Biztanleriaren Egitura: Sexua, Adina eta Ekonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,19 KB
Sexuaren Araberako Biztanleria Egitura
Sexuaren araberako egitura biztanleria osatzen duten gizonezkoen eta emakumezkoen kopuruaren arteko lotura da. Maskulinotasun eta feminitate-tasen bidez neurtzen da.
Egituran eragiten duten faktoreak hauek dira: mutil gehiago jaiotzen dira beti, emakumezkoen bizi-itxaropen handiagoa, eta migrazioak (emigratzen duten gehienak gizonezkoak izaten dira).
Espainian, faktore horien eraginez, adin gazteetan gizonezkoak dira nagusi, gehiago jaiotzen direlako eta immigrazioak gora egin duelako. Helduen taldean, sexuen arteko efektiboak berdindu egiten dira, eta azkenean emakumezkoak dira nagusi, emakumezkoen bizi-itxaropena handiagoa delako.
Adinaren Araberako Biztanleria Egitura eta Zahartzea
Gazteek, helduek eta adinekoek osatzen dute. Egitura hori neurtzeko, biztanleriaren gaztetasun indizea eta zahartze indizea erabiltzen dira. Biztanleria gaztea da gazteen ehunekoa %12tik gorakoa denean.
Faktoreak jaiotza-tasa, bizi-itxaropena eta migrazioak dira. Espainian, adinaren araberako egitura zaharkitua dago, gazteen ehunekoa oso txikia delako eta adinekoak %12tik gora direlako.
Zahartzearen Arrazoiak
1975etik aurrera, jaiotza-tasak behera egin du indarrez, eta gazteen kopurua murriztu da; bizi-itxaropena handiagotu da, eta adinekoen kopuruak gora egin du, bereziki oso zaharren taldea. Gainera, iraganeko emigrazioa ez da gaur egungo immigrazioarekin konpentsatu.
- Gazteen ehuneko handiena duten autonomia erkidegoak jaiotza-tasa handienak eta bizi-itxaropen txikienak dituztenak dira.
- Autonomia erkidego zaharkituenak iraganean emigrazio handia izan zutenak eta gaur egun jaiotza-tasa txikiak, bizi-itxaropen handia eta iraganeko emigranteen itzuleraren eraginez gehiegizko zahartzea dituztenak dira, baita 1975eko krisia luzaroan jasan duten autonomia erkidegoak ere.
Zahartzearen Ondorioak
Zahartzearen ondorioak hauek dira: dezelerazio ekonomikoa (zahartzeak biztanleria aktiboa eta berritzeko gaitasuna murrizten dituelako gertatzen da), pentsioetako gastuak gora egin du, osasunaren arloko gastuak gora egin du (adinekoen zainketak eta artapenak direla bide), eta familia-zamak handiagotu egiten dira.
Biztanleriaren Egitura Ekonomikoa
Biztanleria Aktiboa
Biztanleria aktiboa 16 urteko eta gehiagoko pertsonen multzoa da. Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulanak ematen dituzte edo ekoizpen horretan sartzeko eskuragarri daude, eta kudeaketak egiten dituzte. Beraz, ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak eta lan bila ari direnak dira.
Biztanleria Ez-Aktiboa
Biztanleria ez-aktiboa ordaindutako lanik egiten ez duena eta lan hori gauzatzeko eskuragarri ez dagoena da, hala nola pentsiodunak, errentadunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituzten pertsonak.
Biztanleria Aktiboan Eragiten duten Faktoreak
- Demografikoak: besteak beste, gazteen eta adinekoen ehunekoa eta emigrazioaren edo immigrazioaren nagusitasuna.
- Ekonomikoak: hala nola, garapen maila.
- Soziokulturalak: besteak beste, eskolatzearen iraupena, emakumearen lana etxetik kanpo eta erretiratzeko adina.