Bizkaiko langileei testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,38 KB

Kokapena: Esku artean dugun testua testu politiko-periodistikoa da. 1896ko maiatzaren 23an La lucha de clases astekarian argitaratutako testua da, meategietako langileen nahiekin bat egiten zuen idazle ezezagun batek idatzia. Testuaren helburua, meatzeetako langilek gobernuaren erruz zituzten lan baldintzak kaskarrak salatzeko greba bat antola zezaten langileen kontzientzia suspertzea zen. Beraz testua Bizkaiko langileei zuzeduta zihoan. Garaiari dagokionez errestaurazioan egin zen, Maria Kristinaren erreginaordetzan (1885-1902) ematen ari zen industrializazioaren garaian.


Analisia: Testua sei paragrafoz osatua dago, non azken bi paragrafoetan dagoen ideia garrantzitsuena. Bertan, aldez aurretik aipatu dituen “lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina” salatzen dira eta inongo gobernuak ez lukeela hori onartu beharko dio eta horregatik  langileek legezko grebarako eskubidea aldarrikatuko dutela “derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko”. Ideia horrez gain, gainontzeko paragrafoetan bigarren mailako ideiak agertzen dira. 1. Paragrafoan, langileek maiatzaren 1ean jadanik derrigorrezko kuartel eta dendak kentzea eskatzeko eta horretarako batzordeak  osatu dituztela adierazteko manifestazioak egin dituztela dio. 2. Paragrafoak lanordua murrizteko eta barrakoi eta dendak kentzeko 1890ean egindako manifestazioa aipatzen du. 3. Paragrafoan, manifestazio horrek lanorduetan aldaketa izan zuen bezala barrakoi eta dendei dagokionean aldaketarik jasan ez dela dio. Eta azkenik 4. Paragrafoan, Bizkaian lana egiteko “etxe ez higienikoetan bizitzea” eta janariak “denda jakin batzuetan erostea” derrigorrezkoa dela dio.


Iruzkina: Testua ongi ulertu ahal izateko garaian ondo kokatu beharra dago. Industrializazioa Europan guztian XVIII. Mendean eman zen baina 1841 arte ez zen Espainiara iritsi orduan hasi ziren lehen industria zantzuak Espainian. Baina industrializazioaren lehen aldia ez zen guztiz hasi 1868ra arte. Urte horretan Meategien Legea idatzi zen horrela Espainiako gobernuak meategiak Bizkaiko Oligarkei saldu zizkieten. Horrek eta 1855an asmatu zen Bessemer bihurgailuak Oligarkei aukerak eman zizkien meak esplotatzeko Bizkaiko meategietan bihurgailuak behar zuen burdin fosforo gabea baitzuen (Bizkaian eta Suedian bakarrik dagoen burdin mota). Lehen fase honetan, ugazabek burdina ateratzen zuten meatik eta zuzenean Britainia Handira esportatzen zuten eta bueltakoan ikatza ekartzen zuten. Industria honen bidez dirua metatu zuten  baina 1871 hasi zen Karlistaldiak moztu zuen industrializazioa.


Errestaurazioan sartzean, 1890tik aurrera gobernu espainiarrak ezarri zituen lege protekzionistek eta oligarkek elkarren kapitala metatu izanak berriro bultzatu zuen Bizkaiko siderurgia, baina fase honetan mea esportatu beharrean bertan garatzen zuten eta horretarako behar zituzten labe garaiak sortu zituzten, hauek beraien inguruan negozio txikiagoak sortzea ekarri zuen. Fase honetan oligarkek nabarmen handitu zuten kapitala eta askoz aberatsagoak egin ziren, meak, labe garaiak eta inguruko beharrezko konpainiak kontrolatzen baitzituzten. Horrela Nerbioi ibaiaren ezkerraldean fabrika handiak jarri zituzten eta horien alboan langileen bizilekuak egin zituzten lantokietatik gertu egon zintezen. Horrela errestaurazioan zehar Espainiaren gizartea polarizatu egin zen, indar ekonomiko eta politikoa gutxiren batzuen eskuetan geratu baitzen langileek pobrezian eta bizi eta lan balditza kaskarretan geratuz. Hori zela eta, 1879an mugimendu sozialista sortu zen Espainian eta Jaime Verak eta Pablo Iglesiasek mugimendu horren erakusgarri izango zen alderdi sozialista (PSOE) sortu zuten erbestean eta 1881ean lortu zuten PSOE legeztatzea eta Espainian onartzea. Alderdi honen helburua, langileek politikan eskua sartzea zen eta erabateko emantzipazioa lortzea. Horretarako lehenik boterera iritsi nahi zuten bertan zeudelarik iraultza baten bidez beraien helburua lortzeko.


1888an  UGTeren sorrerak, langileen eta oligarken arteko negoziazioak burutzea ahalbidetu zuen eta hasiera batetik sindikatu hau testuan aipatzen diren “lanaldi murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak” kentzea eskatu zuen. Negoziaketa horiei 1890eko greba gehitu zitzaion eta hauen ondorioz, testuan dioen bezala, “1890ko lanaldiarekin jarraitzen da, baina derrigorrezko barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil dadue”. Beraz, bizi eta lan baldintza eskasek jarraitzen zuten eta gainera etxe txiki eta ez higienikoetan bizitzera eta denda jakin batzuetan erostera behartzera jarraitzen zuten. Hori langileek “lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta higien legeei egiten zaien iraina” bezala ikusten zuten eta gobernuak ez lukeela onartu beharko pentsatzen zuten. Horregatik, testuaren helburua zen bezala, “derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea” aldarrikatzea eskatzen da.


Greba horiek ez zuten aldaketa handirik lotu, gainera hobekuntza motela izan zen, borroka gehien egiten ari ziren PSOE eta UGTrako afiliazioa motela izan baitzen. Hala ere, greba eta manifestazio ekintzek aurrera jarraitu zuten eta ekintza asko antolatu ziren 1890 eta 1910 bitartean. 1909an esaterako, Bartzelonako aste tragikoa bezala ezagun den geldialdi bat gertatu zen, greba hori anarkistek deitu izan zen eta garaiko gobernuak gogor zapaldu zituen manifestatzaileak, horrek Maura gobernu buruaren dimisioa ekarri zuen.  1917an UGTek eta CNTek berriz ere greba deitu zuen baina berriz ere zapalduak izan ziren. Garai horretan PSOEk bi zatiketa jasan zituen, lehenik sozialistak eta sozioanarkistak banandu ziren, eta ondoren, zati sozialista moderatu errepublikarren eta monarkiko demokratikoen artean banatu zen, baina bigarren zatiketan moderatu errepublikarrek irabazi zuten.


Testuari dagokionez, bere garaian testu garrantzitsua izan zela esan daiteke, baretzen ari zen langile mugimendua suspertzea lortu baitzuen hainbat greba eta manifestazio eraginez, guztiak langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko. Hala ere, ez zuen bere helburua guztiz lortu aldaketak eta baldintza hobekuntzak ez baitziren askoz beranduagora arte iritsi.


Entradas relacionadas: