Bizitzaren Eboluzioa eta Gizakiaren Jatorria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Ontogenesia

Izaki bizidunak etengabe aldatzen dira. Baina aldaketa horiek bi motatakoak dira. Alde batetik, izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte. Aldaketa horri ontogenesia deritzo. Bestalde, espezieak ere etengabe eraldatzen dira; ez dira banakako aldaketak, espezie esaten diogun multzo osoarenak baizik.

Filogenesia

Filogenesia deritzon kontzeptuak espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrenbestez filum edo leinu bat osatzen dute.

Fixismoa

Espezie bakoitza aldaezina zela ulertzen zuten, baita betierekoa zela ere. Horregatik, azalpen horiei oro har teoria fixista esaten zaie.

Eboluzionismoaren hastapenak

Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. 1809an Filosofia zoologikoa argitaratu zuen. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak materia inorganikotik berez sortzen zirela, bi lerro nagusiri jarraituz: landareena eta animaliena. Haren ustez, izaki bizidunen eskalak hobetzeko bidea egin du, eta prozesu hori gizakiarekin gailendu da.

Darwin

Darwin Lamarckek Filosofia zoologikoa argitaratu zuen urte berean jaio zen eta behin betiko bultzada eman zion eboluzionismoari. Izan ere, izaki bizidunen organo anatomikoek dituzten askotariko formen azalpen zientifikoa eman zuen.

Wallace

Wallace espezieen eboluzio biologikoaren aurkitzailetzat hartzen da, Darwinekin batera. Baina, Darwinek ez bezala, Wallacek adierazi zuen eboluzioa mailaz mailakoa dela beti, belaunaldi berriek beti aurrera egiten dutela, aurrekoekin alderatuta, eta gainera, aurrera egindako urrats horrek beti aldaketa organiko bat dakarrela.

Mendel

Darwinen eta Wallacen teoriek ez zituzten guztiz esplikatzen filogenesiaren prozesuak. Beraz, Mendelek herentzia genetikoaren mekanismoak azaltzeko lehen urratsa egin zuen. Monasterioko baratzean ilarrekin saiakuntzak egin ostean, hiru lege enuntziatu zituen. Lege horiek izaki bizidunek zenbait ezaugarri (genotipoak) transmititu ditzaketela azaltzen zuten, baita agerian ez badituzte ere (fenotipoak).

Antropogenesiaren prozesuak

Antropogenesia gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari esaten diogu. 4.5-7 milioi urte inguruko bidea izan da, baina oso prozesu konplexua izan da, eta hainbat faktorek izan dute eragina.

Faktoreak

Bi motatako faktoreak bereizten dira: Hominizazio prozesua eta humanizazio prozesua.

Hominizazioa

Gure espeziearen jatorriari buruz gaur egun dugun hipotesi sinesgarrienaren arabera, gure arbasoek Saharaz hegoaldeko Afrikan gertatutako klima aldaketa pairatu zuten. Ondorioetako bat izan zen baso eremuak murriztu egin zirela eta zuhaitz gabeko eremua zabaldu egin zela. Zuhaitzetan bizitzea zailagoa zenez, janaria eta babesa lurrean bilatzeko premia sortu zen, eta horrek bultzatu zuen bi oinetan ibiltzea. Orduan, prozesu geldo bat hasi zen:

  • Bi oinetan ibiltzea
  • Eskuak libre geratzea
  • Baraila libre geratzea
  • Heldu gabe jaiotzea
  • Ekumenikotasuna
  • Zerebralizazioa

Humanizazioa

  • Tresnen bidezko jarduera aurreratua
  • Gizarte-harreman konplexuak
  • Hizkuntza
  • Kultura

Entradas relacionadas: