleda, adibidez). Lan-baldintza kaxkarrak ziren: gehiegizko lanaldiak, soldata txikiak, kanpoan estalperik gabe lan egitea. Bizi-baldintzak ere txarrak ziren, testuan ikusi dugun bezala. Horregatik, inguru hauetan hilkortasun tasa handia izan zen. Honetaz gain, derrigorrezko denda edo kortina batzuk zeuden, non meatzariak derrigortuta zeuden erostera, lana lortu nahi izatekotan. Horietan Bilbon baino prezio garestiagoak izaten ziren. Bukatzeko, gogoratu behar da egindako eguneko kobratzen zela; beraz, edozein arazoengatik lanera joan ezin ziren egunetan, meatzariek ez zuten inolako soldatarik jasotzen. Egoera hori guztia zegoen mende bukaerako atsekabe sozialaren oinarrian.

Konklusioa

Testuaren garrantzia Somorrostroko langileen bizi-baldintzen deskribapen gordinean datza. Bizi-kalitate negargarriek eta lan-baldintza penagarriek langile-mugimendua garatzea erraztu zuten, bereziki joera sozialista zuena (UGT sindikatua, adibidez). Azpimarragarria da, bestalde, langile herri horietan (La Arboleda, Ortuella) langile borrokak bilakatu zirela. Borroka horretan Dolores Ibarruri “Pasionaria”-k izan zuen garrantzia. Bestalde, 1890ean gertatu zen greba orokorra langile mugimenduaren indarraren adibidea da. Bertara joan zen Loma jenerala txundituta gelditu zen baldintza horiek ikusi zituenean. XX. mendearen hamarkadetan abian jarriko dira lehenengo lan-erreformak (lanaldia murriztea, greba eskubidea, etab.).

Entradas relacionadas: