Bizkaiko industrializazioa eta langileen baldintzak Berrezarkuntzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

Iruzkina: Federico Echevarriaren hitzaldia

Sarrera

Testu historikoa, lehen mailakoa. Izaera: narratiboa. Edukiera: politiko-ekonomikoa. Egilea: indibiduala, Federico Echevarria, Euskal Ekoizleen Liga gidatu zuen enpresaria. Kontestu historikoa: Borboien berresarkuntzan, Maria Cristina Habsburgokoaren erregeordetzan, Alfontso XII.aren heriotzaren ondoren. Liberalak gobernuan. Testua Euskal Herriko industria iraultzailearen barnean. 1893ko abenduan Bilbon mitin bat egin zen, protekzionismoa defendatuz. Hartzailea: publikoa eta kolektiboa (gobernuari eta mitinean zeudenei). Ideia nagusia: gobernua konbentzitzea itun hispano-alemaniarra ez sinatzea.

Analisia

Lehenengo itun hispano-alemaniarra aipatzen da. Hau ekarriko zuena: Espainian librekanbismoa eta protekzionismoaren amaiera. Biak doktrina ekonomiko kontrajarriak dira.

  • Liberalismoak dio Estatua ez dela ekonomian parte hartzen.
  • Protekzionismoak ekoizpen nazionala bultzatu nahi du, atzerriko produktuei zergak jarriz eta enpresa nazionalei diru-laguntzak emanez.

Egileak azaltzen ditu liberalismoak euskal industrian dituen ondorioak:

  • Protekzionismoagatik euskal enpresen krisia.
  • Etorkizunerako antolatutako enpresen amaiera.

Egilearen ustez, krisi hori Espainia osotik zabalduko da. Azkenik, industria-protekzionismoa mantentzeko eskatzen dio gobernuari.

Ondorioak

Industria asko garatu zen arren, Espainiako eta Euskadiko industriak ez ziren gai konpetentzia egiteko atzerriko merkatuarekin. Bizkaiko fabrikak protekzionismoari esker garatu ziren eta mantendu behar ziren. Azkenean, gobernu aldaketa eta egindako presioagatik, ez zen akordioa sinatu. Izan ere, hurrengo urteetan beste lege protekzionista bat sinatu zen. Hala ere, neurri protekzionista horiek ez zuten aurrerapen teknologikoak bultzatu, ezta pentsamolde lehiakorra ere. Espainiako ekonomia merkatu europarrei itxi zieten garapen ekonomiko orokorra oztopatuz, tradizioz industrialak izan diren eremuetan izan ezik.

Testuingurua

Berrezarkuntzan, Euskadik hazkunde ekonomiko handia. Faktore batzuk ezinbestekoak izan ziren ekonomia indartzeko:

  • Esperientzia handiko merkataritza- eta enpresa-burgesia.
  • Euskadi merkatu nazionalean integraturik zegoen eta barne eta kanpo merkataritza egiten zuen, haren kokapen geografikoagatik.
  • Siderurgia tradizionaletatik langile kualifikatuak ateratzen ziren.

Egoera horretan hasi zen industrializazioa Bizkaian. Bizkaiko industrializazioa Nerbioi ibaiaren inguruan hasi zen, bi faktoregatik:

  • Meategien kalitate handia.
  • Portuen hurbiltasuna minerala esportatzeko.

Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak lurraldearen hedapen industriala bultzatu zuen, Bizkaiko meategiek burdina ez-fosforikoa zutelako, eta hori ezinbestekoa zen asmakizun horretarako. Atzerriko kapitalak sortu ziren eta konpainia ugari sortu ziren burdin minerala ustiatzeko. Hirugarren Karlistalditik aurrera burdinaren ekoizpena eta esportazioak hazi ziren. Prozesu horretan, euskal burges-enpresaburuen talde txiki batek meatzaritza-finantza eta industria-zentro nagusiak kontrolatu zituen. Beste arlo batzuk nabarmendu ziren:

  • Metalurgiaren enpresa garrantzitsuak sortu ziren.
  • Trenbidearen hedapena.
  • Bankuen sektorearen gorakada Banco Bilbao, Bizkaiko Burtsa eta Banco Vizcaya sortzean.

Iruzkina: El intruso

Sarrera

Testu historikoa, lehen mailakoa. Izaera: narratiboa, El intruso eleberriaren zati bat. Edukiera: soziala. Egilea: indibiduala, Vicente Blasco Ibañez, Valentziako idazlea. Bilboko jende askoren arteko liskarra azaltzen du, Begoñako Ama Birjinaren egunean, basilikaraino igotzen ziren prozesioan.

