Biztanleria eta Baliabideen Banaketa: Munduko Egoera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,21 KB
Biztanleria eta Baliabideen Banaketa
1.1. Munduko Biztanleria
6.900 milioi pertsona inguru bizi dira planetan. Planetako biztanleen erdia baino gehiago Asian dago.
Biztanleria-Dentsitatea Kalkulatzea
Lurralde bateko biztanle-dentsitatea kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: biztanle kopurua zati eremua (km2-tan).
1.2 Baliabideen Banaketa
Gizakia bizi dadin ezinbestekoak dira oinarrizko zenbait baliabide, hala nola airea, ura eta janaria.
Beste baliabide batzuk ere badaude: baliabide mineralak eta energia baliabideak. Munduko baliabideen eta ondasunen banaketa desorekatua da. Behar baino gehiago ekoizten eta kontsumitzen da.
2 Baliabideak Ustiatzeko
2.1 Ekonomia-Jardueraren Funtzionamendua
Gizakiak ekonomia jarduera batzuk egiten ditu. Ekonomia-jardueraren helburua gizakiaren beharrak betetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzea da, eta eragile ekonomikoen bidez egiten da.
- Ekoizpena: Ondasunak (janaria, autoak, energia iturriak) eta zerbitzuak (hezkuntza, osasuna) lortzeko egiten diren jarduerak.
- Banaketa: Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileen eskura jartzen ditu.
- Kontsumoa: Kontsumitzaileek ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak erabiltzen dituzte.
Eragile Ekonomikoak
- Kontsumitzaileak: Ondasunak eta zerbitzuak eskatzen eta erosten dituzte.
- Enpresak: Ondasunak ekoizten edo zerbitzuak ematen dituzte.
- Estatua: Zergak kobratzen dizkie herritarrei. Pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak apaltzeko, estatuak zerbitzu publikoak ematen ditu. Administrazio publikoa mantentzen du (udalak, udal gobernuak,...).
2.2 Baliabideen Kontrola
Herrialde garatuek planetako aberastasunaren %78 sortzen dute eta munduko ekonomian agintzen dute finantze-botereari ikertzeko, gaitasunari eta teknologia aurreratuari esker. Enpresa multinazional handiak ere kontrolatzen dituzte. Produktu tropikal gehienak (kafea, kakaoa, fruta, olio-landarea eta azukrea) garapen bidean dauden Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako herrialdeetan lantzen dira, baina herrialde garatuak ustiatzen dituzte.
3. Baliabideak eta Bizi-Kalitatea
3.1. Oinarrizko Baliabideak
Elikagaiak, edateko ura eta energia oinarrizko baliabideetako batzuk dira.
Baina herrialde gehienek ez dituzte baliabide horiek.
Herrialde azpigaratuetan eta garapen bidean daudenetan, berriz, nolabaiteko ongizatea lortzea ere eragozten du pobreziak.
Elikadura: Herrialde garatuek planetan eskuragarri dagoen janariaren %85 ekoizten dute.
Edateko Uraren Eskuragarritasuna: Planetako herrialde pobreenak Afrikan daude, baina munduan badira urritasun larriak dituzten beste herrialde ugari ere (Pakistan eta Iran, esaterako).
3.2. Beste Baliabide Batzuk
Bizi-kalitatea hobetzen saiatzen gara gizakiok.
Osasun zerbitzuetarako sarrera: haurren heriotza-tasa, bizi-itxaropena, sendagile kopurua eta ospitaleetako ohe kopurua oso bestelakoak dira herrialde garatuetan eta garatugabeetan.
Etxebizitza duin bat izatea: bizi-kalitatearen beste adierazle bat da.
Eskolatzea: herrialde garatuetan, ekipamendu egokiak dituzte eskolek. Asiako hego-ekialdeko herrialdeetan, Afrikan eta mundu arabiarrean, 86 milioi emakumek ez dute hezkuntzarako aukerarik.
5. Europako Biztanleria
5.1. Oso Kontinente Jendetua
Gaur egun, Europak 736 milioi biztanle baino gehiago ditu.
Europan, biztanleriaren batez besteko dentsitatea 33,2 biz/km2-koa da, baina banaketa irregularra da.
Adierazle Demografiko Nagusiak
- Jaiotza-tasa apala (%11) eta jaiotza bizi-itxaropen handiak.
- Haurren heriotza-tasa apala (%6,2). Munduko batez besteko tasa, berriz, %40,6 da.
- Oso biztanleria zaharra: Europako biztanleen %16ren adina 65 urtetik gorakoa da.
Horrek behar ekonomiko eta sozial berriak sortzen dizkio Europari, estatuak inbertsio handiagoa egin behar baitute pentsioak ordaintzeko eta adinekoei osasun- eta gizarte-arreta emateko.
Biztanleria Hiritarra
Europa munduko kontinente urbanizatua da, biztanleria modu irregularrean banatzen da: hiri handien inguruan pilatzen da nagusiki.
Horrek desoreka handia sortzen du hirien eta landa-eremuen artean, eta hirietako masifikazioak eta bizi-kalitatearen galerak eragiten ditu.
6. Espainiako Biztanleria
6.1. Biztanleria Banaketa Irregularra
Gaur egun Espainak 47 milioi biztanle baino gehiago ditu eta batez besteko biztanle dentsitatea 93,7 biz/km2-koa da.
Biztanleriak banaketa irregularra du:
- Eskualderik jendetsuak honako hauek dira: Mediterranoko kostaldea (Kataluniatik Andaluziaraino), Atlantikoaren eta Kantauri itsasoaren kostaldeak, eta barrualdean Madril.
- Biztanle gutxien duten eskualdeak Espainiako estatuko barrualdean eta mendialdeetan daude. Biztanleen %31 besterik ez.
6.2. Adierazle Demografiko Nagusiak
- Jaiotza-tasa txikia. Tasa %10,5 da. Jaiotza-tasa XX.
- Heriotza-tasa txikia. Tasa %8,2koa da, eta haurren heriotza-tasa ere txikia da.
- Bizi itxaropen handia: 82 urte, munduko handienetakoa.
- 65 urtetik gorako biztanleen proportzio handia.
7. Euskadiko Biztanleria
7.1. Biztanleen Banaketa eta Dentsitatea
Euskadin, bi milioi biztanle baino gehiago daude.
- Biztanle gehien duten euskaldeak kostaldekoak dira: Bizkaia eta Gipuzkoa.
- Biztanle gutxien duen lurraldea Araba da.
7.2. Adierazle Demografikoak
- Jaiotza-tasa txikia.
- Heriotza-tasa txikia.
- Bizi itxaropena: 2010ean emakumeen bizi itxaropena 87,3 urtekoa eta gizonena 81,2 urtekoa.
- Gizarte zahartua: Euskadin gazte gutxi eta zahar asko daude. Gizartea oso azkar zahartzen ari da.