Bizkaiko Langileak: XIX. Mendeko Bizi Baldintzak
Bizkaiko Langileen Egoera
Testu honek Bizkaiko langileek zituzten bizi baldintza kaxkarrak aztergai ditu. Historikoa izateaz gain, gertatzen zena kontatzen duenez, narratiba politiko-soziala da eta, izenburuak dioen bezala, Bizkaiko langileei dago zuzendua. XIX. mendeko azken hamarkadan kokatu behar ditugu geure buruak, industrializazio prozesuan, eta horrela, testuaren helburua langileei beren eskubideak aldarrikatzeko deialdia egitea da. Testua argitaratu duen egunkariaren izenburuarekin soilik interpreta genezake hori: "Klase Borroka".
Ideia Nagusia
- Egoera hau aldatzeko langileek egiten duten promesa: "Baina Bizkaiko langileek... grebarako eskubide legala aldarrikatuko dute."
Bizkaian, baldintza egokiak eman ondoren, industrializazio prozesua gertatu zen XIX. mendearen amaieran. "Altos Hornos de Bilbao" eta "La Vizcaya" bezalako industria enpresa handiak sortu ziren horrela; eta, jakina denez, bai langileek, bai enpresaburuek dirua irabazi nahi zuten.
Ezaguna da, ordea, enpresariek etekinak nahi badituzte, ahalik eta gutxien ordaindu behar dietela langileei, eta ordu asko lanean edukitzea.
Hala ere, kasu honetan ez zen soilik hori gertatzen, langileak, enpresan jarraitu nahi bazuten behintzat, barrakoietan lo egin eta agintarien kantinetan janaria erostera derrigortuta baitzeuden.
Jakina denez, egoera jasanezin hartan langileek greba deialdia egin zuten 1890ean eta hamar orduko lanaldia eta kantinetan erosteko betebeharra deuseztatzea lortu zituzten. Itxuraz, nahiko ondo atera zen, baina errealitatean gauzak ez ziren asko aldatu, enpresariek langileengan zuten nagusitasuna erabatekoa zen. Horrela, testuak langileei beren eskubideen alde borrokan jarraitzeko eskatzen die, noizbait sufrimendu hori amaituko delakoan.
Hala ere, egoera ezaguna zen jada denontzat, eta ez zuten testu honen beharrik izan gertatzen zenaz jabetzeko; hortaz, ezin dugu esan berebiziko aldaketarik gertatu zenik honen ondoren; baina, hala ere, ezin da ukatu langileen defentsan beste aurrerapauso bat izan zela.
"El Intruso" eta Langileen Egoera
Testu honek langileek zituzten bizi baldintzak aztergai ditu. Historikoa izateaz gain, narratiba soziala dela esan dezakegu, Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso" eleberriaren pasarte bat baita. XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasieraren arteko tartean gaude, industrializazio garaian erabat sartuta, eta bereziki, garai hartako langileen lan baldintzak zeintzuk ziren jendeari helaraztea da testu honen helburua.
Ideia Nagusiak
- Langileen bizi baldintzak deskribatzen ditu.
- Langileen etorrera handiaren eraginez baldintzak hobetu ezin izana salatzen du.
XIX. mendearen amaieran eta hurrengoaren hasieran erabateko industrializazioa gertatu zen Espainiako zenbait zonaldetan: Madril, Katalunia, Bizkaia... Baina, jakina, kapitalismoa izanik oinarria eta dirua enpresarien helburua, ahalik eta etekin gehien lortzen saiatzen ziren fabriketan agintea zutenak.
Horretarako, 10-12 orduko lanaldia egitera behartzen zituzten langileak, eta jakiak beren kantinetan erostera ere, soldaten dirua beren poltsikora itzultzen zelarik.
Gainera, proletalgoak zituen "etxeak" ez ziren beste munduko ezer ez, barrakoietan egiten baitzuten lo denek elkarrekin. Baina hau baino okerragoa zen protesta egin ezin izana; izan ere, hainbeste ziren edozein lan hartzeko prest zeudenak, non kexa edo greba egiten zutenak ez zuen hurrengo egunean itzultzerik, bere lanpostua ordeztuta zegoelako jada.
Eta urte luzez bizitako duintasunik gabeko egoera hau besterik ez du salatzen Vicente Blasco Ibáñezek bere nobelan.
Azkenean, eta hainbat protesta eta greba orokor (1890) baten ostean, langileek aurrerapen batzuk lortu zituzten (10 orduko lanaldia eta kantinetan erostera derrigortuta ez egotea). Hala ere, hau ez zen beti betetzen, eta beranduago arte ez zituzten beren eskubideak errespetatuak ikusi langileek, baina, zalantzarik gabe, Vicente Blasco Ibáñez bezalakoen ekarpena aurrerapauso bat izan zen proletalgoaren defentsan.