Biztanleria Piramideak: Demografia-aldaketak eta Espainiako Turismoaren bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

Biztanleria Piramideak

Demografi-aldaketak

Piramideak, leku baten, denbora zehatz baten, sexua eta adinaren arabera populazioa adierazten duen grafikoa da. Ere bai, azken 100 urteetan ondorio demografikoak izan dituzten gertakariak islatzen ditu (iturria aipatuz gero).

Sexuaren araberako egitura

Gizon gehiago jaiotzean, noiz parekatzen den (arrazoiak), zaharkitze aroan emakume gehiago bizi-itxaropenaren ondorioz.

Adinaren araberako egitura

Piramide kutxatila: populazioa zaharkitua da portzentaiak ikusita, jaiotza-tasa baxua eta bizi-itxaropena altua. Honen arrazoia izan daiteke jendeak gero eta seme-alaba gutxiago dituela eta haien ordez, adibidez, maskotak edukitzea. Egoera ekonomikoak gizartearen pentsamendua aldatu du eta ezkontzeko adina atzeratu egin da, gainera, antisorgailuak hedatu dira, horregatik jaiotza-tasa jaisten ari da. Gaur egun, gurasoek gainetik jartzen dute seme-alaba gutxiago izatea baina hobeto prestatzea. Bizi-itxaropena handitu da medikuntza garatu delako.

Gertaera historiko demografikoen iruzkina (goitik hasita)

  • Sartuneak edo belaunaldi hutsak: 95-99 urteko gizonezkoak, gerra zibilean parte hartu zutenak. Emakumeen bizi-itxaropena altuagoa da.
  • 75-80 urtekoetan sartunea ikusten da, gerra zibilean jaiotza-tasa jaitsi zelako, eta ondorioz, hauen seme-alabak, 60-64 urtekoak, gutxi dira.
  • 30-34 urtekoetan sartunearen arrazoia petrolioaren krisia izan zen, honek bizimoduak aldatzea eragin zuelako.
  • Irtenuneak edo belaunaldi sabelduak: 35-50 urtekoak, arrazoia garapen ekonomikoak jaiotza-tasa igotzen lagundu zuela (baby boom).
  • 5-10 urtekoak, krisi aurreko aldia delako eta hor ikusten delako desberdintasuna, gainera, garai honetan inmigrazio-tasa altua izan zen.

Ondorioak

Populazio zaharkituarekin lotuta, ondorio demografikoak (jaiotza-tasa gutxi eta etorkizunerako bizimoduak aldatzea), ondorio ekonomikoak (jubilazioa eta osasuna) eta, azkenik, gizarte ondorioak (egoitzak bultzatu).

Arazo hauei aurre egiteko hainbat bide bilatu ahal dira: inmigrazioa bultzatzea (jende gaztea delako, jaiotza-tasa igoko delako eta aportazioak emango dituztelako pentsioetarako), jubilazio adina atzeratzea (aurrejubilazioak gelditzeko). Bestalde, osasun gastuak gehiago kontrolatu behar dira, nagusi-egoitza gehiago sortu (adineko jendearentzat leku bat izateko) eta, azkenik, haientzat plan gehiago sustatu. (2015)

Espainiako Turismoaren Bilakaera

Turismoa, jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jarduera multzoa da (< 24h → txangoa; > 24h + gaua igaro → bidaia turistikoa).

Turismo motak

  1. Hartzailea: atzerritik heldutakoa.
  2. Barnekoa: herritarrek bere herrialdean bertan egiten dutena.
  3. Igorlea: herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzea.

Gaur egun, Espainia turismo-potentzia handia da:

  • Iristen diren turista kopuruari dagokionez: 3. munduan.
  • Jasotako diru-sarrerei dagokionez: 2. munduan.

Bilakaera

  • XIX. mendean sortu zenetik 1960ko hamarkadara: eskasa.
  • XX. mendearen lehen herenera arte: aristokrata eta burgesen jarduera, bainuetxeetan eta itsasoko bainuetan oinarrituta. Gerra Zibilak kalte handiak eragin zituen.
  • 1960ko hamarkadatik aurrera: izugarri hazi eta masa-fenomeno bihurtu zen.

Turismo-eredu tradizionala (1960-1975)

Hazkunde garaia. Eragileak:

Kanpokoak
  • Mendebaldeko eta Ipar Europako garapen ekonomikoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren: klase ertaina handitu.
  • Ordaindutako oporrak eta emakumea lan-merkatuan: aisia handitu.
  • Garraioaren aurrerapena: hegazkina merkatu, trenbide eta errepideak hobetu.
Barnekoak
  • Espainiaren kokapen geografikoa: Europako bezeroengandik hurbil.
  • Natura baliabideak: eguzki eta hondartza.
  • Kultura baliabideak: hiri historikoak, monumentuak, gastronomia.
  • Kostu baxua: pezeta debaluatu.
  • Azpiegiturak eta zerbitzu egokiak: hotelak, ostalaritza.
  • Estatu-politikak: nazioarteko harremanak normalizatu, propaganda.

Krisia (1975-1985)

Hazkundea moteldu. Arrazoiak:

  • Petrolioaren krisia.
  • Inflazioa eta soldatak gora: prezioak gora.
  • Eskaintza ez zegoen eskarira egokituta.
  • Ingurumen-arazoak.
  • Lehiakideen agerpena.

Birmoldaketa (1985etik aurrera)

Eragileak:

  • Espainia Europar Batasunean.
  • Bizi-itxaropena handitu.
  • Kalitatea eta jasangarritasuna.

Hiri Geografia

Biztanleria aktiboa: 16 urtetik gorako pertsonak, lan egiten dutenak edo lan bila dabiltzanak.

Biztanleria ez-aktiboa: Erretiratuak, ikasleak, etxeko lanak egiten dituztenak.

Hiria: 10.000 biztanle baino gehiago dituen udalerria.

Urbanizazio prozesua: Hirietan biztanleria, jarduera ekonomikoak eta berrikuntzak kontzentratzea.

Landa-hiria: 10.000 biztanle baino gehiago dituen eremua, non lehen sektorea nagusi den.

Megalopolia: Eskualdeen esparrua gainditzen duten hiri-aglomerazioak.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN): Hiri-garapena proiektatzeko tresna.

Konurbazioa: Bi hiri independente batzen direnean.

Mugimendu pendularrak: Hiri-erdigunearen eta periferiaren arteko mugimenduak.

Metropolialdea: Hiri nagusi bat eta inguruko udalerriak.

Migrazio-saldoa: Immigranteen eta emigranteen arteko aldea.

Garraio-azpiegitura: Garraioa ahalbidetzen duten eraikinak (errepideak, trenbideak, portuak).

Entradas relacionadas: