Biztanleriaren Mugimendu Naturala: Erregimen Demografikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB
Biztanleriaren Mugimendu Naturala
Erregimen demografikoak
Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalak, jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta hazkunde naturalak ezaugarri komunak ageri dituzte.
Erregimen demografiko zaharra: XX. mendearen hasiera arte
XX. mendearen hasiera arte jaiotza- eta heriotza-tasa altuak eta hazkunde natural txikia izan ziren.
Jaiotza-tasa
Bi arrazoiengatik:
- Nekazaritza-ekonomia eta -gizarte baten nagusitasuna. Seme-alabak oso gaztetik hasten ziren landa-lanetan laguntzen eta gurasoen etorkizuna segurtatzen zuten.
- Jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez egotea.
Heriotza-tasa orokorra
Altua eta gorabeheratsua zen:
- Elikadura-dieta eskasa zen, nekazaritza-produktibitatea txikia zelako eta desorekatua.
- Gaixotasun infekziosoak transmititzen ziren medikuaren atzerapenagatik.
Heriotza-tasa katastrofikoko aldiak ere izurriteek, gerrek eta laboreen uzta txarrek eragindakoak ziren. Haurren heriotza-tasa ere altua zen desnutrizioagatik edo infekzioagatik. Bizi-itxaropena txikia zen.
Hazkunde naturala
Txikia zen.
Trantsizio demografikoa: 1900-1975
1900 eta 1975 artean izan zen. Mendebaldeko Europako beste herrialde batzuen aldean beranduago hasi zen, baina gutxiago iraun zuen.
Jaiotza-tasa
Emeki eta modu goraberatsuan jaitsi zen.
- 1900 eta 1920 artean jaiotza-tasa jaitsi egin zen.
- 1920ko hamarkadan, jaiotza-tasa suspertu egin zen.
- 1930 eta 1956 artean jaitsiera heldu zen (1929ko krisi ekonomikoa, Gerra Zibila eta gerraosteko egoera).
- 1956 eta 1965 artean jaiotza-tasa bizkortu zen gerraosteko baby-boom izan zelako.
- 1965 eta 1975 artean berriro txikiagotu egin zen familien tamaina. Seme-alaben balio ekonomikoa murriztu zela, bizimodu industrial eta hiritarra zelako.
Heriotza-tasa orokorra
Nabarmen jaitsi zen, katastrofikoa izan zelako bi unetan (1918ko gripea eta Gerra Zibila).
- Bizi-maila hobetzean, hobetu egin ziren.
- Aurrerapen mediko garrantzitsuenak txertoak eta antibiotikoen merkaturatzea. Osasun publikoa eta higiene pribatua eta publikoa hobetu ziren.
- Haurren heriotza-tasa jaitsi egin zen.
- Bizi-itxaropena handitu egin zen.
Ondorioz
Hazkunde naturala handia izan zen.
Gaur egungo erregimen demografikoa: 1975etik aurrera
Jaiotza- eta heriotza-tasa baxuak dira.
Jaiotza-tasa
Jaitsi egin zen bi arrazoiengatik:
- 1975 eta 1998 artean, jaiotzetan beherakada handia izan zen, urte horietan gertatutako aldaketa ekonomiko eta sozio-kulturalak izan ziren. Egoera ekonomikoak ezkontzeko adina atzeratu zuen, enplegu ezegonkortasunak zeuden eta etxebizitzak ezin ziren ordaindu. Gizartean pentsaera eta balio-aldaketak izan dira. Erlijioaren eragina apaldu da eta dibortzioa eta abortua legeztatu dira. Seme-alabek ez dira hartzen gurasoek zahartzaroan duten aseguru gisa.
- 1998az geroztik, jaiotza-tasan gorabehera txikiak izan dira. 1998 eta 2008 artean jaiotza-tasa suspertu zen atzerriko immigrazioaren eraginez. 2008an, jaiotza-tasa behera egiten hasi zen. Krisiak eragin handia izan du familiengan. Gainera, behera egin dute immigrazioak.
Heriotza-tasa
Baxua zen baina 1982tik igo egin da bizi-itxaropena handitu delako. Heriotzaren kausak, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia eta errepide-istripuak dira. Haurren heriotza-tasa oso baxua da eta murriztu liteke aurrerapen medikoei esker. Bizi-itxaropena handitu egin da medikuntzaren aurrerabidearekin.
- Sexuaren arabera, emakumeen bizi-itxaropena handiagoa da biologikoki sendoagoak direlako.
- Estatus sozialaren arabera, kualifikazio handiagoak heriotza-tasa baxuagoa da.
Hazkunde naturala
Gaur egungo hazkunde naturala apala da, jaiotza- eta heriotza-tasak ere hala direlako, baina gorabehera batzuk baditu.