Bizkaiko Meatzariak: Lan Baldintzak eta Langile Mugimendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

“El Intruso” eleberriaren azterketa

10. TESTUA: Aztergai dugun dokumentua historiko-literarioa da. “El Intruso” eleberritik islatutako pasarte honetan, Bizkaiko meatzariek pairatzen zuten lan egoera kaskarra azaltzen da modu oso errealistan. Langileen etxebizitzen egoera, janaria eta lan baldintzak aipatzen dira.

Egilea, hartzailea eta gaia

  • Egilea: Vicente Blasco Ibáñez (indibiduala), Berrezarkuntza garaiko nobelagile eta kazetari ospetsua.
  • Hartzailea: Kolektiboa, helburu publikoa duen testua da.
  • Argitalpena: Valentzian publikatu zen 1904. urtean.
  • Gaia: Bizkaiko meategietako langileen bizi-baldintzak eta lan-tokiak deskribatzea.

Pasartearen edukiaren analisia

Testua bi paragrafotan banatuta dago, baina hasteko, deskribatuko duen esparruan kokatzen gaitu.

Lehenengo paragrafoan, Aresti lekukoa aipatzen da, Areiltza doktorearen ordezkoa eleberrian. Berak, langileek janari eskas-eskasa eta txarra hartzen zutela esaten digu. Beraien etxebizitzak edo barrakoiak ere aipatzen dira, honako ezaugarri hauekin:

  • Txikiak.
  • Zikinkeriz beterik.
  • Aireztatu gabekoak.
  • Hotzak.

Modu oso errealistan islatzen da hango giroa.

Hurrengo paragrafoan, meatokietako lan motak deskribatzen dira: lurrazalekoa, bertara kanpotarrak etengabe heltzen ziren lan bila. Prestakuntza gabeko pertsonak ziren, beraien jatorri lekuetatik gosea zela eta ihes eginik. Argi ikusten da immigrazio masiboa eteten ez bazen, ez zirela inoiz langileen eskubideak lortuko. Amaierako pesimismoa nabaria da.

Euskal Herriko industrializazioa eta meatzaritza

Industrializazioaren hasiera eta burdinaren esportazioa

Euskal Herriko industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen. Aduanak kostaldera aldatu zirenean, kanpoko merkataritza zaildu egin zen eta Bilboko burgesia industrian inbertitzen hasi zen. Garai honetan sortu ziren lehen industria siderurgikoak. Hala ere, burgesiak ez zuen kapital nahikorik. Kanpoko faktore bati esker lortu zen horretarako behar zena: Bessemer bihurgailuaren asmakizuna (1855). Altzairua lortzeko prozesua azkartu eta hobetu egin zuen labe honek, baina burdin mineral mota jakin bat erabili behar zen: burdin ez-fosforikoa. Honelakoa Somorrostroko meatzetan ateratzen zen.

1870eko hamarkadan, esportaziotik ateratako etekinak bertako industrian hasi ziren inbertitzen. Baina 3. Gerra Karlistak eten zuen prozesua. Gerra amaitu eta foruak ezabatuta, hazkundea azkartu egin zen. Garai honetan industria handia sortzeko aukera izan zen Bizkaian. Somorrostroko burdinaren erauzketa eta esportazioak gora egin zuten. 1880-1890 bitartean produkzioaren %90 esportatu zen. Etekinak izugarrizkoak izan ziren.

Immigrazioa eta gatazka sozialak

Minerala erauzteko beharrak eskulan ugari eskatzen zuen eta honek immigrazioa bultzatu zuen. Milaka langile etorri ziren inguruko lurraldeetatik hasieran eta urrunagotik gero, haien jaioterriko pobreziatik ihes egiten.

Inmigranteen etorrerak egitura sozio-ekonomikoa aldatu zuen, batez ere meatzaritza jarduera burutzen zen tokietan, eta amaiera eman zion langileen eta ugazaben arteko harreman paternalistari. Gatazkak sortu ziren lan baldintzak hobetzeko, meatze gune osoan hedatu ziren eta sozialismoa indar politiko garrantzitsua bihurtu zen:

  • 1886an: Facundo Perezaguak lehenengo elkarte sozialista sortu zuen Bilbon.
  • 1890ean: Garrantzi handiko greba egin zen Bizkaian. Zerbait lortu arren (10 orduko lanaldia, igandeetako atsedena), gauza asko geratu ziren bete gabe patronalaren aldetik.
  • 1892ko greba: Ez zuen arrakastarik izan. Sozialismoak ez zuen oraindik behar zen beste heldutasuna lortu, eta nahiz eta erradikalizazioaren bidea hartu, ez zen benetan sendotu 1911ra arte.

XX. mende hasieran, industrializatutako eremuetan konfliktibitatea gora egin zuen. Abertzaleen artean ere Euskal Langileen Alkartasuna (ELA, 1911) sortu zen, EAJren inguruko sindikatu kristaua; haientzat sozialismoa ideologia arrotza baitzen.

Ondorioak eta testuaren garrantzia

Dokumentuak errealismo handiz erakusten du nolakoa zen XX. mendearen hasieran Bizkaian lan egiten zuten meatzarien bizitza. Langile horien bizitzaren argazki moduko bat da. Gaur egun onartezintzat joko genukeen egoera bat ikusarazten digu, eta hortaz, gizarte-salaketa egiteko balio du.

Halaber, baliagarria da ulertzeko nola sortu zen langile-mugimendu antolatua; mugimendu hori, hasieran, sozialismoarekin lotu zen. Edonola ere, meatzaritzako sindikalismoa ez zen 1911ra arte sendotu.

Entradas relacionadas: