Bizipenak eta Gutunak: Londres, Adiskidetasuna eta Osasuna

Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Kaixo lagun!

Hona hemen nire azken berriak, bi gutunetan banatuta. Espero dut gustuko izatea eta laster elkar ikustea!


Londresko Bizipenak: Euskaldun baten abentura

Londresetik dena ondo doa, bai lanean bai familiarekin. Ezin hobeto! Primeran moldatzen naiz, hasieran oso urduri nengoen arren. Lehenengo egunak gogorrak izan ziren, baina poliki-poliki ohitzen ari naiz.

Lehen inpresioak eta moldaketa

Gainera, jende asko ezagutu dut, eta lekuak ere. Lagun hauek munduko alde guztietakoak dira: txinatarrak, japoniarrak, eta abar. Lekuei dagokienez, hemen denetarik daukazu: museoak, parkeak, monumentuak...

Londresko bizimodua eta lekuak

Metroari esker leku guztietara joan zaitezke. Hilabete batean, leku asko ikusi ditut. Hilabete bat pasa da hona etorri nintzenetik. Nola pasa den denbora!

Hori bai, nire ustez, ez da Donostia bezain polita, baina... tira! Bizitzeko ez dago txarto. Hala ere, hondartza ederrak gogoratzen ditut, uhinik gabekoak eta ur kristalinoarekin, non arrain guztiak ikus daitezkeen. Londresen, berriz, munduko egunsentirik politenak dauzkagu.

Familia anfitrioia eta harremanak

Dakizunez, oso urduri nengoen etorri baino lehen, ez nekielako nolakoa izango zen familia, baina orain oso pozik nago haiekin.

Gurasoei dagokienez, oso harreman ona daukagu. Haiek egun osoa lan egiten dute; beraz, ez daude etxean inoiz, asteburuetan izan ezik. Lehenengoz, asko kostatu zitzaidan haiekin harremanetan jartzea, oso isilak direlako.

Egunerokoa eta hizkuntza ikaskuntza

Gaur erosketak egiten ibili naiz. Oparitxo batzuk eraman nahiko nituzke horra. Martxa honetan beste maleta bat beharko dut!

Lan egiteaz gain, ingelesez hitz egiten dut altxatzen naizenetik oheratu arte. Janariari buruz, hobe ez hitz egitea; oso arraroa da eta ez zait gustatzen. Nire etxean bezala ez da beste inon jaten.

Agurra eta etorkizuneko planak

Askoz gauza gehiago kontatuko nizkizuke, baina lan egitera joan behar dut. Espero dut laster elkar ikustea. Bide batez, hurrengo gutunean bidali argazkiak eta kontatu zure bidaiari buruzko guztia. Bitartean, zorte on!


Lagunarteko Gutuna: Berriak eta gogoetak

Zer moduz zaude? Ziur ni baino hobeto zaudela. Hanka hautsi dut, igeltsua jarri didate, eta sendagileak bi egunetan hanka lurrean ez jartzeko agindu dit. Beraz, hemen nago, etxean asper-asper eginda.

Zure berriak: Lan eta bizitoki berria

...k telefonoz esan dit Bilboko ikastolan hasi zarela lanean eta pisu berria hartu duzula. Gustura egongo zara, ezta? Lan berria, bizitoki berria... Pozten naiz!

Adiskidetasunaren garrantzia

Nola doakizu dena? Bizitza, lana, familia... Dena ondo? Zenbat denbora pasa den elkar ikusi genuenetik! Denbora luze da hitz egiten ez dugula. Benetan, poztu nau zure berri izateak!

Tristea da ikastola berean eta batzuk baita koadrila berean ere egonda, gaur egun ez daukagula harremanik. Harrigarria da nola gauzak egun batetik bestera guztiz alda daitezkeen! Baina, tira, poztu nau zuen berri izateak!

Azken berriak eta agurra

Ene! Ia ahaztu zait! Duela bi aste ...kin egon nintzen eta esan zidan...

Laster arte!

Entradas relacionadas: