Biztanleriaren banaketa: Espainia eta Euskadi (teoria)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Biztanleriaren banaketa (teoria): Espainia

Espainiako biztanleriaren bolumena 46,6 milioi pertsona zen.

Populazio-dentsitatea: eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioa da. Espainiako biztanleriaren dentsitatea denboran handitu da eta 92,2 biztanle/km²-ra heldu da.

Dentsitatearen desorekak

  • Dentsitate handiko eremuak: Madril eta penintsularen periferian daude.
  • Dentsitate txikiko eremuak: penintsularen barrualdean daude.

Bilakaera

Industriaurreko garaia

Industriaurreko garaian, ekonomiaren ardatza nekazaritza zenez, naturarekin lotutako faktoreen pisu handia izan zuten biztanleriaren banaketan. Dentsitate handieneko eremuak: erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel edo beroak, eta itsasotik edo ibaietatik hurbilekoak.

Giza faktoreek: batik bat egoera ekonomikoek eremu dinamikoenetara erakartzen zuten biztanleria. Krisi ekonomikoak eta demografikoak periferiarako migrazioak eragin zituen.

Dentsitate handienak kostaldeko lurretan eta uharteetan daude, eta txikienak penintsularen barrualdean.

Industrializazio garaia

Industrializazio-garaian, ekonomiaren politika industrial eta hiriaren inguruan finkatu zen, eta, beraz, naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Biztanleriaren banaketan zeuden aldeak areagotu egin ziren. Garrantzi handiagoa hartu zuten Madrilek eta periferiako eskualdeek. Lehendabizi, industria ezarri zen. Turismoa faktore nagusia izan zen.

Garai postindustrialea

Garai postindustrialean, biztanleriaren banaketan dauden desorekak arindu edo areagotu ditzaketen beste faktore batzuk agertu dira. Industria-krisiak industria-eremuetarako barne-migrazioak geldotu eta itzulera mugimenduak ere eragin zituen; eta, bestetik, biztanleria eta ekonomia-jarduera batzuk espazioan sakabanatzeko joera dago. Desorekak indartu ditu, eta horrekin batera, garapen-faktore berriak (zerbitzu aurreratuak eta teknologia) agertu dira.

Biztanleriaren banaketa Euskadin (teoria)

Euskadiko biztanleriaren bolumena bi milioi pertsona ingurukoa da.

Populazio-dentsitatea: kopuru hori banatuta Euskadiko azalera da.

Euskal Autonomia Erkidego osoa

A. Dentsitate handienak

Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko ingurunetan eta Arabako lurralde jakin batzuetan daude.

B. Dentsitate baxuenak

Dentsitate baxuenak landa-inguruan daude, bereziki hegoaldeko isurialde menditsuko eskualdeetan.

Lurralde historikoetan

A. Bizkaia

Bizkaian Euskadiko biztanle guztien erdia baino gehiago dago. Dentsitate handienak Bilbo handiko eremuan daude (kopuru altuak: Portugalete, Sestao, Getxo...). Bizkaiko gainerako lurraldean ez dago biztanleriaren pilaketa handirik, Durangaldea eta Gernika-Bermeo ingurunetan izan ezik.

B. Gipuzkoa

Gipuzkoan Euskadiko biztanleriaren %32,7 dago. Dentsitate handienak Donostiako eskualdean daude; biztanleriaren banaketa orekatuagoa da.

C. Araba

Araban Euskadiko gainerako biztanleria dago. Gehiena Vitoria-Gasteiz udalerrian pilatzen da. Dentsitate txikienak Arabako Errioxan, Gorbeiako inguruko mendietan, haranetan eta Arabako mendietan erregistratzen dira.

Biztanleriaren banaketa horrek hainbat aldaketa izan ditu. Mugan dauden udalerrietan hainbat pilaketa-arazo daude.

Entradas relacionadas: