Bizitzaren Hasiera eta Hominidoen Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB
1. Bizitzaren Hasiera eta Lehen Hominidoak
01. Bizitzaren historia orain dela 4000 milioi urte hasi zen, Oparinek esanaren antzera. Hasiera hartatik eratorritako espezieak ugaldu egin ziren. Orain dela 1000 milioi urte onddoak eta algak agertu ziren.
Orain dela 500 milioi urte ornodunak. Orain dela 250 milioi urte dinosauroak agertu ziren, eta orain dela 65 milioi urte desagertu ziren. Orain dela 50 milioi urte ugaztunak ziren nagusi. Orain dela 2,5 milioi urte
hominidoak (gizakion aurrekariak) agertu ziren.
02. Hominidoen garapenaren urrats garrantzitsuenak ondorengoak dira: Homo habilisetik Homo ergaster atera zen. Homo ergasterretik Homo erectus eta Homo heidelbergensis atera ziren. Homo erectus desagertu egin zen. Homo heidelbergensisetik Homo neanderthalensis eta Homo sapiens atera ziren. Homo neanderthalensis desagertu egin zen.
Homo sapiensa geu gara.
03. Homo habilis delakoa orain dela 2,5 milioi urte agertu zen, Afrikan. Harrizko tresnak eraikitzen zituen, eta horregatik gizakien antzeko lehen animalia zela onartzen da. Aurreko "tximino"en garuna 450 cm3-
takoa zen, baina Homo habilisarena 750 cm3-takoa zen.
04. Homo ergaster delakoa orain dela 1,8 milioi urte agertu zen. Afrikan eta Afrikatik kanpo aurkitzen zen. Harrizko tresnak eraikitzen zituen eta, gainera, sua menperatzen zuen. Sexuen araberako lan banaketa egiten zuen. Bere garuna 900 cm3-takoa zen.
2. Homo erectus-etik Homo sapiens-eraino
01. Homo erectus delakoa orain dela 1,7 milioi urte agertu zen. Sua erabiltzen zuen sukaldaritzarako, baina ez dago garbi naturatik hartzen zuen ala berak pizten bazekien. Bere garunaren tamaina oso
aldakorra da: 800 eta 1200 cm3 artekoa da.
02. Homo heidelbergensis delakoa orain dela 0,5 eta 0,25 milioi urte artean ibili zen, Asian eta Europan. Hitz egiteko moduko eztarria du.
Harrizko tresnak zituen, sua menperatzen zuen, eta, gainera, ehiztari ona zen. Bere garuna 1350 cm3-takoa zen.
03. Homo neanderthalensis delakoa orain dela 0,23 eta 0,03 milioi urte artean, hau da, 230 mila eta 30 mila urte artean, ibili zen, Asian eta Europan. Harrizko tresnak zituen, sua menperatzen zuen, animali txikiak harrapatzen zituen ehizan, gaixoak eta zaharrak zaintzen zituen, hildakoak lurperatzen zituen. Ez omen zuen geuk bezain ondo hitz egiten. Bere
garuna 1500 cm3-takoa zen. Orain dela 30 mila urte desagertu zen, agian Homo sapiensarekin lehiatu zelako. (Ikus Googlen: "El neandertal no era más tonto", Metin Eres, Antonio Rosas, Juan Luis Arsuaga).
04. Homo sapiens delakoa orain dela 0,2 milioi urte, hau da, orain dela 200 mila urte agertu zen. Homo sapiensak Neanderthalensisak baino
tresna hobeak sortzen eta animalia handiagoak ehizatzen omen zituen. Gizarte sistema konplexua du. Bere garuna 1350 cm3-takoa da. Geure espeziea da. (Geure espeziea Homo sapiens sapiensa zela esaten
zen lehen. Homo sapiens sapiens hori, Homo sapiensa eta Homo neanderthalensisa elkartzea edo gurutzatzearen ondorioa izan omen zen. Baina neanderthalek geure espeziean aztarna genetikorik utzi izanaren probarik ez dago. Eta horregatik, Homo sapiens garela esaten da orain, eta ez Homo sapiens sapiens).