Meatzaritzako eta labe garaietako langileak Bilbora joaten ziren beren lan-baldintzak hobetzera manifestaldi batean. Bi talde horien artean indarkeria handia sortu zen, Blascok egoera horretan kokatu zituen pertsonaiak. Kontestu historikoa: Berrezarkuntzan, Alfontso XII.aren erregealdia hasi eta gutxira, Euskal Herriko industrializazioa hasi zenean. Hartzailea: publikoa, eleberriaren irakurleak. Ideia nagusia: irakurle horiek kontzientziatzea eta salatzea garai horretako Bizkaiko meatzarien bizi- eta lan-baldintzak.

Analisia

Meatzariak bizi ziren barrakoiak aurkezten dira. Langileek behartuta zeuden alokatzera eta langileburuek kontrolatzen zituzten. Bigarren lerroan Aresti aipatzen da, protagonista nagusia, Trianoko meatzaritza ospitaleko medikuan zen Areilza doktorearengan inspiratuta. Hurrengo paragrafoan, meatzarien etxebizitza, higiene-baldintza txarrak eta elikadura kaskarra deskribatzen ditu. Aldi berean, meatzarien lan gogorra aipatzen du. Azkenean, harrobia eta meatzea bereizten ditu eta, bere ustez, lan-baldintzak hobetzeko arazo nagusia azaltzen du: edozein egoeratan lan egiteko prest dagoen eskulan masiboa Bizkaiara heltzea.

Ondorioak

Proletarioen bizi- eta lan-baldintza zailak gatazka giroa ekarri zuten. Ondorioz, sozialismoak milaka langile mobilizatzen zituen eta langileak klase kontzientzia hartzen hasi ziren. 1890eko meatzaritzako greban, meatzarien soldata jaitsieraren eta enpresetako kantienetan eta barrakoietan alokatzearen eta erostearen derrigortasunaren aurka protestan egin zuten. Grebarekin, siderurgiako eta ontzigintzako langileak ere batu ziren, gerra-egoera ezarriz. Azkenik, eskakizunak lortu zituzten. Bizi- eta lan-baldintzak hobetzen joan ziren langile mugimenduagatik, lanaldia murriztuz eta barrakoiak eta kantinak kenduz.

Testuingurua

Berrezarkuntzan, Euskadik hazkunde ekonomiko handia. Faktore batzuk ezinbestekoak izan ziren ekonomia indartzeko. Esperientzia handiko merkataritza- eta enpresa-burgesia. Gainera, Euskadi merkatu nazionalean integraturik zegoen eta barne eta kanpo merkataritza egiten zuen, haren kokapen geografikoagatik. Siderurgia tradizionaletatik langile kualifikatuak ateratzen ziren. Egoera horretan hasi zen industrializazioa Bizkaian. Bizkaiko industrializazioa Nerbioi ibaiaren inguruan hasi zen, bi faktoregatik:

  • Meategien kalitate handia.
  • Portuen hurbiltasuna minerala esportatzeko.

Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak lurraldearen hedapen industriala bultzatu zuen, Bizkaiko meategiek burdina ez-fosforikoa zutelako, eta hori ezinbestekoa zen asmakizun horretarako. Atzerriko kapitalak sortu ziren eta konpainia ugari sortu ziren burdin minerala ustiatzeko. Hirugarren Karlistalditik aurrera, burdinaren ekoizpena eta esportazioak hazi ziren. Prozesu horretan, euskal burges-enpresaburuen talde txiki batek meatzaritza-finantza eta industria-zentro nagusiak kontrolatu zituen. Beste arlo batzuk nabarmendu ziren:

  • Metalurgiaren enpresa garrantzitsuak sortu ziren.
  • Trenbidearen hedapena.
  • Bankuen sektorearen gorakada Banco Bilbao, Bizkaiko Burtsa eta Banco Vizcaya sortzean.

Ontzigintza nabarmendu zen, Euskalduna ontziola. Bizkaiko industrializazioak, bere kokapen geografikoagatik, nabarmendu zen. Nerbioi ibaiaren ezkerraldea Espainiako siderurgiaren erdigunea bihurtu zen. Bizkaiko burdingintzak eta Espainiako industria-sektoreak ezin zuten lehiatu Europako industriaren produktuekin. Enpresaburuek protekzionismoa eskatu zuten Berrezarkuntza osoan. Momentu honetan, gobernu liberalak Alemaniarekin itun hau proposatzen du. Echevarriak atzera botatzeko hainbat arrazoi ematen ditu. Eleberri honek Bizkaiko meategietako langileen errealitate gogorra islatzen du. Biztanleen hazkundea izugarria izan zen eta etorkinen etorrera erabat desantolatuta izan zen. Meatzaldean, laster barrakoiak jarri ziren, ehunka meatzari hor lo egiten zutela. Etorkin gehienak Espainiako iparraldetik zetozen. Sasoikako langile gisa iristen ziren, dirua bildu ondoren bueltatzeko asmoz.

Entradas relacionadas: