Biztanleriaren Banaketa Espainian eta EAEn: Ezaugarriak, Faktoreak eta Aldaketak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
1. Biztanleriaren Banaketa Espainian
Ezaugarriak: Espainiako efektibo demografikoak 2010ean 47 milioi pertsona ziren. Horien banaketa espaziala aztertzeko, biztanle-dentsitatea kalkulatzen da; horrek inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen ditu. Espainiako biztanle-dentsitatea gora egin du etengabe. Balio hori moderatua da eta Europako batezbestekoa baino txikiagoa. Balio horrek desoreka espazial garrantzitsuak ezkutatzen ditu.
- Dentsitate handiko inguruak: Madrilen, penintsularen periferian, Balearretan eta Kanarietan daude.
- Dentsitate txikiko inguruak: Barrualdean daude, eta zifra txikienak mendi-inguru batzuei dagozkie.
Faktoreak:
- Industria aurreko aldian: Faktore naturalek presio handia zuten. Dentsitate handienak Mediterraneo itsasoan zeuden; giza faktoreek ere eragina zuten. Krisi ekonomiko eta demografikoaren eraginez, biztanleria periferiarantz mugitu zen.
- Industria-aldian: Faktore naturalek garrantzia galdu zuten, eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu egin ziren. Madrilek eta periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten, eta beste batzuetan biztanleria erakarri zuten jarduera ekonomikoak ezarri zirelako (industria eta turismoa, adibidez).
- Industria osteko aldian: Kontrasteak leundu egin ziren. Krisiak industrializazio-inguruen ekarpena murriztu zuen. Gaur egungo zerbitzuen lehentasuna, industriaren banaketa espaziala, nekazaritza teknifikatua eta garapen endogenoa asko garatu dira.
2. Biztanleriaren Banaketa EAEn
EAEko biztanle-dentsitatea Espainiakoarekin konparatuz handia da (3 aldiz handiagoa, hain zuzen), eta bigarren autonomia-erkidegoa da. Hala ere, desberdintasun handiak daude bai lurralde historikoka, bai eskualdeka. Dentsitate handienak Bizkaia eta Gipuzkoako kosta-eremuan daude, hiri-industria handiak daudelako. Dentsitate txikienak landa- eta nekazaritza-ingurunetan daude, hegoaldeko mendi-inguruan batez ere.
- Bizkaian: 1.154.000 biztanle bizi dira, euskal biztanleriaren %50 baino apur bat gehiago. Dentsitate handienak Bilbo Handiaren inguruan daude.
- Gipuzkoan: 707.000 biztanle daude. Dentsitate handiena Donostialdean gauzatzen da. Gainerakoetan, biztanleriaren banaketa orekatua izaten da. Eskualde guztietan 100 biztanle/km² baino gehiago daude.
- Araban: 317.000 biztanle daude. Biztanleria desorekatua da, eta makrozefalia dago. Gehienbat Gasteizen pilatzen da dentsitate handiena; txikiena, Arabako Errioxan dago, haran eta mendien ingurunetan.
Biztanleriaren banaketa horrek aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken urteetan. Hiri-deskontzentrazioko prozesuaren eraginez, hiru hiriburuek (batez ere Bilbo eta Donostia), kalitatezko garraio publiko modernoa edukitzeak, pilaketa-arazo larriekin, biztanleak mugako udalerrietara hedatu dituzte. Batzuetan, gertakari hau autonomia-erkidegotik kanpo hedatzen da.