Bizkaiko Industria Iraultza: Kausak, Ondorioak eta Librekanbismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Bizkaiko Industria Iraultza

Kausak

Historikoki, burdinolak Euskal Herriko jarduera garrantzitsuak ziren, eta hauen kokapen estrategikoa ezinbesteko gako izanik, Bizkaiko industrializazioaren abiapuntua izan zen. 1841. urtean, Esparterok aduanak kostaldera eraman zituenean eta Boluetako Santa Ana fabrika martxan jarri zenean, Bilboko burges batzuk, merkataritzan aritzen zirenak, burdina eraldatzeko fabriketan inbertitzen hasi ziren barne eskaerari erantzuteko.

Europako beste herrialdeen garapen teknologikoak haien produktuekin lehiatzea ezinezkoa egiten zuen. Espainiako merkatura bideratu industria eta protekzionismo neurriak eskatu ziren. Euskal industriak Espainiako merkatuaren mendekotasun nabarmena zuen, eta berezitasun propioa siderurgiaren garapena baino ez zela eman izan zen.

Ingalaterran Bessemer bihurgailua asmatu zenekoa izan zen, burdina-mea berezia behar zuena, Nerbioi Itsasadar inguruan zegoena. Ingalaterrak kostuak murrizten zituen, burdina-mearen erauzketa erraza itsasotik hurbiltasunak garraioa merkatzen zuelako eta eskulana ere merkea zelako. Meatzen jabegoa Bilboko familia burges gutxiren eskuetan zegoen eta etekin handiak lortu. Kapital pilaketak Bizkaiko industrializazioa finantziatzea ahalbidetu zuen 80ko hamarkadan.

Espainiako merkatua kontrolatzeko, Bizkaiko burgesiak neurri protekzionistak aldarrikatu zituen, eta boom ekonomikoa emango da Kubako Gerraren ondoren, kapital ugari itzuli eta horrek bultzada eman zien hainbat sektoreri: ontzigintza, aseguruak, finantzak… garatzeko. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren, Banco de Bilbao eta Banco de Vizcaya bankuekin batera.

Ondorioak

Industrializazio prozesuaren ondorioz, oligarkia industrial eta finantzario garrantzitsu bat sortu zen, Bilboko zabalgunea eraikita eta Negurin jauregi ingelesak zituena. Garai hartan sortu zen Deustuko Unibertsitatea 1886an, burgesiaren hezkuntza-premiei (Zuzenbide eta Merkataritza) erantzuteko sortua.

1900. urtean, probintzietatik etorkin asko iristen hasi ziren, Ezkerraldeko eta Bilboko langile-auzoetako barrakoietara. Industria eta meatzaritzaren proletariotzak bizi baldintza gogorrak zituen, higiene eza eta elikadura oso prekarioa. Enpresako kantinetan erostera behartuak zeuden, bertako prezioak oso altuak izanik kalitate txarreko produktuentzat.

Baldintza oso gogorretan lan egiten zuten, lanaldiak luzeak eta destajuko lana burutuz. Istripu probabilitateak oso handiak ziren, langile ez-espezializatuak bait ziren. Beharrezkoa izan zen Trianoko meatze-ospitalea sortzea, Areilza doktore ospetsuak zuzendua.

Jasandako esplotazio handia euskal langileen mugimenduaren jatorria izan zen, zehazki, sozialismoaren sorrera. 1886an Facundo Perezagua bidali zuten Bizkaira, PSOEren sortzaileetako bat, eta Dolores Ibarruri mugimendu sozialistaren lider bilakatu zen. 1890ean Berrezarkuntza garaiko 21.000 langile zutik jarri zituen lehen greba handia.

Euskal gizartearen zati bat aldaketa eta migrazioaren aurka agertu zen, euskal nazionalismoaren sorrera suposatuz.

Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela, eta deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako, etorkizuneko edozein industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta, orobat, zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, baita lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei ere. Eta industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaiak, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berrietan: altzairu-ekoizpena; Talleres de Deusto, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko sailean; Aurrera, haren hodi-funtzio ezin garrantzitsuagoetan, altzairuzko manufakturetan; Talleres de Zorroza eta Talleres de Miraballes, zubigintzan, bagoigintzan, eraikuntzan eta galdaragintzan (...) eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez aipatzeagatik, jaun-andreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak —izenik ezin dut eman—, 1892ko aduana-zergak jarraitzearen baitan baitago haiek gauzatzea edo ez.

Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez dadila urrundu araubidetik, ez dezala suntsitu halako modu zalapartatsu eta gupidagabean gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori.

Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren 9an. Bilbon, 1894.

Entradas relacionadas: