Bizkaiera: Mendebaleko Euskalkiaren Ezaugarri Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,28 KB
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak
- -a + -a (artikulua) = -ea: alaba = alabea
- Bustidura automatikoa: i ondoren n, t, l, s (adibidez: Inora = Iñora)
- a/e bokal txandakatzea: i eta u bokalen ondoan, baita -r aurrean ere (adibidez: mendia = mendie, barri = berri)
- -atu / -au kontsonante erorketa: dedikatu = dedikau
- i/u bokal txandakatzea hitz hasieran: iger = uger
- Txistukariak: s eta tz soinuak bakarrik (adibidez: zabaldu = sabaldu)
- P, T, K: B, D, G ordez hitz eta silaba hasieran (adibidez: barkatu = parkatu)
- l - r kontsonante txandakatzea: alkondara = arkondara
- -ain / -an bokal erorketa: ezpain = ezpan
Ezaugarri morfosintaktikoak: Aditza
- EDUN (NOR-NORK) erroa: -o- 1. eta 2. pertsonetan (dot, dozu, dogu); -au- 3. pertsonan (dau, daue/dabe). Iraganean: -eu- (euan/eban - zuen).
- NOR-NORI-NORK erroa (EUTSI): deutso (dio), deust (dit), deusku (digu).
- Ahaleran, subjuntiboan eta aginteran erroa (EGIN): leike (lezake), neike (nezake).
- NOR-NORI aditzen hasiera (y-/dx-/j-/d-): yat (zait).
- Pluralgile orokorra (-z) bukaeran: dozuZ (dituzu), jatzuZ (zaizkizu).
- Aditz-izenak (-t(z)en) egiteko hiru morfema: botaTEN, kantETAN.
- NOR-NORK aditzak: URTEN (irten) eta IGON (igo). Adibidez: urten dot (irten naiz).
- ARI IZAN ordez EGON eta IBILI aditzak: euskara ikasten dabil/dago (ari da).
Ezaugarri morfosintaktikoak: Bestelakoak
- NOREKIN (Soziatiboa): -gaz (singularra) eta -kaz (plurala). Adibidez: lagunagaz (lagunarekin).
- NORANTZ (Hurbiltze-adlatiboa): -rantza / -runtz. Adibidez: etxerantza, etxeruntz.
- Erakusleak: 3. pertsonakoa ha da: ha etorri da (hura etorri da).
- Erakusleak izenaren aurrean: askotan erabiltzen dira, adibidez: horrek gizonak (gizon horrek).
- Izenordain indartuak: erabiltzeko joera handia (neu, zeu, geu, zeuek, eurak...).
Lexikoa
- Asteko egunak: astelehena, martitzena, eguaztena, eguena, barikua, zapatua, domeka.
- Hilabeteak: urtaila, zezeila, martia, apirila, maiatza, bagila, garagarrila, abuztua, urri lehenengoa, urri bigarrena, zemendia, gabonila.
- Bestelakoak: bako (gabe), be (ere), berba (hitz), ei (omen), kerixa (gerezia).
Eremua, bilakaera eta literatura
- Eremua: Bizkaiera edo mendebaleko euskalkia Bizkai osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean hitz egiten da. Hiztun asko ditu, baina zaila da kopuru zehatza jakitea, gaur egun euskara batua asko erabiltzen delako eta euskalkien mugak ez direlako argiak.
- Bilakaera: XIX. mendearen hasieran, Bizkaian polemika sortu zen bizkaitar batek beste euskalki batean idazteagatik. Horren ondorioz, Pedro Antonio Añibarrok bizkaiera batu bat sortzeko ahalegina bultzatu zuen. Prozesu horretan, beste euskalkiekin partekatutako ezaugarriak baztertu ziren, eta Koldo Mitxelenak hiperbizkaiera deitu zuen aldaera sortu zen.
- Azpieuskalkiak: Gaur egun bi azpieuskalki nagusi bereizten dira: sartaldekoa eta sortaldekoa. Horiez gain, tarteko hizkerak badaude Busturialdean eta Otxandio inguruan, eta baita Elgoibar, Mendaro eta Mutriku inguruan ere.
- Literatura: lehen lekukoak: Bizkaiera literarioa XIX. mendearen hasieran sortu zen Joan Antonio Mogelen eskutik. Haren lanik ezagunena Peru Abarka da.