Bizkaiko Industrializazioa eta Gizarte Aldaketak XIX. m.

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

Bizkaiko Industrializazioa

Kausak

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Bizkaiak eta batez ere Bilbok industrializazio prozesu handia izan zuten. Faktore ezberdinak izan ziren:

  • Burdina: Bilbo inguruko mendietan burdina ugari zegoen, eta bere konposizioa oso egokia zen Bessemer bihurgailua erabiltzeko, Britainia Handian garatzen ari zen teknologia berria. Burdin ez-fosforikoagatik atzerriko inbertsioak erakarri zituen, lehenik britainiarrak, gero belgiarrak eta gero frantziarrak.
  • Meatzaritza eta Siderurgia: Meatzaritza-enpresek burdina esportatuz diru asko irabazi zuten eta siderurgia-industrian inbertitu zuten. Industria tradizionalak (burdinolak, ontziolak) ere aldaketa hori aprobetxatu zuten teknologiara egokituz.
  • Ikatzaren Hornidura: Ikatzaren hornidura erraza izan zen hasieran Asturiasetik, gero Britainia Handitik ekartzen baitzen. Gainera, itzulera bidaiak aprobetxatzen zituzten, joan-etorrietan burdina eraman eta ikatza ekarriz.
  • Barne-merkatuaren Integrazioa: 1841etik aurrera, Euskal Herria Espainiako barne-merkatuan integratu zen, aduanak kostaldera eramanez. Horrek merkatu babestu bat sortu zuen, atzerriko produktuei zergak ezarriz, bertako industrien garapena bultzatzeko.

Ondorioak

XIX. mendearen erdialdetik aurrera Bizkaiko industrializazioak aldaketa handiak ekarri zituen ekonomian, demografian eta gizartean:

  • Ekonomia eta Azpiegiturak: Burdinaren eta siderurgiaren esportazioak gora egin zutenez, ontzigintza garatu egin behar izan zen Bizkaiko kostaldean. Bilboko portua handitu zuten eta kanpoko portu bat eraiki. Hau kudeatzeko, Merkataritza Ganbara sortu zen. Trenbide sare berriak eraiki ziren, industriaguneak eta portuak konektatzeko. Horri esker, materialak garraiatzea errazagoa eta azkarragoa bihurtu zen.
  • Finantzak: Finantzetan ere erakunde berriak agertu ziren, haien artean, Banco de Vizcaya (gero Banco de Bilbaorekin fusionatu zena) eta Crédito Minero.
  • Hezkuntza: Hezkuntzan berrikuntzak egon ziren, Deustuko Unibertsitatea edo Ingeniaritza Eskola bezalako instituzioak sortuz.
  • Gizartea: Kapitalismoaren eraginez, klase-gizartea sortu zen. Horrek langile mugimenduen sorrera bultzatu zuen, langileek euren eskubideen alde borrokatzeko.

Euskal Herriko Pluraltasun Politikoa

Kausak

XIX. mendearen azken urteetan testuinguru berri bat hasi zen Euskal Herrian:

  • Testuinguru Politikoa: Alde batetik, Berrezarkuntzako garaian (1875-1923) jauntxokeriaz eta hauteskundeetan iruzurrez, sistema hau eusten zuten bi alderdi nagusiek (Kontserbadoreak eta Alderdi Liberal Fusionista) botere bermatua zeukaten. Horrek alderdi hauek egonkortu zituen eta klase pribilegiatuek konfiantza hartu zuten horiengan.
  • Eraldaketa Sozialak eta Ideologien Garapena: Bestalde, eraldaketa sozial asko gertatu ziren sistema horretan, batez ere Bizkaian, eta industriaren eta kapitalismoaren garapenak ideologiak garatu zituen:
    • Sozialismoa: Bilbo Handian sortutako enpresa handiek, elkarte sozialistek proletarioen alde egindako borrokek eta langile migratzaileak tokiko tradizioekin ez identifikatzeak langileen artean sozialismoa errotzea eragin zuen. PSOEk elkarte sozialista ezberdinak batzen zituen alderdia zen.
    • Euskal Nazionalismoa: Langile migratzaileak tokiko tradizioekin loturarik ez izateak, burgesak espainiarrak izateak eta bizi eredu tradizionala galtzeak erantzun atzerakoi bat sortu zuen. 1876an, foruak abolituta eta karlismoa krisian sartuta, ideologia berri bat sortu zen gai modernoetara egokituta: Euskal Nazionalismoa. PNV zen adierazle nagusia eta Sabino Arana horren burua.

Ondorioak

XIX. mende bukaeran sortu ziren familia politiko ezberdinek XX. mendean garapen nabarmena izan zuten:

  • Sistema Politikoaren Krisia: Berrezarkuntzako sistema politikoaren eta alderdi politiko dinastikoen krisia eragin zuten. 1917tik aurrera prozesua azkartu eta 1923an Primo de Riveraren diktadurari ateak ireki zitzaizkion, pribilegiatuen interesentzako sistema politiko bat bermatzeko asmoz.
  • Sozialismoa: Sozialisten kasuan, joera iraultzailea utzi eta parlamentarismoaren bidea hartu zuten, batez ere 1914tik aurrera Prietorekin. PSOEk hedapen handia izan zuen Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Izaera iraultzailea berreskuratu nahian, sektore bat PSOEtik banatu eta PCE sortu zen 1921ean. Sozialismoan eta langile mugimenduan PCEk indarra hartzen joan zen.
  • Nazionalismoa: Nazionalismoak garapen handia izan zuen. PNVri lotutako hainbat talde eta proiektu sortu ziren (Sabin Etxeak, Batzokiak...). Independentismo erradikala baztertuz joan zen alderdia, zenbait burgesia sektorearen babesaren truke. Banaketa handiak eragin zituen (1910-1920). EAE-ANV sortu zen 1933an, nazionalismoari zentzu berri bat emateko, jatorrizko sabinismo erreakzionarioa birmoldatuz.

Entradas relacionadas: