Bizkaiko Meatzarien Borroka eta Lan Baldintzak (1896)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB
La Lucha de Clases astekariko artikulua: Bizkaiko meatzarien egoera
Testu politikoa da, meatzetako langileen lan- eta bizi-baldintza kaxkarrak salatu eta egoera hobetzea aldarrikatzen duena. 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Klase Borroka aldizkarian. Bigarren mailako testua da. Langileen egoera hobetzearen aldekoek idatzi zuten, batez ere Bizkaiko langileei zuzenduta, haiek beren egoera txarraren aurrean manifestatu eta mugitu zitezen.
Artikuluaren laburpena
Paragrafoka, honela laburbil daiteke:
- 1. Paragrafoa: Bizkaiko meatzetako langileek barrakoi eta meatzetako denden aurkako manifestazioa burutu zuten, eta haiek desagerrarazteko batzordea sortu.
- 2. Paragrafoa: 1890eko grebako aldarrikapen batzuei kasu egiten zaie, baina derrigorrezko barrakoi eta denden kasuan ez.
- 3. Paragrafoa: Bizkaiko langileak etxe ez-higienikoetan bizitzera eta janaria denda jakin batzuetan erostera behartuta daude.
- 4. Paragrafoa: Aurrez aipatutakoa gizakiaren aurkako zapalkuntza da, beren eskubideekiko erasoa.
- 5. Paragrafoa: Bizkaiko meatzetako langileak grebara joango dira beren eskubideak aldarrikatzeko.
Testuinguru Historikoa eta Lan Baldintzak
Garai hartan, Euskal ekonomiak garapen handia izan zuen, Bizkaiko Industria Iraultza tarteko. Iraultza honen abiapuntua burdina mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria izan zen, eta industria-garapenaren bultzatzailea. Bessemerren bihurgailua sortu zutenean, haren lana egin zezan eskatzen zuen burdina mota Bizkaiko meatzetatik ateratzen zen, gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari zirelarik.
Baina meatzetako langileek oso lan- eta bizi-baldintza gogorrak zeuzkaten:
- Lan-ordu luzeak.
- Zahartzaro, langabezia, istripu edo gaixotasun babesik eza.
- Miseriazko soldatak.
- Barraketan higiene-falta.
- Janaria derrigorrez meatzetako dendetan erosi beharra.
Horren guztiaren ondorioz eta baldintzak hobetzeko asmoz, langileen mugimendua sortu zen.
1890eko Greba eta Ondorioak
Bizkaian, 1890ean antolatu zuten lehenengo greba meategietan (Gallarta, Zugastieta, Ortuella, etab.). Jazarpena egitera Loma jenerala bidali zuten Madrildik, baina haien egoera ezagutzean, jazarri ordez, Lomak lagundu egin zien. Errebindikazioak Madrilera eraman zituen. Errebindikazioak ondorengoak ziren:
- Zortzi lan-ordu.
- Etxe hobeak (barrakoietan bizitzera ez behartzea).
- Kantinan erostera behartuta ez egotea.
- Etab.
Horietatik lan-orduena izan ezik, besteak konpondu zituen.
Halere, 1896rako, barrakoi eta denden gaia 1890eko grebaren aurreko egoeratik oso hurbil zegoen. Aldarrikapenak onartu baziren ere, aldaketak egiteko orduan ez zen zuzentasunez gauzatu. Bestalde, 1890az geroztik protekzionismoa ezarri zen Espainian, eta horrek langileei lagundu beharrean, kalte egin zien. Sindikatu eta langileen mugimenduak sortu baziren ere, afiliazioa oso eskasa zen. Gainera, merkatari ugarik landatik industriara egin zuen salto, eta lan-baldintza hauetan merkataritzaren munduan baino soldata handiagoa irabazten zutenez, ez zeuden nagusien aurka egiteko prest, eta grebek atzera egin zuten.
1903an, Sagastak aurrez sortutako Erreforma Batzordeak industria bakoitzeko langile guztien zerrenda egitea agindu zuen, eta horrek onurak ekarri zituen langileentzat, besteak beste, 8-14 urte bitarteko haurrek lana egin ahal izateko, gutxienez, irakurtzen jakin behar zutela.