Bizkaiko Burdin Meategiak: Vicente Blasco Ibañez El Intruso eleberriaren azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

Vicente Blasco Ibañezen El Intruso elaberriaren pasarte bat da. Honetan XX.mendearen hasieran Bizkaiko burdin meategietako langilearen bizi-egoera deskribatzen da, azpimarratzen,batez ere, etxebizitza “Peoien etxea”. Lehen mailako testu narratiboa da eta edukiaren arabera gizarte-testua. Idazlea Vicente Blasco Ibañez (1867-1928) eleberrigile valentziarra da. Jasotzaileak irakurriko duten pertsonak direnez kolektiboa da eta helburu publikoa dauka. Liburua Valentzian argitaratu zen 1904an. XX.mendearen lehen urteotan koka gaitezke, Bizkaian meategietako ustiakuntza gertatzen ari zen unea. Industrializazioaren bigarren fasea izango da eleberriaren kokapen historikoa.

Meatzarien Bizimodua

Testuaren gaia XX.mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien bizimoduaren egoera da.

Lehenengo lerroetan(1-2) kokatzen du non bizi ziren meatzariak (peoien etxea) eta hurrengo bi paragrafoetan azaltzen du nolakoak ziren eta nolakoa zen beren bizimoduarena egoera.

Peoien Etxea eta Aresti

Lehen paragrafoan izendatzen ditu “peoien etxea” eta pertsonai bat “Aresti”, etxebizitza hauek betetzen zituzten baldintzen lekukoa dena. ”Barrakoiak” aipatzen ditu, meategien jabearenak zirenak. Meatzariek alokatzen zituzten eta han bizi ziren langilezainen kontrolaren menpe.”Aresti” elaberriaren protagonista da eta Areilza medikuan iradokita zegoen. Areilza Trianoko ospitalean XIX.mendearen amaieran medikua izan zen eta 1900ko Bilboko pertsona ospetsuenetariko bat.

Meatzarien Lan-Lekuak

Bigarren zatian meatzarien lan-lekuari buruz hitz egiten du, harrobiei buruz hain zuzen ere.”Langile asaldatzaileen etsairik gogorrena” esaten zaio. Bereizten du “harrobiaren” eta” meategiaren”artean. Adierazten du lehenak arriskutsuagoak zirela hauetan lan egiteko ez zelako prestakuntza behar. Horrexegatik harrobietara peoi asko (batez ere Gaztelatik) heltzen ziren beren lurraldeetan landako lana amaitu ondoren etortzen zirenak meategietara, goseak bultzatuta. Paragrafoa bukatzen du baieztapen demagogiko batekin: egoera konponduko zen pertsonek goseak bultzaturik etortzeari utziko ziotenean. Garai horretako sindicalismo berriaren hastapenak ziren.

Kontzeptuak

Kantinak: meatzariek behar zituzten oinarrizko produktuak erosten zituzten meategietako jabeen dendak

Barrakoiak: meatzariek lo egiteko erabiltzen zituzten lekuak

Muskizeko Burdinaren Erauzketa

Muskizeko burdinaren erauzketa erromatarren garaian dataturik dago. Erdi Aroatik Gipuzkoako eta Bizkaiako burdinoletan erretzeko ustiatzen zen. Baina 1855etik (Bessemer bihurgailuaren asmakuntzarekin) Bizkaiko erauzketaren ustiapena ugaritu zen Bessemer bihurgailua mineral ez fosforikoa behar zuelako eta hau oso ugari zen Bizkaian. Hori dela eta Konpainia ingelesak ezarri ziren inguruetan. Hirugarren Karlistaldiak (1872-1876 ) mugimendu hau geldi zuen eta gerra bukatzean berriro hasi zen. Momentu honetan hasi ziren meategietako trenbideak, airezko tranbiak, erretzeko labeak....Burdin gehiena Erresuma Batura esportatu zen etekin izugarriak sortzen enpresari batzuentzat ,urte gutxitan aberats bihurtu zirenak. Batzuek enpresa berriak sortu zituzten,esaterako1902an sortutako Bizkaiko Labe Garaiak .

Industrializazio Prozesua

Idazle valentziarraren eleberria industrializazio prozesuaren hasierako urteotan Bizkaian bizi zen konplexutasun soziala adierazten zuen literatura lanaren adibide onena da.

Langileen Egoera

Nahiz eta testuaren gertaerak 1903an kokatzen diren XIX.mendearen azken laurdenaren gizarte berri baten berreraikuntzarekin lotzen da. Demografiaren hazkundea izugarria izan zen eta etorkinaren etorrera guztiz desantolatuta izan zen. Barrakoiak ezarri ziren ehunaka peoiak pilaturik hartzeko (Gipuzkoatik, Arabatik, Burgosetik, Kantabriatik......)

Langileen auzoetan gertatzen zen metaketa meatze-aldean askoz handiagoa izan zen. Patronoek eraikin makalak egin zituzten lekuz aldatu ahal zirenak, beharrezkoa bazen, eta meatzariak han bizitzera behartuta zeuden. Normalean ez zegoen garbitasunik, ehundaka ohe pilatzen ziren, bakoitza bi edo hiru langilerentzat. Horretaz gain, langileak “kantinetan” erostera behartuta zeuden, enpresaren propietatea zirenak. Hauetan prezioak oso altuak ziren eta elikagaiak oso kalitate baxukoak ziren. Elikaduraren oinarria ogiak, babarrunek, urdailak, garbantzuek, patatek eta ardoak osatzen zuten. Hori dela eta gaixotasunaren aurrean ez zeukaten inolako defentsarik. Hasieran lanaldiak eguzkiz eguzki irauntzen zuen, hamaika ordu baino gehiago eta batzuetan ez zeukaten atsedenaldirik ezta igandean ere. Egoera honek 1890ko greba sortu zuen “barrakoiekin” eta” derrigorrezko kantinekin” bukatu nahi zituena eta hamar orduko lanaldia ekarri zuena.

Testua garrantzitsua da XIX.mendeko langileen egoera ezagutzeko. Bizkaian XIX.mendearen erdian garatu zen industrializazioa burdinean egon zen oinarrituta. Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak izugarrizko garapena ekarri zuen meatzaritzarako. Eskulanaren beharrak Nerbioira en ezkerraldera erakarri zuen sekulako eskulan kopurua,batez ere,l andatik etortzen zena.Azpiegiturarik ezak konponbide ezegonkorrak ekarri zituen,etxebizitzarekiko lotuta zeudenak hain zuzen ere.

Aztertu dugun testuak azalpen gordina egiten digu meatzarien bizimoduaz. Soldata baxuak, etxebizitza osasun gaitzak, eguzkiz eguzki lanaldiak…Dena honek eragin handia izango zuen langileen mugimendu indartsu baten garapenean sozialismoak zuzenduta eta neurri murriztuago batean komunismoa.

Entradas relacionadas: