Bizitzaren iraunkortasuna vs. ekonomiaren ikuspegi produktibista
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB
Ekonomiaren ikuspegi produktibistak vs. bizitzaren iraunkortasuna
Ikuspegi produktibistaren fokua produkzio-prozesuan eta honi lotutako elementuetan datu: lana (ordaindua), kontsumoa, inbertsioa, gastu publikoak, etab. Merkatuan zentratzen da, zerbitzu eta ondasunetan, ez finantzetan. Ikuspegi honek alderdi feminista bat du, merkatuetan, batez ere lan-merkatuan, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunean jartzen baitu arreta. Ikuspegi honen helburu nagusia emakumeek beti ogoago daudela frogatzea da.
Ikuspegi produktibistarentzat, hazkunde ekonomikoa, produktiboa eta horrekin lotutako onurak, hau da, lana, soldata eta kontsumoa, dira gakoa. Feminismo produktibistak ere arreta horretan jartzen du, errekuperazio horrek emakumeak etxera bueltatzera ez behartzeko (lanpostuak urriak direnean, gizonek horiek eskuratzeko saihesteko) edo emakumeek denbora partzialeko lanpostuak izatea eta gizonek denbora osokoak saihesteko. Erreklamazio hauek diru-autonomiari eta emakumeen eskubideei buruzko eztabaidak eragin dituzte, baina eztabaidok lanpostuen konpetentziari buruzkoak dira, eta horrek arazo sakonago batera eramaten gaitu: produkzioaren erreklamazioa da akats nagusia. Ekologismoak eta feminismoak produkzioa kritikatu dute.
Gizarte-ekologismoaren eta ekonomia ekologikoaren ikuspegitik, produkzioaren metaforak mundua interpretatzeko era baldintzatzen du. Helburu sozioekonomiko nagusia garapen eta aurrerapenetan amaierarik ez duen hazkundea da. Horren zerbitzura egongo litzateke planeta, hau da, gizakiek behar dituzten baliabide naturalak hartu eta erabiltzeko. Baina sistema sozioekonomikoak hondakinak eta energia degradatua sortzen ditu.
Feminismoaren aldetik, berriz, produkzioak erreprodukzioa ezkutatzen du. Erreprodukzioa, azken finean, bizitzeko behar ditugun zaintza minimoak dira. Erreprodukzio-prozesuak balioesteko zerbitzua da.
Bizitzaren iraunkortasuna zentroan jartzen duen ikuspegiak, aldiz, sistema sozioekonomikoa ekintzak sortzeko engranaje gisa ulertzen du (batzuk monetizatuta, beste batzuk ez), eta hori gizartean duen inpaktuaren arabera baloratzen du. Gainera, etika nagusiaren eraikuntza, hainbat zentzutan, bizitzaren inguruan kaltegarria da: gizakien bizitza eta natura zatitzen ditu, gero amets autosufiziente bat inposatzen du eta zaurgarritasuna ukatzen du, eta ongizatea merkatu-kontsumo gisa identifikatzen du, hazkunde iraunkorrean oinarrituta. Hau da, bizitza kapitalaren zerbitzura jartzen dute.
Egungo gizarte-errealitatea eta bere beharrizanak
Krisiari emandako bigarren erantzunak gaur egungo gizartean eragina izan du. Gaur egun, estatuak beharrizanei eta finantza-merkatuen eskaerei makurtzen zaizkie. Horren ondorioz, banku-kapitalaren arriskuak sozializatzen ari dira, hala nola bankuen eta enpresa handien zorra dakarten mekanismoen bidez (erreskate bankarioak, adibidez) eta finantza-erakundeen eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren bidez. Honek diru-sarrerak izateko segurtasunean eragin du, eta ondorioak izan ditu: lan prekarioa, gizarte-eskubideen sarbide okerragoa, desberdintasun sozialen gorakada, eskubide batzuk eskubidetzat ez ulertzea, zaintza-krisiaren areagotzea eta lan-baldintzen negoziazio indibidualista. Azken batean, bizitzaren iraunkortasunaren aurkako erantzuna izan da.
Kapitalismo heteropatriarkal batean bizi gara, eta horren helburua autosufizientzia merkatuan eta merkatuaren bidez lortzea da. Autosufizientzia hori eskuraezina eta kaltegarria da, dependentziak ezkutatzen baititu, dependentzia horien kargu egiten diren pertsonak, adibidez, sostengatzen gaituzten baliabide natural eta energetikoak. Beharrezkoa da aipatzea gaur egun klima-aldaketa arriskutsu batean murgilduta gaudela, eta horren eragile nagusietako bat kapitalismoaren produkzio masiboa izan dela.
Gaur egun krisian dagoen sistema batean bizi gara. Segmentazio sozialaren prozesu handia ikusten ari gara, non talde batzuek aberastasuna pilatzen duten, eta besteek bizitzaren prekarietatea pairatzen duten edo prekarietate horrek bazterkeriara eramaten dituen. Egunerokotasunean aldaketa sakonak gertatzen ari dira, baina neurri batean, baldintza berrietara egokitzen eta barneratzen ditugu, normalizatzen.
Gainera, neoliberalismoak kapitala bizitzaren gainetik jartzen du.