Bizimodu Osasungarria: Elikadura, Ariketa eta Ongizatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Osasuna eta Ongizatea

Osasuna: Definizioa

Osasuna: Pertsona baten erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez bakarrik gaixotasunen presentzia eza.

Osasunerako Onurak

  • Ariketa fisikoa.
  • Elikadura osasungarria.
  • Higienea.
  • Atseden egokia eta erlaxazioa.
  • Gorputz jarrera egokia.
  • Gorputz pisu egokia.
  • Medikuen jarraipena eta kontrola.

Osasunerako Kaltegarriak

  • Sedentarismoa.
  • Aktibitate eza.
  • Elikadura urria eta desorekatua.
  • Higiene falta.
  • Tentsioa, estresa eta lorik ez egitea.
  • Gorputz jarrera desegokiak.
  • Obesitatea.
  • Substantzia kaltegarrien kontsumoa (tabakoa, alkohola…).

Ariketa Fisikoaren Onurak

Osasun Fisikoaren Onurak

  • Oxigenazioa hobetzen du.
  • Odol-presioa hobetzen du.
  • Bihotzari odol gehiago ponpatzen laguntzen dio.
  • Digestioa laguntzen du.
  • Hezur eta giltzaduren haztea laguntzen du.
  • Bihotz eta odol-sistemaren arazoak gutxitzen ditu.
  • Gainzama edo obesitatea prebenitzen du.
  • Aparatu lokomotorraren lesioak ekiditen ditu.
  • Higienean laguntzen du.

Ongizate eta Gizarte Harremanen Onurak

  • Ongizatea sustatzen du.
  • Norberarekiko konfiantza sortzen du.
  • Kreatibitatea eta irudimena sustatzen ditu.
  • Lo egiteko eta atsedena errazten du.
  • Besteekin harremanetan jartzen gaitu.
  • Denon parte-hartzea bultzatzen du.
  • Inguruarekiko harremana errazten du.
  • Aisialdi denbora okupatzen du.
  • Bizipen berriak edukitzen laguntzen du.

Elikadura eta Nutrizioa

Makronutrienteak

  • Proteinak: Gure gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak osatzearen funtzioa dute. Dietaren %10-20 dira. Proteina animaliak edo begetalak izan daitezke.
  • Karbohidratoak: Zelulek energia lortzeko erregaitzat erabiltzen dituzte. Dietaren %50-60 dira.
  • Lipidoak (Gantzak): Gorputzaren energia erreserbak osatzen dituzte. Lipidoak karbohidratoak baino mantsoago digeritu eta erretzen dira; beraz, gantzek ez dute balio energia azkar lortzeko, ariketa luzeetan erretzen dira batik bat. Dietaren %20-30 dira.

Mikronutrienteak eta Ura

  • Bitaminak: Gure gorputzaren metabolismo lana antolatu eta erregulatzen dute. Beharrezkoak dira gorputza modu egokian funtzionatzeko. Barazki eta frutetan nagusiki agertzen dira.
  • Mineralak: Nerbio eta giltzaduren eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak dira. Ez dira substantzia energetikoak eta elikagai askotan agertzen dira.
  • Ura: Gorputza %70 urez osatuta dago.

Elikagaien Kontsumo Maiztasuna

  • Egunero hartu: Esnekiak, barazkiak, fruta, ogia eta beste zerealak.
  • Astean 4-5 aldiz: 120-150g koipe gutxiko haragiak.
  • Gutxienez astean 3-4 aldiz: 120-150g arrain.
  • Gehienez astean 3 aldiz: Arrautzak.
  • Astean 2 eta 4 aldiz: Arroza, pasta, lekaleak, patatak.

Eskubaloi Arauak

Kolpe Frankoa

Baloidun edo baloigabeko taldeek infrakzioa betetzen dutenean, epaileek jokoa gelditu eta kolpe frankoarekin hasten dute. Jokoa gelditzean, baloia geratu den lekutik egingo da; ateko area barruan edo 9m-ko lerro barruan emandako infrakzioak izan ezik, hauek 9m-ko area kanpotik egingo direlarik.

Zigorrak (2 minutu)

  • Aldaketa ez-egokietan.
  • Falta errepikatuetan.
  • Jarrera antideportiboan.
  • Baloia ez duen taldearen alde kolpe frankoa ematen bada eta baloia ez bazaio uzten.

Jokalari bati 3 esklusio egitean deskalifikatu egingo da. Bere taldeak 2 minutu jokalari bat gutxiagorekin jokatuko du eta gero beste jokalari bat sartuko da.

Entradas relacionadas: